
Hiru mozio aztertuko ditu gaur Udalbatzak. Batetik, Eleak mugimenduak eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko aurkeztu duen mozioa landuko du. Bestetik, PSE-EEk herrian publizitate panelak jartzeko aurkeztu duena aztertuko dute zinegotziek, eta az...

Lurralde Plan Partzialaren egoera aztertzeko bildu dira gaur, Oarsoaldeko lau herrietako, Irun, Lasarte, Usurbil eta Andoaingo alkateak Errenteria-Oreretan. Duela urtebete bukatu zen LPPri alegazioak aurkezteko epea, eta horren emaitzarik jaso ez dutel...

San Martzial eta San Pedro jaietan, Irungo Herrirak ekimenak egingo ditu. Ostiralean, hileko azken ostirala izanik, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute 20:00etatik aurrera, Zabaltza plazan. Larunbatean, presoen aldeko deskarga eta brindisak egin...

Mantentze gimnasia saioak antolatu dituzte Hondarribiko Arraun Elkartean uda sasoirako. Saioak astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan egingo dituzte 10:30etik 11:30era. Izena emateko 636-416-815 telefono zenbakira deitu behar da.

Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak bihar 12:00etan zozketatuko dituzte Jostaldi pilotalekuan. 320 izan dira guztira onartutakoak, eta etxebizitzak lau multzotan banatu dituzte: minusbaliatu batentzat etxebizitza bat dago, eta eskaera bakarra....

Ama Guadalupekoak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztu zuten larunbat arratsaldean. Hiru traineru izango ditu Ama Guadalupekoak beste denboraldi batez: lehenengoa, bigarrena eta neskena. Lehenengo trainerua ondorengoek osatzen dute: Gonzalo Carrion, Iñigo Vertiz, Osertz Alday, Asier Puertas, Mikel Orbañanos, Ekaitz Aznar, Gorka Puertas, Aner Etxart, Ander Zelaia, Garikoitz Uranga, Ion Larrañaga, Manex Alday, Julen Castrillon, Iker Amador, Agoitz Irazoki, Iñaki Gonzalez, Fernando Valenciaga, Gorka Vertiz eta Joseba Amunarriz. Bigarrena: Aimar Calvo, Xabier Ayerdi, Andima Martinez, Egoitz Oronoz, Francisco Javier Garcia, Iñigo Jokin Sagarzazu, Jon Camio Rubio, Juan Luis Silanes, Julen Alkain, Mikel Inda, Bastien Beraza, Unai Villacorta, Urko Andueza, Ugaitz Etxeberria, Galder Esponda, Ugutz Bilbao, Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Ion Olaizola, Ramon Olaskoaga Julen Parramon eta Borja Jorge. Eta neskena bukatzeko: Marie Croc, Estibaliz Gezala, Amaia Gezala, Maialen Arrizabalaga, Mar Bosch, Zuriñe Alberdi, Idoia Maritxalar, Naiara Osa, Rebeca Martinez, Naroa Gimenez, Jessica Berra, Ainara Goñi, Aintzane Mendibouru, Garazi Martin, Ane Hernandez, Lia Ventoso eta Haizea Ibargaray.

Ke+Da eta Anonimos taldeek kontzertua emango dute larunbat honetan, hilaren 30ean, Txerrimuño etxe okupatuan. Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrerak hiru euro balio du.

Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak, legegintzaldiaren lehenengo urteko errepasoa egin du, eta bihar kaleratuko du HITZAk elkarrizketa hori. Hona titularra: “Herritarrekin, herriarekin, eta herriarentzat ari gara lanean”.

Hilabetero doako ikastaroak izaten dira KZgunean, eta uztailean ere Internetekin eta aplikazioekin lotutako hainbat ikastaro egiteko aukera izango da. Internet ikastaroari dagokionez, 20 ordukoa izango da, eta hiru epetan emango dute: uztailaren 2tik 1...

Etorkinekiko sortzen diren bazterketa jarreren harira, SOS Arrazakeriak Zurrumurruen aurkako sarea ekimena aurkeztuko du, bihar, 19:00etan, Kabia espazio kreaktiboan. Zehazki, pertsona etorkinen inguruan sortzen diren zurrumurru eta estereotipoez hitz ...

Mañontzi Bertso Eskolak eta Lezoko Udalak hitzarmena berritu dute, herrian bertsolaritza sustatzeko asmoz. Akordio horren iraupena bi urtekoa izango da. Sinaduran Kultura eta Euskara zinegotzi Mikel Arruti eta Mañontzi Bertso Eskolako Joseba Etxegoien eta Jon Etxebeste izan ziren. Urteak dira bertsozale taldea zein udal erakundea elkarlanean ari direla. Bi aldeen arteko lehenengo hitzarmena 2009ko abenduan egin zuten, bigarrena iazko maiatzean eta aurtengoa da sinatu duten hirugarrena. Udalaren esanetan, bertso elkartea “lan serioa eta eraginkorra” egiten ari da azken urteetan. Helduekin eta haurrekin Mañontzik helduekin zein haur eta gazteekin egiten du lan urte osoan zehar. Helduak astearteetan eta ostiraletan bildu ohi izan dira ikasturtean zehar, lehenengoan modu formalago batean, eta bigarrenean informalki. Haurrekin ere bertso eskola dute martxan, eta datorren ikasturtekoa kontuan hartuta, hirugarren aldia izango da haurrekin zein gazteekin lan egingo dutela. Bertso eskolan aritzeaz gain, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Otsail partean sona handia duten bertsolariekin saioa egin ohi dute Gezalan, eta udazkenean bertso afaria antolatzen dute. Urteko azken egunean koplak kantatzeko ardura ere hartzen dute, baita herriko jaietako bertso saioak antolatzekoa ere. Ez da Lezoko Udalak herriko elkarte eta eragileekin azkenaldian sinatu duen hitzarmen bakarra izan. Gaur zortzi herriko hiru eragilerekin sinatu zuten hitzarmena: Hezikuntza Herri [...]

Irailaren 30a arte, liburutegiak udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara irekiko dute eta arratsaldez itxita egongo da. Larubatetan 10:00etatik 13:00etara irekiko dute.

Igandean Zuloaga memorialeko umeen finalak jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan, lau mailatan: benjaminak, alebinak, haurrak eta kadeteak. Partidez gain, maila bakoitzeko pilotari onenak aukeratu zituzten, eta Benjamin Mailan Alberdi izan zen, Alebi...