Adingabekoen tratu onaren aldeko ekintzak antolatuko dituzte Pasaiako lau barrutietako jaietan
Pasaiako Udala adingabekoekin eta nerabeekin lanean diharduten udalerriko elkarteekin batera, eta hezkuntza- komunitateekin batera haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko lanean ari da. Udaletik esan dutenez, “gizarterako ingurune on eta...
Pasaiako Udala adingabekoekin eta nerabeekin lanean diharduten udalerriko elkarteekin batera, eta hezkuntza- komunitateekin batera haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko lanean ari da. Udaletik esan dutenez, “gizarterako ingurune on eta osasungarria osatze aldera, adingabekoentzako gizarte-sarea eratzen jarraitzea da helburua”. Horretarako, Pasaiako lau barrutietan haurrentzako ekintzak antolatu dituzte, kasu guztietan barrutietako jaien barruan eta Tratu ona nahi dut, pasa hitza leloa erabiliko dute.
San Pedron bihar dira ekintzak 11:00etan; Antxon, uztailaren 5ean, 12:30ean; Trintxerpe: uztailaren 15ean, 12:30ean eta Donibanen, uztailaren 30ean, 17:00etan.
Ekintzak bukatu ondoren partaide guztien artean kanpainaren leloarekin banatuko dutela iragarri du udalak.