“Gobernu talde honek oso gertutik zainduko du lonjaren eraikuntza prozesua”
Atzo egindako Hirigintzako Informazio Batzordean Pasaiako Bilduk aurkeztu zuen irizpena onartu zuten batzordekideek: San Pedroko arrantza lonjari buruzko azterlana onartu zuten, alegia. Beraz, Astigarraga eta Lasarte arkitektoek diseinatu zuten egitasmoari argi berdea eman dio udalak. Baina eraikuntzaren gaineko jarraipena egingo dutela ziurtatu dute: “Gobernu talde honek oso gertutik zainduko du lonjaren eraikuntza prozesua”. Gainera, lonja diseinatzeko herritarren parte hartze prozesuan adostutako konpromisoak bete daitezen lan egingo dutela nabarmendu dute Alkatetzatik. Alkatetzak jakinarazi du hilaren 20ko Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan B Plana izenekoa —lonja funtzionalaren egitasmoa zen, pabilioiak soilik zituena, eta lonjaren jarduera kanpoaldean izango lukeena— errefusatu zuela, “horrek kalte handia eragingo lioke udalerriari”; abian jarritako elkarrizketa prozesuan konfiantza zuela ere esan zuen alkateak. Hala ere, Alkatetzaren arabera, Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) epeen gaineko “presa” azaldu zuen: “Hori dela eta, alkateak adierazi zuen hirigintza batzorde bat egiteko asmoa zegoela, eta gaia aztertzeko udalbatzarra uztailaren 10ean-edo egitea espero zela”. Zentzu horretan, Alkatetzak “haserrea” agertu du, datu horien berri eman zuelako portuak prentsaurreko batean.
Atzo egindako Hirigintzako Informazio Batzordean Pasaiako Bilduk aurkeztu zuen irizpena onartu zuten batzordekideek: San Pedroko arrantza lonjari buruzko azterlana onartu zuten, alegia. Beraz, Astigarraga eta Lasarte arkitektoek diseinatu zuten egitasmoari argi berdea eman dio udalak. Baina eraikuntzaren gaineko jarraipena egingo dutela ziurtatu dute: “Gobernu talde honek oso gertutik zainduko du lonjaren eraikuntza prozesua”. Gainera, lonja diseinatzeko herritarren parte hartze prozesuan adostutako konpromisoak bete daitezen lan egingo dutela nabarmendu dute Alkatetzatik.
Alkatetzak jakinarazi du hilaren 20ko Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan B Plana izenekoa —lonja funtzionalaren egitasmoa zen, pabilioiak soilik zituena, eta lonjaren jarduera kanpoaldean izango lukeena— errefusatu zuela, “horrek kalte handia eragingo lioke udalerriari”; abian jarritako elkarrizketa prozesuan konfiantza zuela ere esan zuen alkateak. Hala ere, Alkatetzaren arabera, Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) epeen gaineko “presa” azaldu zuen: “Hori dela eta, alkateak adierazi zuen hirigintza batzorde bat egiteko asmoa zegoela, eta gaia aztertzeko udalbatzarra uztailaren 10ean-edo egitea espero zela”. Zentzu horretan, Alkatetzak “haserrea” agertu du, datu horien berri eman zuelako portuak prentsaurreko batean.