Kantauri eta Mediterraneo isurialdeen banalerroaren bigarren etapa antolatu du Urdaburuk
Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauri eta Mediterraneo isurialdeen banalerroaren bigarren etapa antolatu du uztailaren 14rako. Ibilbidea Yeguacerosetik (Belagoa) Iturzaetako (Larraiñe) gainera izango da eta bidean Kartxela eta Gaztarria mendiak zehark...
Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauri eta Mediterraneo isurialdeen banalerroaren bigarren etapa antolatu du uztailaren 14rako. Ibilbidea Yeguacerosetik (Belagoa) Iturzaetako (Larraiñe) gainera izango da eta bidean Kartxela eta Gaztarria mendiak zeharkatuko dituzte. Zeharkaldia 6 ordukoa izango da.
Irteera berriz, goizeko zazpietan egingo dute Zumardiko autobus geltokitik eta izena eman nahi dutenek, berriz, Urdaburu elkartean egin beharko dute astearte eta ostegunetan 20:30etik 22:00etara, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta, egun eta ordu beretan.
