Ikus bi alardeetako argazkiak oarsobidasokojaiak.hitza.info webgunean
Gaurko 09:30ean abiatu dira Pasaiako Portutik Ameriketatik eta Arditurri ontziak Gernikara bidean. Irlandar eta euskaldunak doaz arraunean aipatu bi ontzietan, datorren asteartean Gernikatik abiatuko den Arraunean konponbidean egitasmoan parte hartzeko prest. Eguraldiak baimentzen badie Bermeoraino joango dira gaur arraunean, eta bestela Mutrikun egingo dute eskala. Bihar, berriz, Bermeon egingo dute egun pasa, eta astelehenean 09:00etan irtengo dira Bermeotik, Oka ibaiaren barra Mundaka aldean pasatu eta ibaian gora egin asmoz. Gernikara astelehenean 16:00etan iristea aurreikusi dute. Tripulazioa ofizialki asteartean abiatuko da, Gernikatik, eta ostegunean iritsiko da Donostiara. Irlandar eta pasaitarrekin batera, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak ariko dira arraunean. Aieteko Bakearen Etxean emango diote ekimenari bukaera. Hona egitaraua: Uztailak 3, asteartea: Gernika 11:45: Eskifaiak erramuak sorbaldan jarrita Malostetik Udaletxeraino Kalejira. 12:00: -Alkatearen harrera. 12:30: -Foruen Plazan, Bakearen aldeko bertso saioa, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolarien eskutik. 17:00: Itsasgora aprobetxatuz, txalupak Gernikatik Mundakarantz abiatuko dira. Amets eta Andoni (Egaña) ontziratuko dira baita ere. 19:30 : Mundakara iritsi eta gaua pasa. Uztailak 4, asteazkena: Mundaka-Getaria. Itsas zeharkaldia Getariaraino. Bertan gaua pasa. Uztailak 5, osteguna: Getaria-Donostia 17:30: Ontziak Aquarium-aren parean amarratuko dira eta tripulazioa lehorreratuko da. 17:40: Eskifaiei harrera egingo zaio. 17:45 – Tripulazioak kalejiran, Bixi-Bixi elkarteko joaldunekin, Aietealdera abiatuko dira. 19:00 [...]
Gazte Eguna ari dira ospatzen gaur Oreretan. Goizean, koadrilen arteko jolasak egin dituzte, eta eguerdian, ekitaldia. Bazkaria plazan bertan egin dute, eta 17:00etatik aurrera “jolas poteo musikalean” arituko dira. 23:00etan, berriz, kontz...
Udako sasoia hasi da, eta hori ospatzeko paella erraldoia prestatu dute gaur Lezoko Altamira auzoan. Altzate Bizilagun elkartearen egoitzeko terrazan ildura daude oraintxe Altamirako bizilagunak.
San Fermin Egunean ospatuko dute Ardi Gorri gune okupatuan Kampsaren 20. urteurren festa. Skate txapelketa batekin hasiko dituzte ospakizunak, 12:00eatik aurrera, benetako lehia 16:00etan hasiko den arren. Gauerako, berriz kontzertua antolatu dute. 21:...
Esku pilotako Zuloaga oroitaldia datorren astean jokatuko da. Asteartean da lehen partida. Gazteen Mailan, Ugalde-Imaz bikoteak Ormazabl-Imaz bikotearen kontra jokatuko du. Promesen Mailan, aldiz, Sukia-Galarza eta Lopez-Beraza bikoteak ariko dira nor baino nor. Asteazkenean beste bi partida jokatuko dituzte: Promesen Mailako Bendoiro-Lasa eta Zangitu-Bergera, eta Zaleen mailako Ojuel-Gorrotxategi eta Ansotegi-Pazos. Azkenik, ostegunean, Gazteen Mailako Sarasti-Erostarbe eta Elizalde Andueza eta Zaelen Mailako Yoldi-Linzoain eta Artola-Telletxea partidak jokatuko dituzte. Partida guztiak Fanderiako pilotalekuan dira, 18:30etik aurrera. Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatzen dute esku pilotako oroitaldia.
Zierbenan abiatuko da gaur arraunaren liga entzutetsuena, San Miguel Liga. Hamabi traineru ariko dira lehian, tartean San Pedro eta San Juan. 18:00etan hasiko da estropada, eta telebistaz ikusterik izango da. San Pedron, bestalde, KAE2 Ligako estropada...
Gaur goizean jokatu da San Pedron arraitxiki txapelketa. Eguerdian izan da sari banaketa, eta antolatzaileek Javier Lukin omentzeko baliatu dute ekitaldia. Lukinek sortu zuen sanpedroetan urtero Torreatzen egiten den arrain txiki txapelketa. Bere semeak jaso du haren omenez landu duten saria. 23 txalupa aritu dira goizean zehar txapelketarako arrantzan. 20 kilo arrain txiki harrapatuta, Amelik txalupa irabazi du gaurko txapelketa. Sanpedroei buruzko informazio gehiago jaien webgunean.
Kaiko Herrera herriarentzat behar duela aldarrikatzeko kalera irten dira gaur, berriro ere, hamarnaka trintxerpetar. Herrera Herrira herritarren plataformak deituta, eguerdian manifestazioa egin dute, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hilabeteetan Portuan lanen hondakinak pilatuta izan dituzten tokira abiatu dira, Urarte deritzan ingurura. Mendiko makilak eskuan, han ekintza sinbolikoa egin dute. Hondakinen ‘mendia’ igo, eta tontorrean pankarta jarri dute. Bitartean, hondeamakinak eta kamioak jo eta su aritu dira lanean. Izan ere, plataformako kideek Portuari eta Eusko Trenbideak-i gaur egin behar zuten ekintzaren berri emanez geroztik, makinak etengabe aritu baitira lanean. “Ikusi duzuenez, orain dela astebete hondakinen mendi bat zena lautada bihurtu dute”, esan du ironikoki plataformako kide batek hondakinen mendira igo aurretik. “Kasualitateetan ez dutela sinisten” esan du, eta lanak herritarrek “kaiko lurzorua berrekuratzeko borrokan egindako presioen ondorioz” hasi dituztela baieztatu du. “Urartemendiko” ekintza sinbolikoa bukatuta, Zirizarako bidea hartu dute manifestazioan bildutakoek. Izan ere, gaurko “kanpamentu base”han kokatu dute, eta bertan herri bazkaria egiten ari dira une hauetan. Bakailao enpresa izandakoa, erabilera anitzeko kultur aretoa izan dadin nahi dute herritarrek, eta hala jaso zuten beraiek landutako ordenazio planteamenduan. Gaurko ekintza baliatu dute, udalari eta aldundiari Ziriza berreskuratzeko lanak has ditzatela eskatzeko baliatu dute.
Amnistiaren Aldeko XX. Futbito Txapelketa jokatzen ari dira Donibaneko kiroldegian. 09:00etan hasi dira partidak, eta gauerdia bitartean ariko dira taldeak nor baino nor. Goizean zehar giroa aparta izan da kiroldegiko harmailetan.