
Festa berezia antolatu dute Pagoa dantzalekuan etzirako: hamasei orduko jaia, atsedenik gabe. Hainbat disko jartzaile gonbidatu dituzte kabinara: The Horrorist (New York), Stamba (Bordele), Nole (Nafarroa), Iker Allo, Abuelo, Txarli, Mr. Loops, Superso...

Juan Telletxea artista ezaguna da herritarrentzat. Egurrezko erlojuak egiten ditu. Oraindik haren lana ezagutzen ez dutenek, hilabete osoan izango dute horretarako aukera Tolaita ostatuan. Gaurtik hilabete bukaerara arte, erlojuak Tolaitako paretetan e...

Lehen Erregionalean, 3-2 irabazi diote oiartzuarrek Beti Ona taldeari. 16:30ean hasi da partida, eta oraintxe bukatu da. Sailkapeneko hirugarren postuan dago Oiartzun.

Gaur jai eguna izanik, hainbat futbol partida jokatu dituzte. Erregional Preferenteko taldeak bezala, neskek ere garaipena eskuratu dute. Emakumeen Gipuzkoako Ligan, Allerruk 2-1 irabazi dio Intxaurdi taldeari. Asteburu honetako jardunaldia oraindik bu...

Atzo, urriko ohiko udalbatzarra egin zuten herriko zinegotziek. Beste hainbat gairen artean, Catelsako langileek aurkeztutako mozioa landu zuten. Aho batez onartu zuten Bilduko eta EAJko zinegotziek (Hamaikabateko ordezkaria ez zen udalbatzarrean egon)...

Domu Santu Eguna da gaur. Ohitura jarraituz, Oarso Bidasoko hainbat eta hainbat herritar izan dira hilerrietan, hildako senideak gogoratzen. Irudia Oiartzungo kanposantukoa da.

KZguneak azaroko ikastaroen berri eman du. Googleren aplikazioak, oinarrizko Internet, sare sozialak, software librea edo IT txartelaren gaineko ezagutza izateko hainbat ikastaro daude, baita administrazioari lotutako bi ikastaro: Mugipuzkoari eta Meta...

Manuel Millan Ezker Batua-Berdeak udal taldeko bozeramaileak garapenerako diru laguntzen murrizketen inguruko “kezka” agertu du, komunikabideetara bidalitako prentsa ohar batean. Hitzarmenak iragan astean sinatu zituzten udalak eta Behar Bidasoa, Taupadak, Gure Laguntza eta Txingudi Vida gobernuz kanpoko erakundeek (GKE), eta denera, 146.140 euro bideratuko direla jakinarazi zuten. Ezker Batua-Berdeak taldeko ordezkariak garapenerako proiektuen aldeko jarrera erakutsi du, baina “udalak kooperaziora zuzendutako diru laguntzen gaineko berri guztiak” ez dituela jakinarazten erantsi du. Hala, azken lau urteetan diru laguntza horiek %65,9ko murrizketa eduki dutela salatu du Millanek. “Beherakadaren ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak gomendatutako aurrekontu osoaren %0,7aren azpitik dago Irungo Udalaren diru laguntza”, gaineratu du. Ezker Batua-Berdeak udal taldeak emandako datuen arabera, 2009. urtetik 2012. urtera %65,91ko beherakada izan da garapenerako diru laguntzetan; hau da, 519.705 euroko beherakada, hain zuzen. 2011. urtetik 2012. urtera murrizketa %51,40koa izan dela ere salatu du Millanek, hau da 284.388 euroko jaitsiera, alegia.

Errenteriako Udalaren 2008-2012 Berdintasun Plana martxan da, eta orain, planaren iraunaldia bukatzear dela eta, ondorioak atera eta hurrengo urterako erronkak definitu nahi dituzte, eta hori egiterako garaian herritarren ideiak kontuan hartu nahi dituzte. Horretarako, bilera bat antolatu dute azaroaren 7rako, 18:00etatik 21:00etara, Xenpelar Etxean. Saio horretan “berdintasun gaietan aurrera begirako lan-ildoak eta landu behar dituen alderdiak zeintzuk diren identifikatu” nahi dituzte. Parte hartzea konfirmatu egin behar da 943 44 95 76 telefono zenbakian edo berdintasuna[a bildua]errenteria.net helbidean.

Zarata Fest egingo dute bihar gauean Trintxerpeko Mogambo aretoan. Hiru talde izango dira bertan, Ali Agca, RAS eta Silex. Musika jaialdia 21:30ean hasiko da. Etzi, berriz, talde gehiagok joko dute Melting Brain jaialdian. Hala, izen hori daraman talde...

Ixiar Isasaren margolanak ikusteko aukera izango da Garmendi txokolategian, gaur hasi eta hilaren bukaerara arte. Ohi bezala, erakusketa bisitatu nahi dutenek, txokolategia irekita dagoen ordutegian pasatu behar dute bertatik.

Urriko udalbatzarra egin zuten atzo. Plenoan, Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko biak izan ziren. 2013ko Ordenantza Fiskalak onartu zituzten Bilduko zinegotziek, eta EAJk kontra bozkatu zuen. Ordenantza horietan jasota geratu denez, datorren urtean %2,4 igoko dira zergak, eta %3,4 tasak. Tasen igoeran BEZak zerikusia du, baina ez du igoera osoa aplikatuko udalak: “Herritarrentzako gehiegizkoa izan zitekeenez aplikatu beharreko igoera, udalak bere gain hartu du zati bat”. Bestelako aldaketa batzuk ere onartu zituzten ordenantzetan. Hala nola, bigarren etxebizitzagatik tasa ordaindu beharko da. Oiartzunen erroldatuta daudenak, salbuetsita egongo dira tasa hori ordaintzeaz. Bestalde, hondakinak kudeatzeko kudeatzaile pribatuak dituztenek hobaria jasoko dute. Horrez gain, udaletxea ekintza pribatuetarako erabiltzeko tasa ezarri dute. Kultur ekitaldiak salbuetsita egongo dira. EAJk Elizalde auzoko hiru aparkaleku publikoetan TAO jartzea aztertzeko eskatu zuen. “Aparkalekuak mantentzeak gastuak ditu eta beste auzoetako bizilagunekiko diskriminatzailea da Elizaldekoek dohainik aparkatu ahal izatea. Krisi garaian dohainik aparkatzea luxu bat da”, adierazi zuen Mikel Idiazabalek. Bilduko Gobernu Taldeak orain arte ez duela halakorik planteatu erantzun dio, eta aztertuko duela. Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2013rako tarifak ere aztertu zituzten zinegotziek. Datorren urtean ez dituzte prezioak igotzeko asmorik, baina BEZa aldatu denez, legea bete, eta BEZa %8tik %10era igota tarifak eguneratuko dituzte. Soinuenea Fundazioa, 2012ko ekarpenaren murrizketa [...]

Ohorezko Erregiona Mailako Oiartzunek, 15:30ean hasi du Tolosaren aurkako partida. Bukatu berritan, hauxe emaitza: 3-1, oiartzuarren alde. Oraingoz, zazpigarrenak dira oiartzuarrak sailkapenean, baina asteburuko partidak bukatu ondoren jakingo da taula...

Erregional Preferenteko zazpigarren jardunaldian, garaipena eskuratu du Allerruk. 3-2 irabazi dio gaur Santo Tomas Lizeoa taldeari. Sailkapeneko bosgarren postuan daude lezoarrak, baina oraindik asteburuko partida guztiak jolastea falta da, taula nola ...


Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketara aurkeztutako hainbat lanekin emanaldiak egingo dituzte Errenteria Hiria Kulturgunean hilaren 9tik 11ra: 19:30ean hasiko dira proiekzioak, eta sarrera doan da. Gainera, hilaren 11n, lehiaketaren hamazazpigarren...

Udalak eta Ttur-tturrek motibazio saioak egin dituzte, herriko bi ikastetxeetako irakasle eta hezitzaileekin Oiartzueraren gaineko motibazio saioak egin dituzte Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak herriko bi ikastetxeetako irakasleekin. Elizalde Herri Eskolan 30 irakasle inguru bildu zirela jakinarazi du udalak. Haurtzaro Ikastolan, berriz, irakasleak eta irakasle ez direnak elkartu ziren (jantokiko hezitzaileak), «50 pertsonatik gora». Saio horien bidez, udalak azaldu duenez, «irakasleak ahozkotasunak herriko euskalkia mantentzeko duen garrantziaz jabetzea bilatzen zen». Helburua,baina, ez da irakasle guztiak «oiartzuera itxian» hitz egiten hastea. «Saio horien lehen helburua langileak euren hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa egitea zen, ordu erdiz bada ere, horretan pentsatzen jartzea», nabarmendu du udalak. Bi ikastetxeetan izan ziren Ane Badiola Ttur-tturreko kidea eta Oiartzuarren Baitan (Oiartzungo ahozko ondarea jasotzeko eta hedatzeko) egitasmoko koordinatzailea eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikaria. Ikastetxe bakoitzean, duten errealitatearen arabera, «ikasleei oiartzuera transmititzeko» egin dezaketenaren gaineko aholku batzuk eman zizkieten. Ikasleentzat ere bai Irakasleek eta jantokiko hezitzaileek, jaso dituzte azkeneko gomendioak. Ttur-tturrek, baina, ikasleekin ere egiten ditu halako motibazio saioak. Herriko ikastetxeetako DBH3 eta 4. mailako ikasleei ematen dizkieten saioak dira, «euskararen egoeraz, hizkuntza ohiturez eta euskalgintzaz hausnartzeko».