
2012ko balantzea egin eta 2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, ostegunean, 19:00etatik aurrera, Reina aretoan. Herritar guztiei irekia dago ekitaldi hori. Azkenekoz, irailaren 24ean izan ziren aldundiko ordez...

Hondarribiko Bilduren Udal Taldeak udal gobernuaren hizkuntza politika kritikatu du. Bildutik gogorarazi dute udalak 2011-2015 Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari lotzeko asmo trinkoa erakutsi zuela baina, haien iritziz, “eguneroko kudeaketan Euskarak merezi eta behar duen tratamendua ez du zaintzen”. Koalizioak hainbat adibide jari ditu, hala nola, herritarrei bideraturiko komunikazioetan erdera gailentzen dela, ekaineko Erdi Aroko Azokan euskararen presentzia txikia izan zela edota Portu auzoko obrei buruzko esku orrietan La Marina azaltzen dela: “Hiriko auzo baten izen ofiziala ez da errespetatzen, ‘Portu auzoa’ jarri ordez, ‘La Marina’ agertzen da”. Portuko lanen lehen fasea izan zenean ere ‘La Marina’ jarri zuten errepideko seinaleetan, eta, kritiken ondoren, udalak zuzendu zituen kartelak, eta ‘Portua’ jarri zuen ‘La Marina’-ren ordez. Horretaz guztiaz gain, Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari “jarraipen eskasa” antzematen diote Bildukoek: “Euskara Batzordeetan aipatzen ez den gaia da eta plan horrek finkatzen dituen helburuak nekez beteko dira lan horri ez bazaio ardura eta kemen berezia ematen”. Horregatik, “herrian euskararen erabilera gero eta eskasagoa” delako, udalari neurriak hartzeko galdegiten diote.

Agerraldia egin dute hainbat oiartzuarrek, eta Sortu alderdiaren eratze prozesuaren berri eman dute. Euskal Herriko beste herrietan bezala, Oiartzunen ere hasiko dute prozesu hori. Jakinarazi dutenez, “ezker abertzaleak antolatzeko modu berri bat...

Erdialdeko denda bateko jabeek HITZA-ri jakinarazi diotenez, herenegun 200 euroko billete faltsu batekin engainatu zituzten dendan. Ez da lehen aldia halakorik gertatzen dela, Iztietan ere saiatu direla jakinarazi baitiote HITZA-ri.

Telleri Alde ikastetxeak, hilabetero moduan bidezko merkataritzako postua jarriko du Xabier Olaskoaga plazan. Bihar goizean zehar egongo da jarrita, 10:00etatik 14:00etara.

Irri ñimiñoz beteko da Errenteria-Orereta etzi, Landare elkarteak antolatu duen Irritxoen Egunaren harira. Ezer ez da faltako, zehaztasun txikiena ere zaindu dutelako antolatzaileek. Horretarako, zortzi gunetan banatuta hamaika ekimenekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek bereziki, baina baita haien gurasoek ere. Puzgarriak, jokoak, txokolate jatea, erraldoi eta buruhandiak, dantzaldia… hamaika ekimen, txikienen irritxorik zabalena marrazteko. Inoiz egindako handiena Irritxoen Eguna ekimena ez da berez berria, aurretik, Hernanin, Andoainen eta Tolosan ere egin izan dute. Aurretik egiten zen hura hartu, eta dimentsio erraldoia eman dio, ordea, Landarek, “inoiz haurrentzat antolatu den egunik handiena” egi bihurtzeko. Izan ere, horixe izan da antolatzaileen helburua, haurrentzako festa erraldoia egitea. Horretarako, ordea, urtebeteko lana egin du Errenteria-Oreretako elkarteak, eta berarekin batera 400dik gora boluntario ariko dira haurrentzako egun handi eta ahaztezina antolatzen. Datozen urteari begira, Irritxoen Eguna antolatzeko ardura beste herri batek hartzea, eta horrela, urtez urte txandakatzen joatea da helburua. Zortzi gune erdialdetik hurbil Antolatzaileek zehaztu dutenez, hiru ardatz nagusi izango ditu jaiak: herrikoia, parte hartzailea eta euskalduna izango da. Horrekin batera antolatu dituzten ekitaldi guztiak, bazkaria eta Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoen emanaldi “berezia” izan ezik, doan izango direla gaineratu dute. Azken horri dagokionez, gainera, “ohikoa” ez dela izango aurreratu dute antolatzaileek, [...]

Kontseiluaren Euskaraz Bizi Nahi Dut kanpainarekin batera, hainbat ekintzaz gain, leloa irudi gisa hartuta kamiseta atera zuten, eta agortu egin zen. Orain, baina, Lezoko Oroitzene, Oreretako Xenpelar eta Oiartzungo Intxixu AEK-ko euskaltegietan salgai...

Igande honetan Zu ere, On Kixote antzerki parte hartzailea taularatuko dute Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, 18:00etan. Agerre Teatroa konpainiak eta Imuntzo eta Beloki trikitixa bikoteak sorturiko proiektu parte hartzailea da, herriko kultur elkarteen parte hartzea izan duena. Amicale Laïque elkarteko artista plastikoak, Akelarre taldeko dantzariak, eta Gaztelu Zahar eta Entzun abesbatzetako kantariak ariko dira konpainiako kideekin batera. Emanaldi esklusiboa izango da, Hendaian besterik ez dutena egingo. Agerre Teatroa konpainiatik aurreratu dutenez, Miguel de Cervantesen obra ezagunean oinarrituta dago Zu ere, On Kixote, baina zertzelada esanguratsuen bidez, aurkezten den tokiko historiara egokitu du egileak. Maite Agirre zuzendariak “erronka zoragarria” izan dela aitortu du: “jatorrizko istorioa goitik behera birplanteatu nuen, gaurko irudietatik eta sentsibilitatetik abiatuta”. Agirrek sortutako lanean Sancho Panza eta Teresa Panza dira pertsonaia nagusiak On Kixoterekin batera. Ikus-entzuleek “zaldun ibiltariaren figuran inspiratutako ikuskizuna” izango dute aurrean, “zaldun ameslari, bilatzaile eta erotua tokian tokiko istorioa idazteko aitzakia izan baita”. Txartelak atzo arte izan ziren salgai, baina igandean Mendi Zolanen ere erosteko aukera izango da, ikuskizuna baino lehen. Antolatzaileek garaiz joateko eskatu dute, tokia mugatua delako. Sarrera orokorraren prezioa 8 eurokoa da eta murriztua 5 eurokoa (12 urte arteko haurrak, ikasleak, langabetuak eta minimo sozialak kobratzen dituztenak).

Bihar, Gran Canaria 2014 taldearen kontra jokatuko du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak etxean, Emakumeen Ligako bosgarren jardunaldian. Ligako lehen partida irabazi eta gero, hurrengo hirurak galdu dituzte hondarribiarrek, eta bihar garaipena behar ...

Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “udal erabakiekin arduratsu eta errespetuzkoa den jarrera” hartzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ildo horretatik, “presazkoa” dela gaineratu dute ̶...

Pedro Alegre Kirol zinegotziak eta Aitor Leal Comarca Aldea Klubeko kirolariak Hasi korrika ekimena aurkeztu dute gaur goizean. Taldean korrika egitera ateratzea da ekimenaren helburua. Horiek horrela, astean hirutan Dunboako bidegorrian finkatu dute hitzordua eta Lealen gidaritzapean ateratzen dira interesatuak korrika egitera. Ibilbideak 45 minutu eta ordu bete artekoak dira. Izena emateko interesa duten lagunek Hasi korrika ekimenaren weborrian egin dezakete.

TrukeAdos Bidasoa aurkeztu zuten ekimeneko kideek atzo iluntzean Kabigorri Ateneoan. Denbora banku bat da ekimena eta pertsonen arteko kolaborazioa bultzatzeko erreminta bat dela azaldu zuten. “Pertsona eta kolektiboen arteko zerbitzuen elkartrukean datza TrukeAdos”, esan zuten. “Gaur egun, diruak ez dauka zentzurik, elkartruke hauetan benetan balio duena denbora da”. Hala, dirua soilik materiala erosteko erabili behar dela azaldu zuten bultzatzaileek eta elkartrukerako erabiliko den neurri bakarra “ordu erdia” izango dela azaldu zuten. “Elkartrukeek ordu beteko iraupena edukiko dute gehienetan, baina hala ere, ordu erdia erabiliko dugu oinarri gisa”. Era horretan, “zerbitzuak, ezagupenak eta aisia” elkartrukatzea da helburua eta bide batez, “pertsonen eta kolektiboen arteko harremanak indartzea” ere bilatzen dute. Funtzionamendua TrukeAdos Bidasoa webgune bat da. Bertan parte hartzeko, komunitateren batean izena eman behar du interesatuak edo bestela, komunitate bat eratu. Soilik horregatik, 10 ordu jasotzen ditu komunitateko kide berriak eta egindako trukeen arabera, orduak gehitzen eta galtzen joaten da. Hortik abiatuta, norberak nahi duen zerbitzua eskaini dezake eta interesatzen zaizkion zerbitzuetara ere jo dezake.

Datorren larunbatean, hilaren 17an, Giriziak antolatutako Herri Eskalada Txapelketa jokatuko dute Elorsoroko rokodromoan. Prestakuntza lanak direla eta (bideak muntatu eta desmuntatu behar dituzte), hilaren 25a arte eskalada-murruak ez dira erabilgarri...

Hezkuntzan egindako murrizketen harira, elkarretaratzea egin zuten atzo Elizalde Herri Eskolako hainbat irakasle eta gurasok. Aurtengo lehena izan zen eta euriak ez zuen lagundu, baina hemendik aurrera hilaren azken ostegunetan elkartzeko asmoa dute, z...


Atzo arratsaldean Kuba izan zuten mintzagai Mikelazulon. Elkartea lepo bete zen Kubaren egungo egoeraren gainean hitz egiteko, eta bertan parte hartu zuten Mariela Castro Raul Castro Kubako presidentearen alabak eta Carlos Tablada Ekonomia Zientzieta...

Landare elkartea jo eta su ibili da lanean azkeneko urte eta erdian, eta horien artean baita Igor Elberdin ere (Orereta, 1976). Ordu batzuk baino ez zaie falta orain arte prestatutakoaren fruituak ikusteko, eta azken ukituak ematen ari dira orain. Nondik abiatzen da Irritxoen Eguna ekimena? Hamahiru urte inguru daramate ekimena egiten Pirritx eta Porrotxek. Guk ez dugu ezer sortu; egin duguna da lehen pribatuan egiten zen festa edo ekitaldi soil bat hartu, indartu eta kalera atera. Izugarrizko dimentsioa eman diozue festa horri. Herrian ez da inoiz halakorik egin. Hasieran ez genuen espero horren handia ateratzerik, baina azkenean hala atera da. Honetan daramagu lanean ia urte eta erdi. Egunean zehar boluntarioak izango dira postuetan, zenbat aurreikusi dituzue? 400 inguru boluntario egongo dira larunbat arratsaldetik igande gauera arte. Hasi muntaiatik, eta muntatutakoa kentzearekin bukatzeko. Zeintzuk dira festaren oinarriak? Euskara %100ean bultzatzea, haurrei zuzendutako eguna izatea, eta batik bat irritxoentzat. Merezi baitute horrelako egun bat edukitzea, ez delako inoiz halakorik egin. Horrez gain, irekia eta parte hartzailea izatea ere. Proiektu horren oinarrietako bat dira presoen haurrak. Zein toki izango dute? Hainbat gunetan askotariko ekimenak egingo dira, eta eurei zuzenduta joango da irekiera ekitaldia. Oreretako alkateak Alkate Txiki bat izendatuko du. Horren ondoren, antzerki [...]

Marinel Azoka egingo dute lehenengoz, datorren asteburuan

Bakalau elkarteak antolaturik, tripotx jatea egingo dute gaur Xaia ostatuan. CEL 3 musika taldeak animatuko du gaualdia, irlandar musikarekin. Informazio gehiagorako eta erretserbatzeko, deitu 0559 20 76 10 telefono zenbakira.

Bost euskal presoen istorioa kontatzen duen Barrura begiratzeko lehioak dokumentala eskainiko dute heldu den larunbatean, hilaren 17an, Zokoburuko Antoine Abbadia aretoan. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du. Barrura begiratzeko lehioak bost euskal pre...