
Irun RTk beste garaipen bat lortu du azken asteburuan, Gaztedi taldearen kontra. Hotza nagusi, Gasteizen lehiatu ziren beltzak eta 17-32ko markagailuarekin gailendu ziren azkenean. Gasteiztarrek aurretik jartzeko aukera eduki zuten partidaren hasierako minutuetan, baina hala ere, ez zuten euren helburua lortu eta 13. minutuan, “joko zikina” iritzita bertako taldeko jokalari bat kaleratu zuen epaileak. Horiek horrela, Irungo taldea jokalari bat gehiagorekin lehiatu zen tarte batean eta horri esker, markagailua estreinatu zuen Irungo taldeak. Hala, beltzen taldetik “partidarik onena” egin ez zutela onartu duten arren, lehen zatiaren azken hamar minutuetan joko hobeagoa egiten hasi eta 3-19ko markagailuarekin iritsi ziren azkenean atsedenaldira. Azken denbora Aldegelatik itzulita Irun RTk goranzko joeran segitzen zuen, baina falta ugari egin zituela eta, epaileak txartel horia atera zion Zelaia jokalariari. Horren ondorioz, jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan zuten irundarrak eta Gaztedik aukera baliatzen jakin zuen 10-26ko markagailua lortuz. Handik aurrera ez zen ezusteko gehiegirik izan, bat ezik. Izan ere, Gaztedik jokalari bat galdu zuen berriz ere falta ugari egin ondoren, eta irundarrek egoera baliatu nahi izan zuten arren, baloia galdu eta gasteiztarren erasoa gelditzeko arazoak eduki zituzten. Hala, 17-26ko markagailua lortu zuten orduan arabarrek. Hala ere, gutxi falta zen partidaren bukaerarako eta azkenean, 17-32 gailendu zen [...]

Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi du hirugarrenez Amets Arzallus hendaiarrak. Odei Barroso eta Sustrai Colinaren aurretik geratu da, hauek ere Hendaiako Bertso Eskolan aritutakoak. BERRIA egunkarian elkarrizketa egin diote Arzallusi, tx...

Azkeneko langabezia datuen arabera, urrian Oiartzunen langabeziak %2,96 egin du gora (hamasei pertsonatan). Irailean, 541 langabe zeuden herrian, eta urriaren bukaeran zenbaki hori 557era igo da. Gizon gehiago daude langabezian emakumeak baino, eta lan...

Atzo arratsaldean inauguratu zuten udaletxeko areto nagusian Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa. Juan Mari Beltranek esan zituen aurkezpeneko hitzak, eta Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzak musika tresnen azalpenak eman zizkieten bertaratu ziren...

Oarso taldeak deituta, protesta zaratatsua egingo dute bihar, 19:00etan, Herriko Plazan. Lapikoak eta zarata ateratzeko tresnak baliatuko dituzte murrizketekiko euren desadostasuna adierazteko. Hain zuzen, protestaren leloa Murrizketarik ez, ez dugu eu...

Errenteriako Musika Taldeen Elkartearentzat egun berezia izango da larunbata. Elkartearen barruan dauden taldeak ezagutarazteko kontzertu maratoia egingo baitute larunbatean, Gamon Zumardian. Zortzi taldek parte hartuko dute, eta emanaldiak arratsaldea...

Trintxer elkarteak mende laurdena beteko du datorren urtean, eta ospakizunak prestatzeko asmoz, batzorde bat eratu dute ekitaldiak antolatzeko asmoz. Ostegun honetan, hilaren 15ean, bilera egingo dute elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Urteurrenerako...

Errenteriako Udalak ekintza kulturalei eta gazteei eta hezkuntzari bideratutakoei dagozkien diru laguntzen berri eman du. Hain zuzen, abenduaren 31ra arte eska daitezke datorren urtera begira arlo horiei dagozkien diru laguntzak. Hiru deialdien oinarri...

Jose Antonio Santano alkateak G-636 errepidean pantailak jartzeko eskaria helarazi dio aste honetan Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatuari, prentsa ohar batean jakitera eman denez. Errepideak Dunboa auzoa zeharkatzen duen le...

Helegitea jarri ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren zain daude Errenteria-Oreretako sei gazte. Segiko kide izatea egotzita, sei eta sei urte eta erdiko espetxealdia izan dezakete. Horietako bi kide dira Xabier Lujanbio (Errenteria-Orereta, ...

25 urte bete dituzte aurten Pirritx eta Porrotx pailazoek eta hain zenbaki borobila ospatzeko grabaketa berezia egin dute, formato sinfonikoan. Horretarako, mende laurdenez Euskal Herriko hamarnaka herrietan abestu izan dituzten doinu gogokoenak orkest...

Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik 1.000 euroko saria ga...

Zabarre pirataren kontu zaharrak bihar, liburutegian

Ez du hutsik egingo aurtengo udazkenean Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen Herrien Asteak, eta egitarau oparoa prestatu dute Euskal Herritik kanpoko kulturak, mugimenduak eta bestelakoak ezagutu ahal izateko. Aurtengo egitarauan SAT Andaluziako sindikatuko kideek egingo duten bisita nabarmendu daiteke. Hori izango da, hain zuzen, lehenbiziko ekitaldia: datorren astearte, hilak 20, 20:00etan, Mikelazulon. Pepe Caballero SATeko erakundeko arduraduna eta Lola Alvarez Kordobako SATeko eta Somonteko lur-okupazioaren arduradunak parte hartuko dute. Ostegunean, ekitaldi bikoitza izango da. Qualbi (Nire bihotza) Palestinaren egoera beste ikuspuntu batetik ezagutaraziko duen film laburra emango dute, 19:00etan, Mikelazulon. Bestetik, Brasilgo musika entzuteko aukera izango da Yemamah taldearen eskutik, De Cyne Reynan, 22:30etik aurrera. Bossa nova, samba, fogo, funk, reggae eta jazz doinuak joko dituzte. Ostiralean ere pare bat ekitaldi egingo dituzte. Arratsaldean, haurrekin aniztasun tailerra egingo dute, eta gauerako ere beste kontzertu bat prestatu dute, Hego Amerikako beste herri batetik etorritako bi musikariren eskutik: Fabiana Boer eta Leandro Yaku. Ohi bezala, herrialde bateko janariarekin osatutako afaria ere egingo dute. Eta oraingoan, afari mexikarra izango da. Giro mexikar horri baliatuz, rantxerak izango dira ondoren. Egitaraua Azaroak 20, asteartea: Andaluzia zutik hitzaldia, 20:00etan, Mikelazulon. Azaroak 21, asteazkena: Bidez bide tertulia, 19:30ean, Mikelazulon. (Bidez bide, bertako eta etorkin jendeaz osatutako elkartea [...]

Larunbatean, hilaren 17an, Txalo Produkzioak-en Hil arte bizi euskarazko antzerki lana taularatuko dute Itsas Etxeko auditoriumean, 19:30ean hasita. Sarrerak dagoenenko salgai daude, 5 euroan, herriko bi turismo bulegoetan (Arma Plaza eta Kirol kaia). Emanaldiaren egunean ere aukera izango da erosteko, Itsas Etxeko lehiatilan, obra hasi baino ordubete lehenagotik. Udaletik aurreratu dutenez, “Hil arte bizi obra tragikomikoa da, heriotzaz hitz egiten duen komedia, eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia da”. Javier Veigak idatzitako lana da eta Begoña Bilbaok zuzenduta. Aktore hirukotea aski ezaguna da, telebistan zein antzerkian eskarmentu handikoak direlako: Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Udaleko Euskara Departamentuak antolatutako ekintza da, Neguko Jardunaldiak programaren barruan. Obra adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da, Nacho, Angel eta Maria pertsonaien ingurukoa. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Hala, ikuslearenganako galderak piztea du xedea obrak: Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea [...]

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak 10.000 euro banatu ditu esparru horretan lan egiten duten elkarteen artean. Aurten hemezortzi elkartek jaso dute 400 eta 800 euro arteko diru laguntza. Horiez gain, beste bost elkartek 7.600 euro jaso dituzte, diru laguntza izendunen bidez. Maite Pelaez arloko zinegotziak azaldu duenez, urteetan luzatzen diren proiektuak laguntzen saiatzen dira: “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Asoziazio hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, oso kontutan hartzekoa da bolondresek egiten duten lana. Behin elkarte bati laguntza eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta”. Beheko zerrendan ikus daitezkeenez gain, beste bost elkartek laguntza izenduna jaso dute, urtero bezala: EMEKI Emakume elkarteak 3.000 euro, Caritasek 1.500 euro, Odol Emaileen Elkarteak 1.500 euro, Nagusilan Elkarteak 1.000 euro eta Itsasgizonen Elkarteak 600 euro. Guztira 7.600 euro banatzen ditu udalak diru laguntza izendunen bidez. Gizarte Zerbitzuetako arloak lagundutako proiektuak Ortzadar. Aldizkako laguntza behar duten adimen limitedun pertsonentzat, integrala eta diziplina anitzekoa den arreta eta eskuhartzea. 400 euro. ATECE. Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen eta beraien familiakoen erabateko arreta proiektuaren Administrazio programa. 400 euro. Guztion Artean. Etorkinen eta Hondarribiko udalerriko bizilagunen arteko parte hartze eta kultur elkartrukerako proiektua. 600 euro. ADEMGI. Esklerosi [...]

Asteburu honetan egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Itzuliaren azkeneko etapa. Pasa den hilean egin behar zuten, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi zuten. Bederatzigarren etapak —eguraldiak uzten badu— Larrañeko mendat...