
Bitamine Faktoriak Kasual Friday antolatu du bihar arratsaldeko 20:00etik aurrera. Beatriz Churrucaren Agertu Artean desde Arteleku izenburuko erakusketa abiatuko du Faktoriak. Rubio bikotearen musika akustikoak lagunduko du aurkezpena.

Rafa Rueda abeslari eta gitar joleak kontzertua emango du etzi, larunbatarekin, Kabigorri Ateneoan. Emanaldia gaueko 23:00etan hasiko da. Mungiako (Bizkaia) musikaria Pilt taldean jotzen zuenean ezagutzera eman zuen bere burua. Geroztik, hainbat estilo...

Michel Marmier kiropraktikoak Bizkarreko minak saihestu goiburuko hitzaldia emango du heldu den asteko asteartean (hilak 20), Zuloaga Etxean, 18:30an. Antolatzaileek esan dutenez, adin guztientzako hitzaldia da, batez ere bizkarrezurran arazoak dituztenentzat interesgarria: “Hitzaldiaren ardatza bizkarrezurraren arazoen prebentzioa izango litzateke, baina ikutu beharreko gaiak anitzak izan daitezke”, esan dute. Hitzaldian “hiztegi argi eta erreza” erabiliko du Marmierrek eta hiru zatitan banatuko du. Lehen zatian, bizkarrezurraren gaineko kontzeptuak landuko dituzte: anatomia, funtzioak, nerbio sistema eta bizkarrezurraren arteko erlazioa, orno desorekak sartarazitako interferentzi neurologikoen fenomenoak, orno disten endekapena faboratzen duten faktoreak. Bigarren zatian, prebentzioa landuko du eta eguneroko bizimiodurako aholku praktikoak emango ditu. Hirugarren zatian, ondorioetaz ariko da Marmier, eta entzuleen galderei erantzungo die. Marmier Kiropraktikan doktorea da. Floridako (AEB) Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Kiropraktika Zentro bat du Donostian. Berari buruz informazio gehiago ezagutu nahi duenak, saludvertebral.com webgunea bistatu dezake .

Hilaren 24an Gipuzkoar Aurreskuko XXXII. ekitaldia eta Doinu Zahar Txapelketaren VI.a jokatuko dituzte Donibaneko kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Lehenengoan parte hartuko duten sei gizonak zein izango diren zehaztuta dago, eta Antxoko Kultur Etxean ...

Hilaren 23an hasiko dira bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta aurten, hemezortzi gaztek parte hartuko dute Ereintza elkarteak eta Xenpelar bertso eskolak antolatutako lehiaketan. Hiru kanporaketa izango dira guztira, eta gainontzeko biak azaroaren 30ean (ostirala) eta abenduaren 1ean (larunbata) jokatuko dituzte. Kanporaketa guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30ean. Kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute, eta bakoitzetik bi sailkatuko dira finalera. Hori, hain zuzen, abenduaren 8an (larunbata) izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera. Ekitaldi berean bi urtero egiten duten lehiaketa irabazi duen bertsolari bat omenduko dute, ohi moduan, eta aurten Xabier Perez Euzkitze-ri egokitu zaio. Bertso eskolaren omenaldi xumea jasoko du, eta bere hainbat bertso entzuteko aukera izango da. Hemezortzi bertsolariak aukeratzerakoan kontuan izan ditu Xenpelar bertso eskolak parekidetasuna eta lurraldetasuna. Hemezortzitik sei izango dira emakumeak, eta Euskal Herriko zenbait txokotatik etorritakoak. Gehienak gipuzkoarrak izango dira, bederatzi, gainontzekoak hiru bizkaitar eta bina nafar, arabar eta lapurtar dira. Etxeko ordezkari bat izango du bertso eskolak: Haritz Casabal pasaiatarra. Xenpelar bertso eskolan ikasia da eta bertako irakaslea, eta aurten, gainera, lehenengo txapela lortu du eskolarentzat: Lizardi Saria. Bertso eskolak aurreratu duenez, leku ezberdinetako, estilo ezberdinetako eta euskalki ezberdinetako jendea aurkitzen saiatu dira, talde anitza lortu eta Euskal Herri osoko bertsolaritza [...]

Etzi, Oiartzungo Irrien Lagunak 5 eta 12 urte arteko haurrekin egiten ari diren parte-hartze prozesuaren 2. saioa egingo dute. 17:00etan elkartuko dira haurrak, honela: 5 urtekoak, Manuel Lekuona Bibliotekan. LH 1 eta 2koak, Haurtzaro Ikastolan. LH 3 ...

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Euskara departamentuak antolatuta, Elixabete Perez Gazteluk gai horri buruzko hitzaldia emango du, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Herritar guztiak animatu dituzte hitzaldi horretan parte hartzera.


09:30etik aurrera, lau paleta partida ikusteko aukera izango da etzi Madalensoron pilotalekuan. Honakoak izango dira: Txost 1-Usurbil. Hirugarren Maila, paleta larruz. Txost-Gazteleku 1. Hirugarren Maila, paleta larruz. Txost-Euskal Jolas. Bigarren Ma...

Ama Guadalupekoa Judo Taldeak Ihosvani Ronaldo Veitia kubatarra fitxatu du entrenatzaile taldea osatzeko. Kubako emakumeen selekzio indartsuaren entrenatzailearen semea da eta Argentinan, Portugalen eta Herrialde Katalanetan lan egin izan du. Taldetik esan dutenez, “erabakia, Daniel Palavecino zuzendari teknikoak diseinatutako handitze planaren barruan kokatzen da. Palavecinoren nahia da Hondarribiko judoken unibertsitate ikasketak eta eliteko kirol jarduera bateragarria egin ahal izatea da, beste autonomi elkarteetara joan behar izan ez dezaten”. Horren harira, Ama Guadalupekoak Portugal, Sicilia, Genova eta Bulgariako talde batzuekin hitzarmena sinatu du, kirolari eta entrenatzaile trukatzeak egiteko. Horren adibide, hilaren lehen astean Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa jokatzeko etorritako zenbait klubetako judokak herriko kirolariekin batera entrenatu ziren. Ikasturte honetan, besteak beste, Portugalen astebetez eta Bulgariako Silven herrian hamar egunez ariko dira Hondarribiko judo taldeko gazte batzuk.

Luis Mariano Lirika Elkarteak opera emanaldia antolatu du heldu den asteburuan, Amaia KZn. Leoncavalloren Pagliacci eta Mascagniren Cavalleria Rusticana emanaldiak izango dira larunbatean eta igandean, arratsaldeko 19:00etik aurrera. Sarrerak 24 euroan...

Oraindik hilabete pasatxo falta dira Gabonetarako, baina Errenteria-Oreretako kaleak argiekin apaintzen hasi dira. Gaur goizean langile batzuk erdialdeko kaleetan ibili dira argiak jartzen.

Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformak kontzentrazioa deitu du bihar goizeko 10:00etan, Irungo Epaitegiaren aurrean. Juan Carlos Infanate irundarraren aurkako desjabetze prozesua martxan da dagoeneko eta bihar deklaratzera deitu du epaileak Infante (10:...

Hondarribiko Udaleko Nekazaritza sailak 143.000 euro gastatuko ditu landa eremuko zenbait errepide konpontzen, Gornutz, Arkolla, Zimizarga eta Jaitzubia auzoetan (ikus zein bide diren hondarribia.hitza.info-n). Nekazaritza arloko zinegotzi Gregorio Berrotaranek azaldu duenez “urtero auzo bakoitzeko bide bat berritzen saiatzen gara, egoera okerrenean dagoena”. Udalean nabaritu dute geroz eta gehiago erabiltzen direla auzo-bideak eta, horregatik, aurten ohikoa baino zati luzeagoan lan egiten ari dira: “Orain arte urtero 300-400 metro lineal egiten genituen eta aurten 1,3 kilometro konponduko ditugu”. Porlana edo asfaltoa erabiltzen ari dira. “Gune umeletan gehiago irauten du porlanak”, argitu du Berrotaranek. Berrituko dituzten bideak Bidegurutze-Balantoneatik bidegurutzera. 70 metro. Etxetxiki-bidegurutzetik Lekuona baserrira. 356 metro. Erdikoerrota. 203 metro. Soldadunea. 95 metro. San Telmorako igoera. 535 metro. Besteak. 50 metro.

Gaur goizean etxe bat botatzen aritu dira Niessen parean. Ikusgarria izan da etxea botatzeko modua, eta zarata ugari atera dute langileek. Horrek herritar askoren arreta piztu du.



Hileko hirugarren igandean ohi denez, bigarren eskuko azoka egingo dute, goizean zehar, Zumardian. Hara hurbiltzen diren herritarrek zenbait artikulu erosteko aukera izango dute: jantziak, jostailuak, liburuak… Interesa dutenak Zumardira izan ezi...

Eskolarteko Finalisten Egunaren ondoren, Haurtzaroko mendizaleek igandean ekingo diote 2012-2013 ikasturteko mendi irteeren egutegi propioari. Lehen irteera Guadalupetik Donibanera egingo dute igande goizean, Jaizkibeldik pasatuta. 08:30ean aterako dir...

Oarsoaldea, etorkizunera begirada iragana erreparatuz eskualdean gazteen parte hartzea bultzatzeko proiektua martxan jarri dute Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte, eta...