
Jabier Muguruza musikariak Bikote bat bere azken lana ezagutzera emango du larunbatean, Amaia KZn izango den kontzertuan (20:00). Irungo musikariak “giro intimista” eta bere lanetan hain ohikoak diren isiluneak muturreraino eramaten ditu. Hala, Mikel Azpiroz piano jotzaileak soilik laguntzen du Muguruzaren ahotsa eta akordeoia, Mireia Otzerinjauregiren koroekin batera. Horrez gain, Bernando Atxaga, Iñaki Irazu, Harkaitz Cano, Gerardo Markuleta eta beste hainbat idazleren laguntza jaso du irundarrak kantak osatzeko unean. Sarrerak 6,60 euroan salgai daude, Turismo Bulegoan, Kutxan edota kontzertuaren egunean Amaia KZren lehiatilan bertan eros daitezke. Diskoaren grabazioa Bikote bat diskoa bi fasetan grabatu zuen Muguruzak. Lehena, El Vendrell (Tarragona, Herrialde Katalanak) herriko Auditorin grabatu zuen. Bertan, Mikel Azpirozen piano doinuak ere jaso zituen Muguruzak bere diskorako. Bigarren fasea bestalde, Azkarateko (Nafarroa) Katarin estudioetan grabatu zuen, Angel Gonzalez teknikariaren gidaritzapean. Bertan, akordeoi doinuak, eta Muguruzaren eta Otzerinjauregiren ahotsak grabatu zituzten.

Mus Txapelketaren lehenengo ekitaldia du Donibaneko Itsas Mendi elkarteak. Igandera arte eman daiteke izena Patxiku tabernan, bikote bakoitzak hamabina euro ordainduta. Partidak astelehen eta asteazkenetan jokatuko dituzte, 20:00etatik aurrera, Itsas M...

Gaur Mikelazuloren Herrien Astearen barruan hitzaldia emango du Jose Caballero (Fuente de Andalucia, Sevilla, Espainia, 1960) SATeko Antolakuntza Idazkariak, 20:00etan, elkartean. Ondoan, sindikatuko beste kide bat izango du, Lola Alvarez. Hitzaldiar...

Jaizkibelen ondarearen gainean inoiz egin den ikerketarik sakonena aurkeztuko du Aranzadik asteburuan

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, nesken futbolaren txanda izango da bihar. 13:15etik aurrera, Oiartzun Kirol Elkarteko Bigarren Mailako taldeaz, eta Realaz ariko dira Joxe Migel Lopez eta gonbiatuak. Saioa 20:30ean errepikatuk odute, FM107an.

Hondarribiko Udalaren Euskara Departamenduak antolatutako Txiste Grafikoen Lehiaketako saridunen izen abizenak aste honetan ezagutuko ditugu. Larunbatean egingo dute sari banaketa, udaletxeko areto nagusian. Udalak Aitor Txarterina komikigile iruñearr...

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, arratsaldean bideo emanaldi bereziak prestatu dituzte udal ludoteketan. Jarraian, hainbat jolas egingo dituzte, “haurren eskubideen inguruan lan egiteko”. Hilaren 25ean, berriz, Emakumeen...

Men of Rock musika elkarteak Latitud 43 musika taldearen kontzertua antolatu du Uxoa tabernan, ostiralean. Ohi bezala, 22:30ean hasiko da emanaldia eta doan izango da. Latitud 43 seikote donostiarra da, pop rock eta indie musiken artean mugitzen dena. ...

Igandean, hilaren 25ean, euskal kantuen zaleak elkartuko dira San Pedro kalean, hileko Kalean Kantuz ekitaldirako. Aste honetakoa berezia izango da, abestu eta gero bazkari solidarioa egingo baitute Klink elkartean. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Ald...

Oiartzungo Udalak, azarorako ere, ipuin kontaketa saioa antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Etzi izango da, 17:30etik aurrera, Manuel Lekuona Bibliotekan. Lur Kortak, ipuinak kontatuko dizkie 2-3 urtek haurrei.

Eguzki talde ekologistak eta antinuklearrak Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) enpresaren, eta Irungo eta Hondarribiko udalen jarrera kritikatu zuen atzo, uraren eta zaborren kudeaketa dela eta. Uraren inguruan, Txinzerrek kontsumorako ura eta zentral e...

Eskifaia eta Xatz Eskifaia abesbatzek kontzertua emango dute larunbat arratsaldean Portuko elizan, 20:30etik aurrera. Maite Ocak zuzenduko du Xatz eta Gorka Aierbek, Eskifaia. Bi taldeek Esther Barandiaranen laguntza izango dute, pianoarekin. Xatzek, g...

Bidasoa Bizirik erakundeak Enpleguaren X. Astea abiatuko du bihar goizean. Aurtengoan, internet bidezko izen emateak izango dira berrikuntza nagusia eta beraz, El espazioren weborrira jo beharko dute interesatuek goizeko 10:00etatik aurrera. Epea ostir...

Irrigintza Jaia egingo dute Oarsoaldeko Irrien Lagunek abenduaren 2an Oiartzunen, eta hori prestatze aldera, egun horretarako dantzaren entsegua egingo dute ostiral arratsaldean San Pedron. Entsegua 18:00etan hasiko da, pilotalekuan (eguraldi txarra eg...

Gipuzkoako Aurresku eta Doinu Zahar txapelketetan lehiatuko dira larunbatean Donibanen honako oiartzuarrak: Aurreskuan, Xanti Leonet, eta Doinu Zaharrean, Izar Aizpuru, Izar Etxeberria, Udane Eskudero eta Maddi Nazabal. Informazio gehiago PASAIAKO HIT...

Oarsoaldeko hainbat eragilek agerraldia egin dute; hizkuntza politika ausartak eskatu dizkiote erakundeei Oarsoaldeko euskalgintzako kideek agerraldia egin zuten ostiral arratsaldean, euskarari lehentasuna emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiaren harira. Euskalgintzako kide horien ustez, «argi izpia, haize freskoa eta arnasaldia» ekarri ditu erabaki horrek. Horren aldeko agiria sinatu zuten. Aldundiak honako erabakiak hartu ditu, besteak beste: prentsa agerraldietan euskara izango da lehenetsiko duen hizkuntza; barne mailan euskara izango da lan egiteko hizkuntza; aldundiari dagozkion lanen esleipenetan, enpresako gutxienez bi teknikarik EGA edo baliokidea den euskara maila egiaztatu beharko dute… Horiek guztiak, «euskarak merezi eta behar duen tokia hartzeko ezinbesteko pausoak dira», euskaltzaleen iritziz. Euskaraz bizitzeko beharra Euskaldunek, euskaraz bizitzeko beharra dutela ere gogorarazi zuten ostiralean: «Erakundeetara jotzen dugun aldiro, euskaraz kasu egitea nahi dugu». Horregatik, aldundiaren urratsa, «euskal herri euskalduna eraikitzeko lehen harri koxkorra» dela uste dute, «euskaraz bizi nahi dugunok zoriondu eta eskertzen duguna». Zentzu horretan, Oarsoaldeko euskalgintzatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eskualdeko gainontzeko erakundeei, «hizkuntza politika ausartak» martxan jar ditzatela eskatu diete: «Euskalduntze prozesuan eredu izango diren erakundeak behar ditugu, prozesu hori bultzatu eta akuilu lana egingo duten erakundeak». Sinatzaileak Lezoko Oroitzene euskaltegia. Oiartzun Irratia. Oiartzungo AEK euskaltegia. Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskaraz. Oiartzungo Euskeran Itotiyak. Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon [...]


My neighbor, my killer, hori da ostiral honetan jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituloekin Itsas Etxean botako duten film luzea. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak ordubete lehenagotik erosi ahalko dira Itsas Etxean bertan, bi euroan. Filmak 1994 urtean Ruandan hutu etniakoek tutsien kontra eragin zuten zen genozidioaren ondoren antolatu zuten berradiskidetze programa lantzen du, kinyarwanda hizkuntzan eta ingelesez grabatuta dago eta hizkuntza horietan emango dute Itsas Etxean, euskaraz azpititulaturik. Izan ere, Hondarribiko Euskara departamenduak Filmazpit programarekin bat egin du, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programarekin. Filmazpit programak euskarazko kultur kontsumoa areagotzea du helburu, baina beste xede bat ere badu, hots, komertzialak ez diren pelikulak jatorrizko bertsioan ematea. Hondarribian emango dituzten pelikula gehienak ingelesez grabatuta daude, baina ez guztiak. Urrian hasi ziren Itsas Etxean jatorrizko bertsioko emanaldiak ematen euskarazko azpitituloekin. Cirkus Columbia filma eman zuten urrian. Euskara departamendutik iragarri dutenez, “datozen hilabeteetan, Next Music Station: Marocco, Armadillo, Lilja 4-ever, Pink Saris, Next Music Station: Egypt, Skateistan, Le jour où Dieu est parti en voyage, Infestation edo Next Music Station: Tunisia/Syria ikus ahal izango dira”. Bistan denez, Fermin Muguruza irundarrak Magreben eta Ekialde Hurbilean grabatutako Next Music Station goiburuko dokumental sorta emango dute, besteak [...]

Gaur arratsaldean Bizkarreko minak saihestu goiburuko hitzaldia emango du Michel Marmier kiropraktikoak Zuloaga Etxean, 18:30ean. Antolatzaileek esan dutenez, adin guztientzako hitzaldia da, batez ere bizkarrezurran arazoak dituztenentzat interesgar...

Omar Gonzalez y Fuerza Latina taldearen kontzertua eta Carlos DJa, bi horietaz gozatuko dute larunbatean Truck diskotekara joaten direnek. Gaualdi kubatarra antolatu du Foru kaleko aretoak 22:00etatik aurera. Sarrerak 10 euroko prezioa izango du, edari...