
Bilduren udal taldeak eta Ezker Batua-Berdeak alderdiak azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko iritzia jakitera eman dute. Bilduren kasuan, udal gobernuak onartutako deklarazioan abstenitu izanaren arrazoien nondik norakoak azaldu ditu Oinatz Mitxelena bozeramaileak. Hala, taldekidearen aburuz, “halako egun batean deklarazio bat egitea ez da nahikoa. Azaldutakoaren arabera, ez daude onartutako testuaren aurka, baina Irungo errealitatea islatzen ez duela uste dute. “Testu oso orokorra da eta bertan agertzen diren hitz batzuekin egia da ez gaudela ados”, adierazi du. “Herritarrei konpromisoa hartzeko eskatzen zaie, udalak konpromisorik ez duenean hartzen”. Izan ere, udal gobernuak hartutako konpromisoak “orokorrak eta zehaztapenik gabekoak” direla uste du. Horiek horrela, lehenik eta behin, Berdintasun arlo bat eratu beharko litzakeela uste dute Bilduko zinegotziek. Behin baino gehiagotan luzatutako eskaera dela azaldu du Mitxelenak, eta “errepikatzen” segituko dutela ohartarazi du. Saiatu programa eta Alardea Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako Saiatu programa bertan behera utzi izana leporatu diote Bildu udal taldeko zinegotziek udal gobernuari, “eta kezkaz hartzen dugu”, gaineratu dute. Hala, Emakumeen arloa, emakumeen txokoa… garatzeko proposamenak egiten jarraituko dutela adierazi dute. Bestalde, Alardeaz ere mintzatu da bozeramailea. “Irunen badago emakumeen kontrako eraso bortitz bat Alardearekin. Emakumeen eskubideak ez dira bermatzen eta hori ere beti edukiko dugu gure ahotan. Konponbidearen [...]

Outdoor kirolen Mendiexpo eta akzio kirolen Sportjam azoka larunbatean abiatuko da Ficoban. Lehenaren bederatzigarren ekitaldia eta bigarrenaren zazpigarrena izan arren, aurtengoan indarrak metatu eta azoka bakar bat egitea hobetsi dute antolatzaileek. Horien arabera, “publikoari tamaina eta erakargarritasun handiagoko ekitaldi bat eskaintzea da itun horen helburua”. Feria bakoitzak Ficobako pabilioi bana hartuko du eta era horretan, bisitariek azoka bakoitzaren eskaintzak argi identifikatu ahal izango ditu. Monica Alday Mendiexpoko zuzendariaren arabera, “bi azokek nortasuna mantentzea da kontua, baina elkarren osagarri direla baliatuz”. Horiek horrela, Mendiexpo guneak “erakargarritasuna eta hedapena” uztartuko ditu. Antolatutako ekintzen artean, Banffeko Mendi Zinemaldiko ikus-entzunezkoak nabarmendu ditu azokako antolakuntzak. Horrez gain, MendiART Mendietako Herrien Kulturen Jaialdiaren lehen ekitaldia antolatu dute eta Aragoi izango da gonbidatu berezia. Olga y los Ministriles folk musika taldearen kontzertua ere izango da. Sportjam azokan bestalde, surf, skate, snow eta scooter –mikropatina– kirolak protagonista izango dira. Antolakuntzatik adierazi dutenez, “ekintza kirolak maite dituen publiko gazteari” zuzenduta dago batez ere azoka, eta zenbait jardueretan parte hartzeko aukera ere eskainiko da, tartean, igerilekua, skate pista, finger board…


Azaroko laugarren igandea izango da datorrena (hilaren 25a), eta iaz martxan jarritako ekimenari jarraituz, mutxikoak izango dira Doneztebe plazan. Ikasturte honetako bigarren saioa ere 12:00etan izango da, HELTA Helduen Tailerretako dantza ikastaroeta...

Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute datorren ostegunean (hialren 29an), 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bsot zuzendariek bost euskal preso politikoren istorioak kontatu dituzte dokumentalean.

Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak elkarteak antolatuta, hilzorian daudenen inguruko familientzako jardunaldia egingo dute Errenteria-Oreretan, asteartean. Komenigarria dela iritzi diote familientzat halako ekintzak...

Irunvik jakitera eman duenez, datorren azaroaren 27an Porcelanas-Zubelzu eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egingo da Artaleku kiroldegian, goizeko 11:00etan. Guztira, 90 etxebizitza zozketatuko dira, 90 ganbara eta 90 garajerekin batera. Etxebizitzen zozketa kupo ezberdinetan banatuta dago: lagun batentzat, bi, hiru eta gehiagorentzat. Halaber, behin betiko elbarritsaunen bat duten lagunentzako kupo bat dago. Babes ofizialeko etxebizitzak Irunvitik gogorarazi dutenez, Oinaurreko babes ofizialeko etxebizitzen lehen fasean 300 etxe eraiki ziren. Oraindik bigarren fasean zenbat etxebizitza eraikiko diren ez dute zehaztu baina datorren urtean abiatuko direla ezagutzera eman dute. Era berean, San Migel-Anaka eremuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hasteko lehen pausoak eman direla adierazi dute Irunvitik.

Xehetasunen kultura ikastaro praktikoa antolatu du Bidasoa Bizirik erakundeak Anfitrioiak prestakuntza programaren baitan. Basquetourrek Euskal Autonomi Erkidegoko eskualde guztietan abian duen turismo enogastronomikoa bultzatzeko planaren baitan antolatutako jarduera da eta turismoaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago. Azaroaren 27an asteartearekin garatuko da ikastaroa eta izen emate epea bihar bukatuko da. Bidasoa Bizirik-en arabera, Irunen eta Hondarribian “turistek egin ahal dituzten planak zuzenean” profesionalei erakustea da jardueraren helburua. Era horretan, “bisitarei proposatzeko plan eta esperientzia gehiago edukiko dituzte”. Ibilbidea Ikastaroko parte hartzaileek Oiasso museoan egon beharko dute asteartean, 15:30ean. Tren berdeak bertan jasoko ditu eta Irugurutzetako labeetara eramango ditu. Horren ondotik, Ola sagardotegira abiatuko dira eta bisita gidatu bat egingo dute bertan. Horiek horrela, handik Hondarribiko Hiruzta txakolindegira autobusez eramango dituzte parte hartzaileak eta bisitaren ondotik, ikus-entzunezko bat ikusiko dute ikastaroari bukaera emanez. Ikastaroan parte hartu nahi duten lagunek turismo bulegoetan edo 943615458 telefono zenbakian izena eman dezakete.

BTT irteerak egiten hasiko dira abenduan eskualdeko ibilbideetan, eta animatzen diren txirrindulari guztiak Errenteria-Oreretan bilduko dira, Galtzarabordako topoko geltokian, 09:00etatik 13:00etan. Irteera horiek txirrindulari gazteei zuzenduta daude,...

Geroz eta atxikimendu handiagoa lortzen ari dira espetxeratzeko arriskuan dauden sei gazte auzipetuak, eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea ere batu zaio. Elkarteak “erabat lekuz kanpokotzat” jo ditu gazteei egotzitako zigorrak —sei eta...

Lartaungo txistulariek goiz eresia egingo dute igandean. 09:00etatik aurrera, Elizalde auzoko kaleetatik ibiliko dira.

Hezizerb elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalak Oarsoaldea Etorkizunari Begirada Iragana Erreparatuz proiektua martxan jarri dute, gazteek eskualde inguruan parte har dezaten sustatzeko. Joan den astean pare bat ekimen egin zituzten...

Garapen iraunkorrerako diru laguntzarik eskatu ez izan leporatu dio EAJk gobernu taldeariri

Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak astelehenetik ostiralera pasatu du berriro batzarraren eguna, eta horrenbestez, bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan. Eskualdeko langabe guztiak animatu dituzte batzar irekira joateko. Berriro gogorarazi dute langi...