2012/11/29

Donibaneko eraikin balioanitzarentzako dirua bermatzeko hitzarmena sinatu dute

Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Donibaneko eraikin balioanitzaren gainekoa. Hitzarmen horren arabera, eraikin hori ordaintzeko bideratzeko 300.000 euroak etorkizunean lotuta izango dira. E...

pasaiako hitza

Kantu afaria eginen dute larunbatean Xaian, Herritarrak elkartearen 30 urteak ospatzeko

Herritarrak elkartearen 30. urteurrena ospatzeko, kantu afaria eginen dute Pausuko Xaia ostatuan larunbat honetan, abenduaren 1ean. 30 urte asko dira eta tarte horretan gertatu direnak gogora ekarriko dituzte afarian. Noski, Xaian izanik, musikarik ez da faltako. Fred, Beñat eta Danielek alaituko dute gaualdia. Antolatzaileek dei egin diete 30 urte hauetan lagun izan dituzten guztiei, haiekin afaldu eta euskal abestiak kantatzeko. Afarirako izena emateko eta informazio gehiagorako deitu honako telefonora: 0559 20 76 10.

hendaiako hitza

Hiru partida jokatuko ditu Txostek etxean etzi

Etzi, Madalensoron pilotalekuan paleta larruz hiru partida izango dira, 10:00etan hasita. Honakoa da ordena: Hirugarren Maila: Txost 1-Urnieta 2. Hirugarren Maila: Txost 2-Olalde. Lehen Maila: Txost-Gazteleku 1.

nagore vega

Eguberri giroa izanen da larunbatean Mediatekan, Euskarazko Ipuinaldian

Xan Errotabehere ipuin kontalariak urteko Euskarazko Ipuinaldiaren azken saioa zuzenduko du larunbatean, abenduak 1, Herriko Mediatekan, 11:00etan hasita. Gabonak gertu izanik, Olentzero agertuko da Errotabehereren kontaketan: “Negua, iluna, eta haize hotza datoz. Eta gau beltzarekin mamuak: Akilimarro eta Tartaro goseti eta beldurgarriak… Zorionez, neguko elur zuriarekin batera dator ere Olentzero. Jadanik badabil. Mendiko elurrean ikusi ditugu haren aztarnak…. Hau da sutondoan ipuin goxoak kontatzeko garaia…” Ekitaldiaren antolatzaile den Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak gonbita luzatu die Hendaiako zein eskualdeko familiei larunbatean euskarazko ipuin kontaketan agertzeko. Xan Errotabehere: “Istorioak beharrezkoak ditugu bizitzen ikasteko” Mundua mundu dena izanen da istorio… Herri honek sortu ditu mila ipuin. Eta beti sortzen ditu. Istorioak beharrezkoak ditugu, ez bakarrik irri egiteko eta gozatzeko, baina ere bizia eta bizitzen ikasteko. Ipuinak ez dira amets hutsezkoak. Fantasiaren azpian egia handia daukate gordea. Gereziak bezala:  gerezia dastatu eta hor barruko hezurrean dago biharko ipuinen arbola. Nire kondalaritzan atzoko eta gaurko istorioak josten ditut, Euskal Herrikoak eta kanpokoak, urrezko hariz, hots euskaraz. Ahalaz jantzi politenak eginez, ilunak berdin argiak, noiz farfailak, noiz alaiak. Helduentzat bezala txikientzat. Euskara ere jalgi dadin gure gogo ametsetara, ipuinekin batera gozagarri… Xan Errotabehere

hendaiako hitza

Rat Attack eta Sharon Stoner, larunbatean, Psilocybenean

Rat Attack talde ingelesak joko du larunbatean Psilocybenea aretoan. Punk jarrera duen taldea da eta musika ere 80. hamarkadan hasitako hardcore-punka da batez ere. Refused, The Bronx edota The Hives taldeen eragina nabaria dute euren abestietan. Hondarribira Bad Catholic lana aurkeztera datoz. Zuzenean ikusi nahi dutenek badakite izerdia botatzeko prest egon behar dutela. Aurretik Sharon Stoner bandak joko du. Aurten Puntu bakar baten elkartzen diren ertzak diskoa kaleratu dute. Musikari bikainez osaturiko taldea da, Hondarribian oso maitatua den stoner musika egiten duena. Abesti oso landuak egiten dituzte oñatiarrek, baina entzun errazak era berean. Haien zuzenekoak gozatzeko izaten dira, belarriak garbi eta begiak irekita edukitzeko.  

hondarribiko hitza
Gehiago