2012/12/3

Inauterietako desfilean parte hartzeko epea urtarrilaren 11 arte irekita egongo da

Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek izena eman dezakete dagoeneko Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan (HAZ). Udaleko Kultur arlotik jakinarazi duenez, urtarrilaren 11ra arte irekita egongo da epea. Gainera, konpartsa guztien artean 16.500 euroko diru laguntza jasoko dutela ere ezagutzera eman dute. Desfilean parte hartzeko ordena bestalde, zozketa bidez egingo da. Urtarrilaren 30ean izango da zozketa, Kultura eta Hezkuntza arloko bulegoetan (Ospitale Zaharra).  

irungo hitza

Errenteria Musikalek kontzertuak emango ditu datozen asteetan

Kontzertu sorta emango du Errenteria Musikalek hilaren 10etik hasi 18ra bitartean. Lehen egunean, soka landuko dute, eta gero etorriko dira, haizea eta perkusioa, pianoa, eta akordeoi eta trikitia. Hilaren 17an, berriz, musika eta mugimendua, eta hurre...

errenteriako hitza

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Akitaniako Ohor. Promozioa ASMUR-Eglantins 3-1  Akitaniako Eskualdeaurrekoa Stade Hendayais-Aspois 31-21 Emakumeen Excellence Liga Buros-Stade Hendayais 28-14 ERRUGBIA Frantziako 2. Maila. DF Stade Hendayais atseden izan du      

hendaiako hitza

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Hondarribia 0-2  SASKIBALOIA Emakumeen Liga Cadi ICG-Hondarribia Irun 71-77 ESKUBALOIA Euskal Liga Usurbil-La Bacaladera 31-34      

hondarribiko hitza

Hondarribiak Oiartzunen irabazi du eta hirugarren postutik bi puntura jarri da

Ohorezko Mailako hamabigarren jardunaldia biribila izan da Hondarribia futbol taldearentzat, Oiartzunen garaipena lortu eta aurreko taldeekiko tartea txikitu duelako. Zortzigarren lekuan jarri dira, baina talde indartsuenek huts egin zuten eta, liderra aparte utzita, lehenengo bederatzi tokietan apenas dago diferentziarik. Larunbatean Hondarribiak merezita irabazi zuen Oiartzunen (0-2), uneoro baloiaren jabetza berdeena izan baitzen. Rodrigok sartu zituen hondarribiarren bi golak, 37. eta 70. minutuetan. Sailkapenean zortzigarren postuan jarri dira eta hobeto izan zitekeen, baina aurretik dituzten Berio, Aretxabaleta eta Bergarak irabazi zuten. Nolanahi ere, aurreko aldea estututa geratu da, jardunaldia hasi aurretik lehen hiru postuetan zeuden taldeek —Hernani, Touring eta Tolosa— galdu zutelako. Hala, Hernanik lider sendo izaten jarraitzen du, baina bigarren postuan jarri den Real Union B taldeak lau puntu besterik ez dizkio ateratzen seigarrenetik bederatzigarren lekuan dauden Aretxabaleta, Berio, Hondarribia eta Oiartzun taldeei. Lau hauek sei puntuko aldea ireki dute hurrengoekiko, eta dagoeneko jaitsiera postuak 11 puntura dituzte. Datorren asteburuan Hondarribiak etxean jokatuko du, bederatzi punturekin azken hirugarren den Beti Gazterekin. Mikel Llorenterenek sekulako aukera izango dute sailkapenean koska bat gehiago igotzeko.  

hondarribiko hitza

‘Galiarrek burua galdu zutenean’ filmak Ficabeko sari nagusia irabazi du

Bidasoko XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa ostiralean iritsi zen bukaerara. David Geoffroy zuzendariaren Quand les Gaulois perdaient la tête –Galiarrek burua galdu zutenean– filmak aho batez jaso zuen Epaimahairen Sari Nagusia. Arkeolan sar...

irungo hitza

Abenduaren 1 eta 2ko kirol emaitzak

SASKIBALOIA Senior emakumeak Cafes Aitona-Oiarso: 52-44 Senior gizonak Oiarso-Aluminios Francisco Alberdi: 66-55 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila (gizonak) Ereintza-Alcobendas: 23-24 Emakumeen Euskal Liga Egia Bera Bera-Ereintza : 27-17 FUTBOLA E...

errenteriako hitza

Odol emaileek hitzordua dute bihar

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak elkartasun keinu hori egitera animatu ditu errenteriar guztiak, eta horretarako, bi aukera izango dituzte: bihar, Reina aretoan, eta etzi, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bietan ordutegia bera izango da: 18:30etik 20:...

errenteriako hitza

Aizto batekin eraso egitea egotzita, 58 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak

58 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak Irunen, haren semeari eta errainari ustez labain batekin mehatxu egitea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, emakume baten deia jaso dute goizeko 03:45ean, aitaginarrebak bera erail nahi zuela a...

irungo hitza

Erakusketa eta enkantea antolatu ditu Ekocenterrak hilaren 15era arte

Emaus fundazioaren Ekocenterrak erakusketa eta enkantea hartuko ditu gaurtik hilaren 15era bitartean. Era guztietako eta prezio anitzeko objektuak aurki daitezke bertan, “esklusiboak eta orijinalak”, diote fundaziotik. Hala, Espainiako Gerrako obus batetik, 1920 urteko kapela bitxi baterainoko opariak eskuratu ahal izango dira. Denera, 102 objektu erakusgai jarri ditu Emausek eta horietako bakoitzarengatik diru eskaintza bat egin ahal izango dute interesatuek. Objektuek, hasierako prezio bat edukiko dute eta horren gainean eskaintza egiteko aukera edukiko dute interesatuek. Nahi adina objektuengatik eskaintza egin daiteke, baina objektu bakoitzarengatik eskaintza bakarra onartuko dute arduradunek. Horiek horrela, Ekocenterreraino hurbiltzen diren lagunak, besteak beste, aurkitu ahal izango dute: Espainiako 36ko gerrako obus bat, Bigarren Mundu Gerrako alemaniar kasko bat, 1920ko kapelak… Elkartasun ekonomia Emaus Fundazioak “elkartasun ekonomia” bultzatzearen aldeko lana egiten du eta beraz, aurtengo gabonak “elkartasunean” ospatzeko dei egin du. Irabazi asmorik gabeko fundazioa da Emausena eta lortutako diru guztia gizartetik kanpo gelditzeko arriskua pairatzen duten pertsonak laguntzera zuzentzen dute. Halaber, “baliabideen aprobetxamenduaren kulturaren sustapena” areagotzeko xedea du fundazioak, eta “bigarren eskuko objektuei prestigioa eman, ingurumena babesteko formula bezala”.  

irungo hitza

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Gimnastica 1-0 Erregional Ohorezko Maila Touring-Real Union B 0-1 Preferente Maila Lengokoak-Mariño 1-1 Behobia-Orioko 1-0 Emakumeen Euskal Liga Gasteizko Neskak-Mariño 1-0  SASKIBALOIA Emakumeen Liga ...

irungo hitza

LAB pozik, “Catelsa ia erabat geldirik egon delako”

Gaur goizean Catelsako langileak planto egin dute enpresaren itxiera salatzeko. LAB sindikatua pozik agertu da, “fabrika ia erabat geldirik egon delako, nahiz eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdiarekin bat ez egin”. Bide horretatik, langileek hartu duten jarrera txalotu du sindikatu abertzaleak: “Krisi testuinguru honetan multinazionalek irabazi gehiagoren bila enpresak ixtea erabat bidegabea eta onartezina da. Enpresak bere horretan jarraitzen duenez, langileek ere borrokan segituko dute”. Hurrengo greba eguna etzi, hilaren 5a, izango da.

oiartzungo hitza

Galdutako uraren tenperatura baliatzeko sistema jarri dute Galtzarabordako igerilekuan

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Galtzarabordako igerilekuan sistema berria jarri dute martxan, eta horrek aukera ematen du ura berritu arren, igerilekuko uraren berotasuna berreskuratzeko. Osasun araudiari jarraituz, egunero, 32.000 litro ber...

errenteriako hitza

Usurbilen irabazi eta zulotik irten da La Bacaladera

La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak meritu handiko garaipena lortu zuen atzo arratsaldean Usurbilen, Euskal Ligako 10. jardunaldiko partidan (31-34). Ordurarte Atez Ate Usurbilek etxean jokatutako lau partidetatik hiru irabazi eta bakarra galdu...

hondarribiko hitza

Euskararen eguna ospatzen ari dira Talaian eta Kasino Zaharrean

Abenduaren 3arekin Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Talaia Eskolako egutegian ere errotulagailuz borobildutako eguna da. Eskolara sartzerako unean musika jarrita zegoen Talaia, Biteri eta Bordari ikastetxeetan; hizkuntzaren aldeko hitzak d...

hondarribiko hitza
Gehiago