
Hondarribiko Blues Jaialdiak elkartasun kontzertua antolatu du biharko (osteguna) Blues for Children goiburuarekin, Itsas Etxeko Auditoriumean. Ekitaldiarekin Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrikan abian dituen proiektuentzat dirua bildu nah...

Irungo Kirolaren Jaiaren berri eman du gaur Pedro Alegre Irungo Udaleko Kiroletako zinegotziak. Irungo kirolarien arteko topaketa egiteaz gain, Klub Onenaren saria, eta gizon eta emakumeen arteko Kirolarien Onenen saria banatuko ditu udalak. Topaketa 1...


Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten herenegun. Goizean ikasle txikienek Patata Tropikala antzerki taldearen saioa ikusteko aukera izan zuten. Bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoek Txan...

Urdaburu elkarteak aurreratu bezala, urteko ekintzak Mendi Astera mugatu beharrean urte osoan zehar egingo dituzte. Azaroko ekitaldiaren ondoren, hurrengo ostegunean jarraituko dute ekintzekin, eta iraupen eskiari buruzko hitzaldia antolatu dute, 20:00...

Irungo CAFeko langileek Beasaingo langileen protestekin bat egin dutela jakinarazi du gaur Xabier Zufiria Oarso Bidasoko LABeko metal arloko ordezkariak. Lan produkzioa gutxitu dela eta, sei hilabeteko lan erregulazio espedientea aplikatuko zuela jakit...

100m2 antzezlana antolatu du, gazteleraz, Txalo produkzioak iganderako, hilaren 9rako. Juan Carlos Rubiok zuzendutako emanaldia Amaia KZn izango da 20:00etatik aurrera, eta Miriam Diaz-Aroca, Maria Luisa Merlo eta Miguel Vigil edukiko ditu antzezle gisa. Pertsonen arteko harremanen eta norberaren bakardadearen gaineko antzezlana da 100m2. Etxebizitza saldu duen 85 urteko andre baten eta maizter berria izango den emakumearen inguruko istorioa taularatuko du Rubio zuzendariak. Lolaren, 85 urteko andrearen, etxebizitza leku “interesgarri” batean kokatuta dago eta Sarak, jabe berriak, ezarritako baldintza guztiak betetzen ditu: “Prezio baxua, zabala, argitsua, eta mendilerroa ikus daiteke bertatik”. Hala eta guztiz ere, Lolak ezarritako baldintza bakarra errespetatu behar du, eta horren arabera, etxearen jabea hiltzen den arte Sarak ezingo ditu bere gauzak etxebizitza berrira lekualdatu. Osasun handiko andrea Sarak etxebizitza erosi zuenean, Lolak bihotzeko bi ebakuntza jasan zituela esan zion higiezinen agentziako ordezkariak. Gainera, tabako pakete oso bat erretzen du egunero, eta “aurrean jarritako guztia edaten du”. Hala, etxea erostea erabakitzen du Sarak; hala ere, zenbait ezusteko hartuko ditu bidean. Sarrerak 12,80 euroan salgai jarriko dira leihatilan, eta 8,40 euroan 65 urtetik gorakoentzat eta gazte txartela dutenentzat.

Hilaren 14an (larunbata) Kirolaren Gala egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Ekitaldiaren hirugarren urtea da, baina aurten bultzada berezia eman nahi izan dute herriko kirolari eta taldeek egin duten denboraldi “berezia” dela eta. Guztira, bost izango dira ekitaldi horretan omenduko dituzten kirolari edo taldeak: Touring kirol taldea, Ereintza Eskubaloia, Hibaika arraun elkartea, Mikel Odriozola ibilketaria eta Ane Santesteban txirrindularia. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Julen Mendoza alkateak, Unai Unsuain Udal Kirol Patronatuko presidenteak eta Mikel Odriozola ibilketariak. Zentzu horretan, Odriozolak eskerrak eman ditu saria emateagatik, eta berezia dela aipatu du herrian halako aitortza jasotzea: “Ilusioa egiten du horrelako gala bat egiteak urtean egindako lana kontuan hartzeko”. Errenteria-Oreretan ere kirol maila handia dagoela nabarmendu du ibilketariak.

Lehenengo auzolanaren arrakastaren ondoren, bigarrena ere egingo dute herrian, Ergoien auzoan, hain zuzen. Bihar goizerako egin dute deialdia, eta helburua Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzea izango da. Hala nola, haur jolasak jarri eta pilotale...

Little Wings indie banda, Kyle Field abeslariaren proiektua da. Bederatzi disko kaleratu dituzte orain arte baina lehen aldia da gurean jotzen dutela. AEBetako folkaren barruan harri bitxia da Little Wings, baina bere frontman-a ez da batere promozioaren maitale eta horregatik gutxitan atera dira biretan; hori bai, atera direnean izen handiko artisten ondoan atera izan dira. “Kyle Field, Devendra Banhart edo Will Oldham bezalako izen potoloen alboan ibilitakoa da eta Bonnie PrinceBilly edota Damien Juradoren zaleei gustatzeko modukoa da”, esan dute Psilocybeneako arduradunek. Musika alternatiboa egiten dute, baina beren ezaugarri nagusia melodia suabe ederrak dira, zuzeneko berotasunean entzulegoa txundituta uzteko modukoak. Aurretik etxeko talde batek joko du, Naica banda elektro-akustikoak. Aurten Fish Taco izeneko diskoa kaleratu du Hondarribiko boskoteak Psilocybinarekin, Mendeluko musika aretoko disketxearekin.

Aldaketa handiarekin egingo dute aurten, Antxon, San Tomaseko azoka. Aurten, estreinakoz, larunbatean eta egun osoko egitarauarekin egingo dute jaialdia. Hilaren 15ean egingo dute. Josean Garciak, antolatzaileen izenean, azokaren eguna aldatuko zutela iragartzearekin batera jakinarazi zuen artisauen dei asko jaso zituztela, besteetan baino gehiago, eta aurten 60 mahai inguru izango direla Antxoko San Tomas jaian. “Pirinioetan gazta egiten duen batek deitu gaitu, Jaengo larrugile batek… ikaragarria izan da jaso dugun dei kopurua”, gaineratu zuen Garciak. Horregatik, Gure Zumardian bakarrik jarri beharrean, frontoian ere ezarriko dituzte mahaiak. Artisauak eta baserritarrak, 30na bakoitzetik, nahastuta egongo dira, inor ez baztertze aldera. Baserriko zein eskulangintzako produktuak egoteaz gain, hainbat animalia izango dira bertan, hala nola falkoneriazkoak, ardiak edo ahuntzak, besteak beste. 09:30ean irekiko dituzte postuak, eta egun osoan zehar zabalik egon daitezkeela adierazi dute, denbora eta giroaren arabera. Nolanahi ere, artisauen zein baserritarren esku utziko dute erabaki hori. Herriko dantza taldeetakoak zein kantu jirakoak (gaur dute entsegua, 19:30ean Kultur Etxean), baita Lizeoko haurrak ere, izango dira giroa jartzen. Zozketa eta babarrun jatea Goizeko jarduerak pasatuta, 13:30etik aurrera Idoia Besada dantzari antxotarrari omenaldia egingo diote. Hainbat dantza txapelketa irabazi ditu Besadak. Urrian, esaterako, Euskal Herriko Dantza Txapelketan gailentzea lortu zuen. 14:00etan, berriz, Basarik datorren urtean [...]