
Ergoiengo Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzeko auzolanean bildu dira hainbat oiartzuar goizean. Eguraldia lagun izan dute, eta beraz, herritarrek Auzolan Brigadaren eta udalaren deialdiari jarraitu diote. Aurreko auzolana urriaren 12an egin zuten,...

Kataxulo Gaztetxiak hamasei orduko futbito lehiaketa antolatu du gaurko. 08:00etan hasi dira partidak, eta 00:00etan bukatuko dira. Denera hemezortzi talde ari dira parte hartzen, bat neskena, eta Oiartzungoak, Lezokoak, Antxokoak, Donibanekoak nahiz G...

Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldeak Beti Gazteren aurka jokatuko du bihar Hondartza zelaian, 15:30etik aurrera. Berdeak zortzigarren dira, seigarrenekin berdinduta, eta lesakarrak hamaseigarren. Irabaziz gero sailkapeneko goialdean sendotu eta ...


Irune Balentziaga Kultura ordezkariak jakinarazi duenez, dagoeneko eska daitezke diru laguntzak Inauterietako kultura jardueretarako. Eskaera horiek udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira hilaren 31 baino lehen. Tramiteak egiteko dokume...

Hilabetero erakusketa berri bat izaten da Xenpelar Etxean, eta oraingoan, bi artista errenteriarren margolanak ikusteko aukera izango da: Anabel Irasuegi eta Rosa Gonzalez. Hilabete hasieran inauguratu zuten, eta datorren asteazkenera arte ikusi ahal i...

Errenteriako Hondakinen Batzordeak hondakin solidoen gaineko hausnarketa egiten ari da, eta dagoeneko hiru bilera egin ditu. Laugarrena, asteartean izango da, 19:00etan, Merkatuzarren. Astearteko bilera irekia da, eta edonork joan ahal izango du. Hori bai, asistentzia jakinarazi beharko da aitor[a bildua]izadi21.net helbidera idatzita edo 943 49 22 15 telefono zenbakira deituta. Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, laster partekatuko dute auzoekin orain arte egindako lanketa, eta bilera horietan iritziak eta ekarpenak bilduko dituzte.

Joan den larunbatean Ander Palavecino eta Jon Rodriguez Ama Guadalupekoa taldeko judokek 2. dan-a lortu zuten, Euskadiko Federazioaren epaimahaiaren aurrean egindako probaren ondoren. Helburua gauzatzeaz gain, erakutsitako maila teknikoagatik zoriondu zituzten bi hondarribiar gazteak. Hurrengo egunean, igandean, Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa egin zuten. Nesketan, Lidia Yarzak urrea eskuratu zuen eta Amaia Curielek brontzea. Mutiletan Aritz Sagarzazuk zilarra lortu zuen, 60 kiloetan. Hiru kirolari horiek eta Ander Palavecinok Euskadiko txapelketan parte hartzeko sailkatzea lortu zuten. Hilaren 16an egingo dute Helduen Mailako Euskadiko Judo Txapelketa, Hernaniko udal kiroldegian. Pisu eta lurralde bakoitzeko (araba, Bizkai eta Gipuzkoa) hamalau kirolari lehiatuko dira bertan.

Miren Urbieta soprano donostiarra (Errenteria-Oreretan bizi da) bigarren geratu da Bilbon egin den Nazioarteko Kantu Txapelketan. Era berean, beste hiru sari ere lortu ditu: Euskadiko Ahots Onena, ABAOren saria (Bilboko Operaren Lagunen Elkartea) eta A...

Kultur jarduera mordoa antolatu du udalak aurten ere, Gabonei begira

Talaia industrialdeko garbiguneak ordutegi berria du joan den astelehenetik. Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara goizez eta 15:30etik 19:00etara arratsaldez egongo da zabalik zerbitzua. Larunbatetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Oarsoalde...

Edo! argitaletxearen estraineko lana da Zu ikusteko bidean argazki liburua eta, era berean, Irunen bizi den Gari Garaialde argazkilari hondarribiarraren lehenengoa ere bada. 2005 eta 2009 urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara Mirentxin furgonetan egindako bidaietan ateratako argazkiak bildu ditu. Presoen senideak eramateko buluntario talde batek furgoneta erosi zuen eta Mirentxin izena jarri zioten. Garaialde gidari bezala aritu zen, eta atsedenaldietan argazkiak ateratzen zituen, “sentsazioak jasotzeko”. Sentsasio horiek liburu bihurtu dira orain, eta bihar arratsaldean aurkeztuko du Ahotsenean, Durangoko Azokan. Lehenengo liburua duzu. Prozesu osoa zure eskuetan izan duzu: Ideia zurea zen, argazkien aukeraketa ere… Nolako esperientzia izan da? Polita. Batez ere prentsarako lan egiten dudanez, orain arte nire lana izan da argazkiak atera eta sailkapen bat egitea, baina azken erabakia beti beste baten esku zegoen. Libururako goitik behera, neurria, azala, tituloa hitzak… nik erabaki dut. Lana izan da, baina oso interesgarria. Zer da liburuan azaldu nahi izan duzuna? Berez bilatu nuena, egindako lanak liburuan bukatuko zuela jakin aurretik, jendea ezagutzea zen, beren sentsazioak ezagutzea. Bidaiak egiten hasi nintzen eta kuriositateak bultzatuta hasi nintzen argazkiak ateratzen. Bidaia zer zen, monotonia… hori jaso nahi nuen, eta libururako hori izan da trasmititzen saiatu naizena, sentsazio horiek. Eta lortu duzu? Esan nahi dut, [...]

Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak atseden izango du asteburuan. Emakumeen Ligan 11 talde daude eta asteburu bakoitzean batek atseden hartzen du, txandaka. Jokatu ez arren, zer gertatu zain izango dira hondarribiarrak, emaitzen arabera, Erreginaren Ko...

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Hondarribia-Beti Gazte. Larunbata, 15:30ean. SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia Irun taldeak atseden du. ESKUBALOIA Euskal Liga La Bacaladera Hondarribia taldeak atseden du.

Bidasoa-Irun taldean ari zen Borja Burguete hondarribiarrak erretiratzea erabaki du. Belaun batean lau ebakuntza egin dizkiote eta denboraldi hasieran izandako kolpe baten ondoren egindako mediku azterketek behartu dute erabaki hori hartzera. Hemeretzi urte besterik ez ditu eta Espainiako selekzioko beheko mailetan aritua da.

Udal Txistulari Banda auzoz auzo ibiltzen da igandetan, eta oraingoan, Pontika auzoko kaleak girotuko ditu. Goizean zehar ibiliko dira hainbat kanta ezagun jotzen, ohi bezala, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean.

Arrasateko akordeoi lehiaketan izango dira Lezoko ikasleak

Zumardikoak Kultur Elkarteak deituta, euskal dantzen zaleak elkartuko dira igandean Damarri kalean (Santa Maria ateaurreko plazan), 12:00etan, muxikoak dantzatzeko. Antolatzaileek gogorarazi dute ekitaldia irekia dela.

Gaur, Espainiako Konstituzioaren Eguna delako, udaleko zerbitzu guztiak itxita egongo dira, Arma Plaza turismo bulegoa izan ezik. 10:30etik 13:30era eta 15:30etatik 20:00etara irekiko duelarik. Kasino Zaharrak ere arratsaldez irekiko du. Bihar ere (ost...

V. Komikirun azokako egitaraua: Abenduak 7, ostirala: 10:00. Irekiera ekitaldia 10:00. Haurrentzako marrazki-tailerra: Goblins 10:00. Ludoteka 11:00. Marrazki tailerra: dragoi zaldiak 12:00. Dragoi zaldien marrazki lehiaketa 12:00. Mahai jokoa: Pitch Car 12:30. Studio Ghibliri buruzko solasaldia Amaia KZko hitzaldi aretoan 16:00. Ludoteka 17:00. Marrazki-tailerra: armadurak 18:00. Eskulan tailerra: amigurumiak nola egin 18:00. Mahai-jokoa: Dixit 18:00. Magic lehiaketa 19:00. Marrazki tailerra: ipotxak 19:00. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film laburren emanaldia Amaia KZko hitzaldi aretoan: Saw Misgivings, Saving the human Race, Dr. professor thesis of evil, Posthuman eta Defeated 20:00. Attack the block filmaren proiekzioa Amaia KZko auditorioan. Abenduak 8, larunbata 10:00. Modelatze tailerra (15 urtetik aurrera): Dragoi baten burua nola modelatu 10:00. Ludoteka 10:30. Rol jokoa: Eraztun bakarra 10:30. Web jokoak eta programatu gabeko dispositibo mugikorrak garatzeko tailerra (I. zatia) 11:00. Marrazki lehiaketa: euskal mitologia 12:00. Cosplay lehiaketa Amaia KZko auditorioan 16:00. Ludoteka 16:00. Dead or Alive lehiaketa 17:00. Tailerra (13 urtetik aurrera): Zure bikingo ezkutua eraikitzen ikasteko tailerra 17:00. YuGiOh! lehiaketa 17:00. Haurrentzako marrazki tailerra: maitagarriak marrazten ikasteko tailerra 17:00. Rol jokoa: Hobbit-a 17:00. Estrategia eta miniatura jokoa: 40K Venganza Oscura 17:30. Marrazki azkarraren lehiaketa. Gaia: Heroi Madarikatuak 18:00. Hobbit karta-jokoa 18:00. Modelatze lehiaketa: itsas izakiak 18:00. Alfonso Cea gonbidatuaren hitzaldia Amaia KZko hitzaldi aretoan 19:30. PokerFace aldizkariaren aurkezpena. Abenduak [...]