‘Barrura begiratzeko leihoak’, San Pedron
Herrira-k abendurako antolatutako egitarauaren barruan, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute gaur arratsaldean San Pedroko Udal Aretoan. 19:30ean hasiko da. Dokumental hori bost preso edo preso ohiri buruzkoa da: Irati Tobar, Jon Ugarte,...
Herrira-k abendurako antolatutako egitarauaren barruan, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute gaur arratsaldean San Pedroko Udal Aretoan. 19:30ean hasiko da.
Dokumental hori bost preso edo preso ohiri buruzkoa da: Irati Tobar, Jon Ugarte, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jexux Mari Zalakain eta Mikel Albisu. Atal bakoitza zuzendari batek zuzendu du: Josu Martinezek, Txaber Larreategik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta Eneko Gabilondok, hurrenez hurren.
