Bertan behera geratu da Aupa La Basca taldearen etziko jaia
Aupa La Basca gazte taldeak, Ero-erokeia 2 izeneko jaia antolatua zuen etzirako, egun guztirako. Eguraldiaren iragarpena ikusita, ekitaldi gehienak bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Ekitaldi bakarra mantenduko dute, eta Landetxen egin be...
Aupa La Basca gazte taldeak, Ero-erokeia 2 izeneko jaia antolatua zuen etzirako, egun guztirako. Eguraldiaren iragarpena ikusita, ekitaldi gehienak bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Ekitaldi bakarra mantenduko dute, eta Landetxen egin beharrean, Kataxulo Gaztetxian egingo dute: Gipuzkoako I. B-Boying Txapelketa (break dance). 17:30ean hasiko da eta 20:00etan bukatu. Dantzari onenek sariak izango dituzte.
Aupa La Basca taldeak lehen jaia urriaren 13an egin zuen (Ero erokeia 1).
