Haize denboralea medio, neurriak hartzeko eskatu du udalak
Irungo Udalak jakinarazi duenez, haize bolada bortitzak izango dira gaur eguerditik aurrera eta ondorioz, alerta horia egoera ezarri du Herrizaingo sailak. Gaurko 15:00ak eta 21:00ak bitartean hasiko da haize denboralea. Ondoren, boladak indartzea aurr...
Irungo Udalak jakinarazi duenez, haize bolada bortitzak izango dira gaur eguerditik aurrera eta ondorioz, alerta horia egoera ezarri du Herrizaingo sailak. Gaurko 15:00ak eta 21:00ak bitartean hasiko da haize denboralea. Ondoren, boladak indartzea aurreikusi dute eta beraz, alerta naranja egoera ezarriko dute, gaueko 21:00etatik ostiraleko 21:00ak bitartean. Haizeak 120km/o boladetara iritsiko direla adierazi dute.
Babes Zibileko lagunak prest izango direla jakinarazi du udalak baina hala eta guztiz ere, Irungo bizilagunei zenbait neurri hartzeko eskatu die, halanola: lehioak eta ateak ondo ixtea, lorontziak eta antzekoak balkoietatik kentzea eta eguzki-oihalak ondo lotzea. Halaber, aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak ondo ziurtatzea ere eskatu du udalak.
Bestalde, eraikin azpietatik kontuz ibiltzea, eta zuhaitzetik eta iragarki paneletatik aldentzeko abixua ere eman dute. Bidaiatzeko beharrean dauden pertsonei ere, arretaz gidatzeko eskaria egin die, eta edozein modutan, bidean izan daitezkeen arazoetaz informatzeko aholkua eman die udalak.
Bukatzeko, itsasertzetik aldentzeko eta txaluparik ez hartzeko ere eskatu du tokiko gobernuak.
