Iztietan ere ospatuko dute San Tomas
Asteburura aurreratu dute hainbat auzotan San Tomas Eguneko ospakizunak, eta Iztietan ere gauza bera egingo dute. Auzo horren kasuan, igandean izango da jaia. Baserriko produktuen erakusketa, talogileak, txosna, eta txistorra pintxo nahiz ogitartekoak ...
Asteburura aurreratu dute hainbat auzotan San Tomas Eguneko ospakizunak, eta Iztietan ere gauza bera egingo dute. Auzo horren kasuan, igandean izango da jaia. Baserriko produktuen erakusketa, talogileak, txosna, eta txistorra pintxo nahiz ogitartekoak ez dira faltako egun osoan zehar.
Horrez gain, 12:00etan, muxikoak dantzatuko dituzte.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte Iztietara.