Mobilizazioa egingo dute etzi, Herrerako Topo geltokiaren “irisgarritasun ezagatik”
La Herrera, Herrira Batzordeak eta Harripe auzo elkarteak deituta, mobilizazioa egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, Herrerako Topo geltoki berriaren sarbideen irisgarritasun eza salatzeko. Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik abiatuko da martxa bat,...
La Herrera, Herrira Batzordeak eta Harripe auzo elkarteak deituta, mobilizazioa egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, Herrerako Topo geltoki berriaren sarbideen irisgarritasun eza salatzeko. Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik abiatuko da martxa bat, eta gero geltokiaren parean elkarretaratzea egingo dute, 12:00etatik aurrera.
