Bidasoa ibaia dragatzeko beharra argazki bidez erakutsiko dute elkarteek
Bidasoa ibaiaren egoera «txarra» salatzeko eta horren inguruan kontzientzia pizteko asmoz, erakusketa antolatu dute Bidasoa dragatzearen aldeko elkarteek hilaren 29rako. Ibaiaren egoera zein den erakusten duten irudiak bilduko dituzte Zabaltza plazan, eta bide batez, dragatzearen aldeko sinadura bilketa ere egingo dute. Elkarteek salatutakoaren arabera, “Bidasoa ibaiaren Irungo zatia ez da azken hiru hamarkadetan dragatu”, eta horrek ibaiaren zero kota hainbat metro igotzea ekarri du. Zenbait lekutan oinez ere pasa daitekeela gaineratu dute, eta beraz, “ur zaparrada handi batek uholdeak eragingo lituzke Irungo eremu zabal batean”, elkarteen arabera. Uztailetik lanean Iragan uztailean aurkeztu zuten Bidasoa dragatzearen aldeko ekimena Behobia-Bidasoa Bizilagun elkarteak, Behobiako Merkatarien Elkarteak, Irun-Oiasso 2000 Auzo Elkarteen Federazioak, Behobia Kirol Klubak, Santiagotarrak-ek eta Irungo Hiritar Foroak. Sinadura bilketa abiatu zuten orduan elkarte horiek.
Bidasoa ibaiaren egoera «txarra» salatzeko eta horren inguruan kontzientzia pizteko asmoz, erakusketa antolatu dute Bidasoa dragatzearen aldeko elkarteek hilaren 29rako. Ibaiaren egoera zein den erakusten duten irudiak bilduko dituzte Zabaltza plazan, eta bide batez, dragatzearen aldeko sinadura bilketa ere egingo dute.
Elkarteek salatutakoaren arabera, “Bidasoa ibaiaren Irungo zatia ez da azken hiru hamarkadetan dragatu”, eta horrek ibaiaren zero kota hainbat metro igotzea ekarri du. Zenbait lekutan oinez ere pasa daitekeela gaineratu dute, eta beraz, “ur zaparrada handi batek uholdeak eragingo lituzke Irungo eremu zabal batean”, elkarteen arabera.
Uztailetik lanean
Iragan uztailean aurkeztu zuten Bidasoa dragatzearen aldeko ekimena Behobia-Bidasoa Bizilagun elkarteak, Behobiako Merkatarien Elkarteak, Irun-Oiasso 2000 Auzo Elkarteen Federazioak, Behobia Kirol Klubak, Santiagotarrak-ek eta Irungo Hiritar Foroak. Sinadura bilketa abiatu zuten orduan elkarte horiek.