Bihar, txondorra itzaltzeko jaia egingo dute
Astebetez txondorra piztuta egon ondoren Arditurrin, bihar itzali egingo dute, jai giroan. Ospakizun berezia izango da, herriko talde eta eragileek ere parte hartuko baitute. Hurbiltzen direnei baserritar jantziekin hurbiltzeko deia luzatu diete, “antzinako ofizioa irudikatzen lagunduko baitu”. 16:00etan Herri Musikaren Txokotik kalejira abiatuko da Arditurriko interpretazio zentroraino, Soinueneako musikarien laguntzarekin (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean, Arditurriko aparkalekutik). 17:00etan, txondorra itzaltzen hasiko dira Olentzeroren Laguntzaileak. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzungo ikazkintzari buruz egindako bideo bat ere proiektatuko dute. Oarsoaldeko Irrien Lagunak eta Ttak-eko kale ekintzakoak ere bertan izango dira. Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu dute garai bateko ikazkinen lana erakusteko ekimen hori, baina ezinbestekoa izan da aurrez aipatu diren talde eta eragileen laguntza. Horiez gain, bertan aste osoan zehar eta aurreko prestaketa lanetan aritu diren guztiei eskerrak eman dizkie udalak, baina bereziki Joxe Billaluzeri, Joxe Manuel Etxarteri, Albaola Elkarteko kideei eta Joxe Ramon Agirre Marron-i. Egun hauetan jende asko hurbildu da Arditurrira garai bateko ikazkinek ikatza nola egiten zuten ikustera. Baina biharkoa “benetan ekimen polita eta ikusgarria” izango dela gogorarazi dute. Bertatik ateratzen den ikatza, Doneztebe plazara eramango dute abenduaren 24an Olentzeroren Laguntzaileek.
Astebetez txondorra piztuta egon ondoren Arditurrin, bihar itzali egingo dute, jai giroan. Ospakizun berezia izango da, herriko talde eta eragileek ere parte hartuko baitute. Hurbiltzen direnei baserritar jantziekin hurbiltzeko deia luzatu diete, “antzinako ofizioa irudikatzen lagunduko baitu”.
16:00etan Herri Musikaren Txokotik kalejira abiatuko da Arditurriko interpretazio zentroraino, Soinueneako musikarien laguntzarekin (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean, Arditurriko aparkalekutik).
17:00etan, txondorra itzaltzen hasiko dira Olentzeroren Laguntzaileak. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzungo ikazkintzari buruz egindako bideo bat ere proiektatuko dute. Oarsoaldeko Irrien Lagunak eta Ttak-eko kale ekintzakoak ere bertan izango dira.
Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu dute garai bateko ikazkinen lana erakusteko ekimen hori, baina ezinbestekoa izan da aurrez aipatu diren talde eta eragileen laguntza.
Horiez gain, bertan aste osoan zehar eta aurreko prestaketa lanetan aritu diren guztiei eskerrak eman dizkie udalak, baina bereziki Joxe Billaluzeri, Joxe Manuel Etxarteri, Albaola Elkarteko kideei eta Joxe Ramon Agirre Marron-i.
Egun hauetan jende asko hurbildu da Arditurrira garai bateko ikazkinek ikatza nola egiten zuten ikustera. Baina biharkoa “benetan ekimen polita eta ikusgarria” izango dela gogorarazi dute.
Bertatik ateratzen den ikatza, Doneztebe plazara eramango dute abenduaren 24an Olentzeroren Laguntzaileek.