Gabon Kanta Jaialdia, astelehenean
Haurren 2012ko Gabon Kanta Jaialdia izango da astelehenean, 17:15ean, Gipuzkoa plazan (eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetan). Hasteko, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleek eskainiko dituzte euren abestiak (LH 2, 4 eta 6. maila...
Haurren 2012ko Gabon Kanta Jaialdia izango da astelehenean, 17:15ean, Gipuzkoa plazan (eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetan). Hasteko, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleek eskainiko dituzte euren abestiak (LH 2, 4 eta 6. mailakoek).
Ondoren, helduen txanda izango da, 17:45ean. Honako taldeek eskainiko dute euren saioa: Zumardikoak, Amuitz, Goxoki, Klink, Goazen Ba, Amute-Kosta eta Olagarrok.
