Hamar abesbatza, Olentzero eta Eguberri Kanten Jaialdian
Udalak aurten ere Olentzero eta Eguberri Kanten Jaialdia antolatu du. Astelehenean izango da, 19:00etan, San Juan plazan. Hamar abesbatzak parte hartu dute: hiru 16 urtetik beherakoak izango dira (Nadade, San Juan Arri IGE eta El Pilarreko IGE), eta za...
Udalak aurten ere Olentzero eta Eguberri Kanten Jaialdia antolatu du. Astelehenean izango da, 19:00etan, San Juan plazan. Hamar abesbatzak parte hartu dute: hiru 16 urtetik beherakoak izango dira (Nadade, San Juan Arri IGE eta El Pilarreko IGE), eta zazpi 16tik gorakoak (El Pilarreko IGE, Larreaundi, Belbio, Luis Mariano Lirika Elkartea, Atzokoak, Ametsa Txiki-Txikia eta Ametsa).
Olentzero
Egun berean, Olentzero ibiliko da erdialdeko kaleetatik 17:30etik aurrera. 18:30ak arte itxita egongo da sarrera ibilgailuentzat Kale Nagusian, Foruen kalean eta Colon pasealekuan. Colon pasealekuko autobus geltokiak ere murriztuko dituzte tarte horretan.
