‘Lotsa gabe’ antzezlana, bihar
Vaiven produkzioak taldeak Lotsa gabe antzezlana eskainiko du bihar, 22:00etan, Gezala Auditoriumean. Sarrerek 5 euro balio dute. Umorea eta pedagogia oinarri hartuta, bost gazteren harremanez dihardu obrak: “Bost protagonistak gazteek inolako konplexurik gabe eta lotsagabekeriaz aireratuko dituzte beren eguneroko istorioak”. Ana Pimentaren jatorrizko testuan oinarritutako antzezlana da, eta Dorleta Urretabizkaiak zuzendu du. Ainara Ortega, Asier Oruesagasti, Kepa Errasti, Oihana Martitorena eta Erika Olaizola dira aktoreak.
Vaiven produkzioak taldeak Lotsa gabe antzezlana eskainiko du bihar, 22:00etan, Gezala Auditoriumean. Sarrerek 5 euro balio dute.
Umorea eta pedagogia oinarri hartuta, bost gazteren harremanez dihardu obrak: “Bost protagonistak gazteek inolako konplexurik gabe eta lotsagabekeriaz aireratuko dituzte beren eguneroko istorioak”.
Ana Pimentaren jatorrizko testuan oinarritutako antzezlana da, eta Dorleta Urretabizkaiak zuzendu du. Ainara Ortega, Asier Oruesagasti, Kepa Errasti, Oihana Martitorena eta Erika Olaizola dira aktoreak.