Merkealdia euskaraz iragartzeko deia
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta udalak hitzarmena dute, Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko. Egitasmo horren barruan kokatzen da merkealdi garaian merkatariei egien dieten eskaintza berezia. Merkatari eta ostalariei merkealdia euskaraz iragartzeko deia egin diete beste behin. Merkealdiari lotutako idatzizko oharrak euskaraz izateko, honako zerbitzuak eskaintzen ditu Ttur-tturrek, doan: Merkealdia idatzita duten tirak, eskaparaterako. Eskaintzak idatzita duten kartelak. Lehen/Orain txartelak, prezio zaharra eta berria adierazteko. Ehunekoen txartelak: %50, %30… Jendaurrean jartzeko edozein ohar euskarara itzultzen dute, eta zuzenketak ere egiten dituzte. Baleak egiteko talonarioak. Fakturak, albaranak, ordainagiriak… egiteko talonarioak. Zerbitzu horiek gogorarazteko eta eskaerako jasotzeko, Ttur-tturrek gutunak bildatzen dizkie merkatariei. Hala ere, gerta liteke norbaitek gutun hori jaso ez izana. Edota gutuna jaso, eta eskaerarik egin ez izana. Oraindik horiek ere garaiz dabiltza. Informazio gehiago eskatzeko, edo eskaerak egiteko, Ttur-tturrekin jarri behar duten harremanetan interesdunek: Fermiñene Etxeko 1. solairuan (Aialde kalean), 943 26 01 82 telefono zenbakian, edota merkatariostalari.tturttur[abildua]gmail.com helbide elektronikoan.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta udalak hitzarmena dute, Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko. Egitasmo horren barruan kokatzen da merkealdi garaian merkatariei egien dieten eskaintza berezia. Merkatari eta ostalariei merkealdia euskaraz iragartzeko deia egin diete beste behin.
Merkealdiari lotutako idatzizko oharrak euskaraz izateko, honako zerbitzuak eskaintzen ditu Ttur-tturrek, doan:
- Merkealdia idatzita duten tirak, eskaparaterako.
- Eskaintzak idatzita duten kartelak.
- Lehen/Orain txartelak, prezio zaharra eta berria adierazteko.
- Ehunekoen txartelak: %50, %30…
- Jendaurrean jartzeko edozein ohar euskarara itzultzen dute, eta zuzenketak ere egiten dituzte.
- Baleak egiteko talonarioak.
- Fakturak, albaranak, ordainagiriak… egiteko talonarioak.
Zerbitzu horiek gogorarazteko eta eskaerako jasotzeko, Ttur-tturrek gutunak bildatzen dizkie merkatariei. Hala ere, gerta liteke norbaitek gutun hori jaso ez izana. Edota gutuna jaso, eta eskaerarik egin ez izana. Oraindik horiek ere garaiz dabiltza.
Informazio gehiago eskatzeko, edo eskaerak egiteko, Ttur-tturrekin jarri behar duten harremanetan interesdunek: Fermiñene Etxeko 1. solairuan (Aialde kalean), 943 26 01 82 telefono zenbakian, edota merkatariostalari.tturttur[abildua]gmail.com helbide elektronikoan.