Udal langileek 2013ko ekaineko gainsaria aurten kobratuko dute
Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, «%7,14ren galera orekatzeko»; bestetik, 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera, eta gainontzekoak ere aurreratzea nahi zuten; eta azkenik, udalari konpromisoa eskatzen zioten abenduko ordaindarien kopuruak ez daitezen «beste helburu batekin erabili, langileei ordaintzeko baizik». Alkateak jakinarazi zuenez, abenduko ohiko soldata atzo edo gaur kobratzeko agindua eman zuen, eta ekaineko aparteko ordainsaria urtarrila hasieran kobratzea; ”ezingo balitz, urtarrileko soldata aurreratzea eta ekaineko apartekoa hilabete bukaeran kobratzea” proposatu zuen. Oposizioko alderdiek ontzat eman zituzten azalpenak eta alkateak proposatutakoa onartu zuten. Hortaz, udal langileek abenduko soldata aste honetan kobratuko dute, eta Gabonetako aparteko sariaren ordez 2013koa jasoko dute urtarrilean.
Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, «%7,14ren galera orekatzeko»; bestetik, 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera, eta gainontzekoak ere aurreratzea nahi zuten; eta azkenik, udalari konpromisoa eskatzen zioten abenduko ordaindarien kopuruak ez daitezen «beste helburu batekin erabili, langileei ordaintzeko baizik».
Alkateak jakinarazi zuenez, abenduko ohiko soldata atzo edo gaur kobratzeko agindua eman zuen, eta ekaineko aparteko ordainsaria urtarrila hasieran kobratzea; ”ezingo balitz, urtarrileko soldata aurreratzea eta ekaineko apartekoa hilabete bukaeran kobratzea” proposatu zuen. Oposizioko alderdiek ontzat eman zituzten azalpenak eta alkateak proposatutakoa onartu zuten. Hortaz, udal langileek abenduko soldata aste honetan kobratuko dute, eta Gabonetako aparteko sariaren ordez 2013koa jasoko dute urtarrilean.