Orereta Txikik Oñatin abestuko du gaur

Orereta Txiki Abesbatzak, Andra Mariren txikien koruak, Oñatiko Santa Ana antzokian abestuko du gaur, 19:00etan. Imanol Elizasuk zuzenduta, herriko 49 haurrek okasiorako propio landutako errepertorioa abestuko dute: Josu Elberdinen Jostailugilea, Zurrumurru abestua eta baita Japoniako eta Italiako hainbat herri kanta ere, Sakura Sakura, eta Oi sono un bambino kasu. Gaurko kontzertuan Orereta Txiki Abesbatzak, Oñatiko Ganbara abesbatzarekin batera abestuko du, bi abesbatzek elkartrukea hitzartuta baitute. Oñatiko Ganbara Abesbatza Errenteriara etorriko da gerora eta bertan  abestuko dute bigarrenez bi abesbatzek elkarrekin.

errenteriako hitza

Lucio Hernando: “Ez dakigu arrandegi berriak zein diseinu izango duen; udalaren esku dago”

Portu Agintaritzako kargua hartu zuenetik urtebete bete denean, Poru Agintaritzako buru Lucio Hernandok San Pedroko lonjaren proiektua ezbaian jarri du beste behin hedabideen bitartez. Esan duenez Udalak ez die lanak egiteko lizentzia ematen, eta jarrera horri eutsiz gero, proiektuak aurreikusitako terraza, jatetxean, eta herritarrekin adostutako beste hainbat kontu arriskuan egon daitezkeela esan du. “Ez dakigu arrandegi berriak zein diseinu izango duen; Udalaren esku dago”, berretsi du Hernandok. Elkarrizketa berean krisi ekonomikoa izanda ere, kanpo kaia eraikiko dela baieztatu du Portu Agintaritzako buruak.

pasaiako hitza

Saharako haurrak etxean hartzeko deialdia luzatu dute

Hondarribiko Udalak, Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren bidez jakinarazi nahi du, Oporrak Bakean izeneko programa dela eta, uztailean eta abuztuan zortzi urtetik hamabi urte arteko zortzi neska-mutil saharar hartzeko asmoa duela. “Programa hone...

hondarribiko hitza

Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzeari buzuzko aitorpena onartu dute

Hondarribiko Udaleko Osoko Bilkurak, atzo goizean egindako Ezohiko eta Presazko Bilkuran, ahobetez onartu zuen eguneko aztergaian zuen puntu bakarra, Hondarribiko Arkoll auzoko Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzeari buruzko aitorpena. &#8220...

hondarribiko hitza

Xanistebanetako Jai Batzordea, astelehenean

Herriko jaiak prestatzeko bigarren bilera astelehenean egingo dute, 20:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Dagoeneko Jai Batzordea erabakiak hartzen hasi da. Adibidez, lehen bi bileretan parte hartzen ez duten talde eta elkarteek xanistebanetako ekintz...

oiartzungo hitza

Hezkuntzako murrizketak eztabaidatuko dituzte astearteko udalbatzarrean

Ezker Anitzak Espainiako Gobernuak hezkuntza arlorako iragarritako murrizketen gaineko mozioa aurkeztu du, eta asteartean egingo duten udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Hala nola, udalak murrizketak errefusatzea eskatu du Ezker Anitzak, hala nola, &#8...

errenteriako hitza

Cross Fit ikastaroa, Abonatuaren Orduarekin

Udal Kirol Patronatuak Cross Fit ikastaroa antolatu du biharko, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Fanderiako zelai artifizialean izango da, 11:00etatik 12:00etara, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegian. Patronatuko abonatuentzat dohaini...

errenteriako hitza

4fluxion bigarren festa egingo dute gaur Pagoan

4fluxion festa egingo dute gaur Pagoan, bigarrenez. Lolitta, Furonia, Paolo Solo eta Thomas Totton ariko dira musika jartzen. Sarrerak 10 euro balio du kontsumizio batekin, eta horrez gain, opariak, dekorazio berezia eta makillajea izango direla iragar...

oiartzungo hitza

Gospel Young Sisters kontzertua eta Gospel’etan abesbatzaren estreinekoa bihar San Bixenten

Gospel Young Sisters taldeak kontzertua emanen du bihar San Bixente elizan, Gospel’etan abesbatza mistoak lagunduta. Sarreraren prezioa 10 euroan jarri dute, eta 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Gospel’etan abesbatza Hendaiako Herriko etxeko Kultura zerbitzuaren ekimenez sortu zen, Gospel Young Sisters taldearekin izandako harreman hestuaren ondorioz. Ikasturtean zehar tokiko kantariez osatutako talde bat elkartu izan da Varietes aretoan; zazpi saio egin dituzte emazte abesbatzarekin batera kalitatezko kontzertua prestatuz. Euskal Herrian Gospelaren ohituran oinarritutako gizon-emazte abesbatza sortzea dute helburu —gaur egun hogeita hamar kide— dira. Gospel Young Sisters taldekideen laguntzarekin, parte hartzaileek ohizko kantuak eta kantu garaikideak ikasi dituzte hiru bozetan. Erreserbak egiteko: gospel-alliance[abildua]orange.fr edota 06 89 65 10 14.    

hendaiako hitza

Zaleak omenduko ditu Bidasoa Irunek bihar, ateak irekiz

Bidasoa Irunek bihar arratsaldean Badajozen kontra jokatuko duten partidarako ateak irekiko dituzte. Bidasoa Eskubaloi Taldeko Zuzendari Batzordearen azken bileran hartu zuten erabakia, “bazkideei eta zaleei denboraldi osoan erakutsiko fideltasun...

irungo hitza

Euskadiko Batel Txapelketako kanporaketa, gaur, Legution

Eskualdeko hemeretzi batel lehiatuko dira gaur arratsaldean Legution jokatuko den Euskadiko Batel Txapelketan. Estropada 16:00etran hasiko da. Sanpedrotarra, Illunbe, San Juan eta Hibaika izango dira Legution, biharko finalerako txartela lortzeko borr...

pasaiako hitza

Kataluniako nazioarteko txapelketan lehiatuko dira Hondarribiko arraunlariak

Gaur eta bihar Banyolasen (Girona) VII. Open Internacional de Catalunya jokatuko dute eta Hondarribiko Arraun Elkarteak guztira 60 arraunlariekin eta 80 ontzirekin parte hartuko du. Estropadan Euskal Herria, Espainia, Frantzia eta Portugaleko 30 elkart...

hondarribiko hitza

Bluesaren nazioarte mailako izen handiak bilduko dituzte Hondarribian

Hondarribia Blues Jaialdia egiteko hiru hilabete eskas geratzen direnean, zazpigarren edizioaren programaren aurrerapena eskaini dute jaialdiko antolatzaileek. Oraingoan ere, bluesaren nazio eta nazioarte mailako izen handiak bilduko dituzte Txingudi b...

hondarribiko hitza

Prebentzio ekintzak antolatu dituzte, San Markos egunaren harira

Asteazkenean ospatuko den San Markos eguna dela eta, Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekintza antolatu ditu komunitateko zenbait eragilerekin elkarlanean. “Opila eguna, familiartean edo lagunartean ospatzen den festa bat da” dio Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. “Nerabeentzat ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da. Gogoz itxaroten duten eguna, gozatzeko eguna. Gazteen helburua egun ona pasatzea da, lagunekin gozatzea, eta gure ardura jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak aurreikustea da, horien artean edari alkoholdunen kontsumo neurrigabea edo goiztiarrarena”, azaldu du Maite Pelaezek, Prebentzio arloko zinegotziak. Zentzu honetan, Opila eguna aitzakia gisa harturik Hondarribiko DBHko ikastetxe guztietako ikasleekin lan egin dute, alkohola eta beste zenbait drogaren erabilerari buruzko gogoetak egiteko asmoz. Hala, alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko erabilerari buruzko gogoetak bultzatu dituzte, erabaki arduratsuak hartu, ondorioak aurreikusi, arriskuak eta kalteak ekidin edo murriztu… Aldi berean, gurasoei gutun bat zabaldu diete honen berri emateko eta Prebentzio Komunitarioko Udal zerbitzuko errekurtsoak, hau da, informazioa, orientazioa edo aholkularitza azaltzeko. Merkatariei gutun informatiboak bidali dizkiete, adin txikikoei alkohola saltzeari dagokionean euren errespontsabilitate legala gogoraraziz. Udaltzaingoak ere prebentzio lanari ekingo dio aurreko egunetan eta San Marko egunean bertan, beharrezkoak diren kontrolak eta lanak bermatuko ditu. Era berean, DYA elkarteak ere bere dispositiboak prest [...]

hondarribiko hitza

Idoia DJak bere urtebetetzea ospatuko du Pagoan

Idoia disko jartzaileak bere urtebetetzea festa berezi batekin ospatuko du, Pagoan. Bihar izango da festa hori, 00:00etatik aurrera. Ondoan izango ditu Julen, Gobus, Lolitta, Furonia eta Weï DJak ere. Jaiak hurrengo egunera arte iraungo duela iragarri...

oiartzungo hitza

Musika eta sevillanak Apirileko Feriaren protagonistak

Gaur hasiko da V. Apirileko Feria Errenteria-Oreretan, eta aurten, Aljarafe elkarteak antolatu du. Hiru egunerako egitaraua prestatu dute, eta bertan musika eta sevillanak dira protagonista. Gaur 19:00: Errenteriako V. Apirileko Feriaren inaugurazioa ...

errenteriako hitza

Herri Eskolak jaia egingo du maiatzaren 5ean

Lezo Herri Eskolak maiatzaren 5ean urteroko jaia egingo du. Oraindik egitaraua guztiz prestatuta ez badute arren, bazkarirako txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai ikastetxeko atezaintzan. Helduentzako menuak 13 euro balio ditu, eta zazpi haurr...

lezoko hitza

Atzeratu egin dute II. Blogs&Bikes

Eguraldi iragarpenari erreparatuta, eta parte hartzaileekin hitz egin ondoren, biharko aurreikusita zuten Blogs&Bikes (Donostia-Arditurri) atzeratu egin dute. Aurrerago jakinaraziko dute noiz egingo dute.

oiartzungo hitza

Euskararen aldeko afaria egingo dute bihar

Oreretako Gazte Asanbladak euskararen aldeko gazte afaria antolatu du biharko. Arratsaldetik aurrera hasiko dira ekitaldiekin: 18:30ean poteoa hasiko du Txiki tabernatik. Hori amaitutakoan afaltzera joango dira Landarera. Antolatzaileen arabera, “Euskararen aldeko afaria” izango da. Afalostean, berriz, 00:00etatik aurrera, karaokean ariko dira abesten, Landare tabernan bertan. Txartelak 12 euroren truke eros daitezkeela jakinarazi du gazte asanbladak, “ohiko lekuetan”. Herritar guztiak animatu ditu afari horretan parte hartzera.  

errenteriako hitza

Merkatruke Azokarako gaiak utz daitezke

Hilaren 28rako Merkatruke Azoka antolatu du Gazte Foruak Doneztebe plazan. Arratsaldean egingo dute azoka hori. Hilaren 25era arte (datorren asteko asteazkena da) eman daitezke azokarako gaiak Gazte Informazio Bulegoan; horiek utzita trukerako txartela...

oiartzungo hitza
Gehiago