Herri batzarrak deitu ditu udalak San Pedron eta Donibanen

Udalak beste bi herri batzar deitu ditu Portuarekin dituen gatazkak herritarrei jakinarazteko. lehengo batzarra, etzi izango da, (hilak 19), 19:30ean San Pedroko Udal Aretoan. Hurrengoa eta azkena, Donibanen egingo dute, gaur zortzi (hilak 24) udaletxe...

pasaiako hitza

Trintxerpeko taxi gidari bat erasotu dute

Udaleko alderdi politiko guztiek Mikel Hontoria taxilari trintxerpetarrak lehengo astean jasandako erasoa salatu dute. Lanean ari zela, bezero bat hartu eta honek labanaz erasotu zion taxi gidariari lehengo astean. Ihes egitea lortu, eta ezezagunak tax...

pasaiako hitza

Odola emateko saioa egingo dute gaur

Apirilari dagokion odola emateko saioa izango da gaur anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara. Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko herriko ordezkari Angel Mendizabalek gogorarazi duenez, odol emaile berriak behar dira.

oiartzungo hitza

Emakume bat atxilotu dute liskar baten ostean

Ertzainek 38 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo goizaldean. Herriko etxebizitza batean izandako liskar batera joanak ziren ertzainak, eta Herrizaingo Sailaren arabera, gizon bat ikusi zuten hainbat harramazkekin eta alkandora puskatuarekin. Gizonar...

errenteriako hitza

Sorospen ikastaroa antolatu DYAk, maiatzean

Gipuzkoako DYAk sorospen ikastaroa antolatu du maiatzerako Lezon. Elkarteak jakinarazi duenez, hiru asteko iraupena izango du ikastaro horrek, eta herritar guztiei zabalduta dago. Maiatzaren 3an hasiko da ikastaroa, eta hiru astez luzatuko da, maiatzar...

lezoko hitza

Santiagotarrak hirugarren Espainiako Kopako bigarren proban

Joan zen larunbatean Espainiako VII. Olinpiar Slalom Kopako bigarren proba egin zuten La Seu d’Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak). Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteak hara eramandako taldeak hirugarren postua lortu zuen, 20 talderen atean....

irungo hitza

Hasi dira klaseak Eguzkitza ikastetxe berrian

Atzo hasi ziren klaseak ematen Eguzkitza Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikastetxeko eraikin berrian. 1, 2 eta 3. mailako 288 ikaslerentzat egun berezia izan zen, lehen aldiz eseri bait ziren aurrerantzean beren ikasmahaiak izango direnetan. Orain arte Olaberrian izan dira, beren eskola zaharra eraitsi eta berria noiz eraiki zain. Ikastetxearen irekitzea mailakatua izango da. Hala, irailean 4. mailakoen eta bi urteko haurren txanda izango da, eta handik urte betera 5. mailakoak ere hasiko dira Eguzkitza eskola berrian. Azkenak iristen 6. mailakoak izango dira; 2014-2015 ikasturte hasierarako espero dituzte. Guztira, 484 ikasleetzako tokia egongo da Eguzkitzan. Atzo, Eusko Jaurlaritzako eta Irungo Udaleko arloko arduradunak Eguzkitza ikastetxe berriko lehen eskola egunean egon ziren. Udaleko arloko arduradunak, Fernando San Martin zinegotziak, ez zuen poza ezkutatu: “hasiera batean planteatutako helburu guztiak bete dira; bere garaian lurzatia eskura jarri genuen obra egiteko eta Eusko Jaurlaritzaren obrak amaitu zirenean eta eraikinaren lagapena egin zenean, hainbat ekipamendu gaitu genituen; haien artean ikastetxeko autobusarentzako aparkalekua eta oinezkoentzako sarbidea aipa daitezkeela, eta gaur egun instalazioaren aldaketa Eguzkitzan inolako arazorik gabe”. Behin behineko egoeran Eguzkitza ikastetxe publikoan D eredua eskainiko dute soilik, lehengo eraikin zaharrean bezala. Orain arte ikasleak Olaberria auzoko eraikin batean egon dira behin behinekoz, eskola berriko obrak [...]

irungo hitza

320 lagun elkartu dira presoen aldeko barrikotean

Karrikako Artaso elkarteak urtero antolatzen du barrikotea, “presoak eta iheslariak etxeratzearen alde”. Aurten, salgai jarritako sarrera guztiak saldu dituzte, eta 320 pertsona elkartu ziren larunbatean Elorsoro kiroldegian. Lehen txotxa ...

oiartzungo hitza

Xabier Cazorlak brontzezko domina lortu du Portugalen, Europako Kopan

Xabier Cazorla judoka lezoarrak denboraldi bikaina egiten jarraitzen du. Pasa den asteburuan Portugalgo Miranda do Corvon lortutako brontzezko domina da horren seinale. Europako Kopako lehiaketa jokatu zuten bertan. Final erdietara iristea lortu zuen, baina bertan Pieter Zadro bielorrusiarrak garaitu zuen lezoarrak. Cazorlak aurrea hartu zion, Zadrori jarritako zigor bati esker. Hala ere, arerioak markatzea lortu zuen, eta abantaila bukaerara arte mantentzea lortu zuen.   Bigarren domina Lezoarrak nazioarteko txapelketatan lortu duen bigarren domina da. Bere kategorian (66 kiloz azpikoan) ez du beste inork halakorik lortu. Martxoaren bukaeran Fuengirolan (Andaluzia, Espainia) urrezkoa eskuratu zuen lezoarrak. Datorren hilabetean Espainiako Txapelketa jokatuko dute, eta hori buru belarri prestatuko du.

lezoko hitza

Martxoko ipuin kontaketa saioa etzi egingo dute

Pello Añorgak ipuinak kontatuko dizkie bi eta hiru urteko haurrei etzi, 17:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekako beheko solairuan. Udalak antolatu du ipuin kontaketa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

oiartzungo hitza

Arrate Egañaren ‘Paradisua’ liburua prest

Astelehenean lan berri bat aurkeztuko du Arrate Egaña idazle errenteriarrak: Paradisua. Elkar argitaletxeak jakinarazi duenez, bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan: “Kontatzen den historia bezainbat, pertson...

errenteriako hitza

Olaldeko etxebizitza tasatuak: baldintzak

Maiatzaren 10era arte eman daiteke izena, Etxebizitza Bulegoan. Fermiñene etxean, 943 49 10 00 zenbakian, edota etxebizitza@oiartzun.org helbide elektronikoan. Honako baldintzak bete behar dira izena emateko: Adinez nagusia edo emantzipatua izatea. Etxebizitzarik ez izatea. Oiartzunen erroldatuta egotea 2012ko urtarrilaren 1az geroztik. Edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez egon izana. Eta azkenik, Oiartzunen etenik gabe lanean aritu izana azken hamar urteetan. Errolda baldintza dutenek lehentasuna edukiko dute. 2010. urtean titular izango diren guztien artean 12.000 euro eta 50.700 euro bitarteko diru sarrera haztatuak (ponderatuak) izatea. Aurkeztu beharreko dokumentuak: Bizikidetza-unitatearen 14 urte baino gehiago daukaten kideen Nortasun Agiria, pasaportea edo egoitza-txartelaren fotokopia. Familia-liburuaren fotokopia, adingabeko seme-alabarik izanez gero. Banatze edo dibortzio kasuan, adingabeko seme-alaben zaintza zuri dagokizula zehazten duen epai judiziala eta hitzareman erregulatzailea. 2010 zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren originala eta kopia. Horretaz gain, kotizaziorik gabeko prestaziorik jasoz gero, dagokion egiaztagiria. PFEZ aitortu beharrez ez izanez gero: a) 2010 zergaldian PFEZ aitortu beharrik ez zegoela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren egiaztagiria. b) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako lan bizitzako egiaztagiria. c) Besteren konturako langilea izanez gero, 2010. zergaldian kontzeptu guztiak direla-eta jasotako sarrera gordinak adierazten dituen agiria, enpresak edo enplegu-emaileak egina (10T). d) Pentsiodunek, edo bestelako beka, prestazio edo [...]

oiartzungo hitza

Promoziotik hiru puntura jarri da Real Union, Salamancan galdu eta gero

Denboraldia amaitzeko lau partida falta direnenean, datorren urtea prestatzen hasteko unea atzeratzen ari da Real Union; gehiago, datorren denboraldia zein mailatan jokatuko ez dago argi, egunetik egunera etorkizuna goibeltzen ari baitzaio Irungo futbo...

irungo hitza

Irungo arraunlari gazteek Cazaubon-go estropadetan parte hartu dute

Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko haurrek eta kadeteek Cazaubon-go (Armagnac, Okzitania) Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuten joan zen asteburuan. Aitzpea Gonzalez izan zen irundarren artean onena: Olatz Aipeolearekin bater...

irungo hitza

Euskadiko Sprint Txapelketa egingo dute igandean, Bidasoan

Datorren igandean, hilaren 22an, Bidasoa ibaiko San Migel eremuan ur bizietako piraguismoko Euskadiko Jaitsiera Txapelketa egingo dute, Sprint modalitatean. Euskadiko Piraguismo Federazioa eta Santiagotarrak Arraun Elkartea ari dira proba antolatzen. ...

irungo hitza

‘Nembrot’ eta ‘Ihes betearekin’ literatur solasaldiak

Hilero bezala, apirilean ere egingo dituzte literatur solasaldiak, eta gaur gaztelaniaz eta bihar euskaraz izango dira. Gaur, Jose Maria Perez Alvarezen Nembrot liburuaren gainean ariko dira, eta Jose Luis Canchok koordinatuko du. 19:00etan hasiko da X...

errenteriako hitza

Biharko langabeen batzarra 18:00etan izango da Urnietan

Duela egun batzuk Oreretako langabeen batzarrak Gipuzkoa mailan egingo dute batzar baten berri eman zuen. Bihar izango da Urnietako kultur etxean, baina ez 10:00etan iragarri bezala, 18:00etan baizik. Aurretik ere, martxoaren 9an, Gipuzkoako langabeen ...

errenteriako hitza

Literatur solasaldiak Xenpelar Etxean, bihar eta etzi

Errenteriako Udal liburutegiak antolatuta literatur solasaldiak egingo dituzte bihar eta etzi Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Biharkoa gaztelerazko saioa izango da eta bertan, Jose Maria Perez Alvarez idazlearen Nembrot liburuaren gainean ariko dira 19:00etatik aurrera. Gaztelerazko literatur solasaldia Jose Luis Canchok bideratuko du. Etzi, berriz, euskarazkoaren txanda izango da. Leku eta ordu berean hasita, Anjel Lertxundi idazlearen Thes Betea liburuaren gaineko gogoeta egingo dute. Saio hori, Ane Mayozek koordinatuko du.  

errenteriako hitza
Gehiago