Eleak “pozik” dago Agudoren absoluzioarekin

Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitzeko erabakiaren aurrean, “pozik” azaldu da Eleak mugimendua, epaiketa hori inoiz ez zela egin behar pentsatu arren. Horrenbestez, Agudo bera eta bere senideak zoriondu ...

errenteriako hitza

Joseba Agudori harrera eginen diote larunbatean Kanttun

Larunbatean harrera omenaldia eginen diote Joseba Agudo abokatu oreretarrari Hendaiako Zugana Kanttu herriko ostatuan. 13:00etan hasiko da eta, antolatzaileek aureratu dutenez, “txalaparta, bertsoak, dantza eta pintxoak” izanen dira. Martxoaren 22an utzi zuten behin-behinean aske abokatua; Espainiako Auzitegi Nazionalak libre utzi zuen Agudo “froga faltagatik” eta absolbitu egin zuen ustez “erakunde terroristako kide” izateagatik bere kontra 2009ko urrian abiatu zuten prozesutik. Data horretan atxilotu zuten Agudo Hendaian, Oiartzunen zuen bulegoa Guardia Zibilak miatu ondoren. Javier Gomez Bermudez magistratuak zuzendu duen epaile taldeak egin duen sententziaren arabera, ez da frogatuta gelditu “ETAk ematen zituen aginduak” betetzen zituenik Agudok.  

hendaiako hitza

Euskara Batzordearen ohiko bilera hilaren 19an egingo dute

Oiartzungo Euskara Batzordearen bilera prestatu du udalak hilaren 19rako (osteguna). 17:30ean hasiko da, Manuel Lekuona Bibliotekako ganbaran. Denera, hamasei gai izango dituzte aztertzeko batzordekideek. Hainbat esparrutan euskararen erabilera, ezagut...

oiartzungo hitza

Psicodelia jaialdia antolatu dute Mogambon

La Otracina (AEB, Holy Mountain), Domo (Alacant), Temple Solaire (Frantzia) eta Jubilé (Frantzia) taldeek joko dute hilaren 21ean Trintxerpen, 21:00etatik. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, 10 euroren truke.

pasaiako hitza

Pasaiako Udalak Portuak lonjari buruz esandakoak gezurtatu ditu

Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok San Pedroko lonja berrirako proiektuaren gainean esandakoak hautsak harrotu ditu Pasaian. Udalak gezurtatu ditu Hernandoren adierazpenak, eta manipulazioa egotzi dio Portuari. Hona alkateak gaiaren gainean zabaldutako prentsa oharra, hitzez hitz: “Alkatetzaren prentsa-oharra, San Pedroko lonjaren inguruan portuko agintaritzak aditzera emandako adierazpenei buruzkoa” Diario Vasco egunkarian 2012ko apirilaren 4an agertutako informazioei erantzun eman nahian, Alkatetza honek balorazio hau egiten du. Lehen-lehenik, Pasaiako Portuko Agintaritzaren jokabide manipulatzailea salatu nahi dugu, San Pedroko lonjarekin agertzen dituen desadostasunak direla-eta. Aldi berean, argitu nahi dugu, ez dela unean uneko arazo bat. Izan ere, Pasaiako Portuko Agintaritzak udal honen aurrean eta Pasaiako biztanle guztien aurrean jokabide lotsagabea agertzen du. Halaber, argi adierazten dugu, San Pedroko lonja egiteko, ustez, udalak Pasaiako Portuko Agintaritzari ezarritako baldintzak ez direla udalak, hala nahi izanda, besterik gabe jarriak. Herritarren parte-hartze prozesu bati erantzun eman nahi izan zaio, bizilagun guztiek adierazi baitzuten herrirako zer-nolako lonja nahi zuten: herriarekin bat egiten duen lonja bat; zehazki, herriari eragozpenik sortuko ez dion lonja bat. Izan ere, orain artean, eta baita orain ere, zaratak, trafikoa eta usain txarrak eragin izan ditu, eta eragiten jarraitzen du. Prozesuan hartutako konpromisoarekin zintzoa izan da udala. Hasiera-hasieran partekatutako helburua eskuratzearren, behar-beharrezko adostasunak hartu nahi izan [...]

pasaiako hitza

Ñaco Goñiren blues doinuak De Cyne Reynan

Blues doinuak izango dira bihar gauean De Cyne Reyna tabernan. Oraingoan, Ñaco Goñi eta Los bluescavidas igoko dira taula gainera. Kontzertua 22:30ean hasiko da. Rythm & blues eta blues doinuak lantzen ditu taldeak. Goñi armonika jotzaileaz gain, beste lau kidek osatzen dute: Armando Marce (bateria), Jorge Flaco Barral (baxua) eta Kapo Albuquerque (gitarra eta ahotsa). Los Bluescavidasek bere tokia egin du Espainiako Estatuko blues mugimenduan, eta erreferentziazko bihurtu da. Nazioarteko blues musikariekin ere ibili dira: Lazy Lester, Louisiana Red, Carey Bell, Bernar Allison, Rich Eureka Jones, Otis Grand, Mick Taylor, Charles Musselwhite, Eddy Clearwater, Smoking Joe Kubek, Phil Guy… Lau disko argitaratu dituzte: Ñaco y los Bluescavidas (1997), Directo en Moby Dick Club (1999), Ñaco Goñi y los Bluescavidas presentan a Edu big hands (1999), eta Nada que perder (2003).

errenteriako hitza

Atez-atekoaren gaineko hitzaldia, gaur, Basarin

Pasaian hondakinak atez ate biltzeko sistema martxan jarri behar dela eta, Basari elkartean gaiaren gaineko hitzaldia antolatu dute gaurko. 19:00etan da hitzaldia.

pasaiako hitza

Gaur da ‘biñeta’ ordaintzeko azken eguna

Udaletik jakinarazi dute gaur, hilaren 11, Ibilgailuen Udal Zerga ordaintzeko azken eguna dela. Edozein banketxe edo aurrezki kutxetan egion daiteke, udalak etxeetara bidali duen ordainagiria aurkeztuz, edo sarearen bitartez. Bestalde, helbideratutak...

irungo hitza

Igande eguerdian Azken Portuko igerilekua itxiko dute

Irungo Kirol Patronatuak adierazi duenez, Azken Portu udal kiroldegiko igerilekua erabiltzaileentzako itxita egongo da datorren igandean, hilaren 15ean, 11:30etik 14:00etara. Urpolo partida bat jokatuko dutelako ezingo dute igerilekua erabilia. Bezeroe...

irungo hitza

Igandean erretretadunentzat izango dira Meakako bilerak

Pazko astelehenean hasita, Meakako bilerak (festak) egiten ari dira, auzo elkarteak antolatuta. Mendi ibilaldi neurtua egin zuten herenegun, baina ekitaldi gehienak datozen bi asteburuetan izango dira. Heldu den igandean, hilaren 15ean, jubilatuen egun...

irungo hitza

Trafiko mozketa larunbat arratsaldean Letxunborron

Heldu den larunbat arratsaldean Letxunborroko etorbidea trafikora itxiko dute, bertan egingo duten txirrindularitza lehiaketa batengatik. Puiana eta Ibis hoteleko biribilguneen artean moztuko dute bidea, eta Errotako errepidetik desbideratuko dute trafikoa. Udaletik aurreratu dutenez, aldaketak behar bezala seinalatuko dituzte eta udaltzainak izango dira bertan, trafikoa arautzeko. Irungo Txirrindularitza Elkarteak antolatutako proba da, Kimu eta Haur mailetakoa. 16:00etan hasiko da eta ordu pare bat iraungo duela uste dute.  

irungo hitza

Amiantoari buruzko hitzaldia, gaur arratsaldean, CCOO-en egoitzan

CCOO sindikatuak amiantoari buruzko hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako, Irungo egoitzan. Sindikatuko Euskadiko Lan Osasuneko arduradun den Jesus Uzkudun izango da hizlaria. Sarrera librea da.

irungo hitza

Klake ikastaroa egingo dute hiru egunez Lezon

Tip Tap Clap dantza elkarteak, urtero bezala, masterclass-a antolatu du datorren asteko astebururako. Ikasturte honetan Ruben Sanchez Garcia (Lleida, Herrialde Katalanak; 1978) dantzariak emango ditu eskolak. Hilaren 20tik 22ra izango da ikastaroa. Oro...

lezoko hitza

Alsaziako gazteak izanen dira 6. Arte Erronkan

Heldu den igandean eginen dute seigarren Arte Erronka Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean. Aurten berrikuntza batekin dator; izan ere, Ipar Euskal Herriko eta Akitaniako gazteekin batera, Alsaziako gazte batzuek ere parte hartuko dute ekimenean. Hala, 80tik gora gazte elkartuko dira aurtengo saiorako. 2012ko ekitaldirako hautatutako gaia “ezberdintasuna” izan da. Igandean izanen da aurtengo Arte Erronka. 16:00etatik aurrera adierazpen artistiko anitzez osaturiko ikusgarria sortuko dute ia bat-batean. Herriko Etxeko Kultura zerbitzutik adierazi dutenez, “gazteek musika, dantza eta antzerkia, besteak beste uztartuko dituzte” igandeko erronkan. Horregatik, Kultura arlotik dei egin diete herritarrei “kopuru handian etor daitezen gazte horien babestera eta txalotzera”.  

hendaiako hitza

Larunbatean itzuliko da Kaperan a kapela zikloa

Bederatzigarren urtez jarraian Abbadia gazteluak Kaperan a kapela zikloa jasoko du larunbatetik aurrera. Ohi bezala, bi emanaldi antolatu dituzte udaberrirako eta beste bi udazkenerako, laurak gazteluko izar behatokian edo kaperan egitekoak. Udaberriko lehen kontzertua larunbat honetan izanen da, hilaren 14an, 19:00etan. Tokiak erretserbatzeko Hendaia Turismora deitu behar da (0559 20 00 34 telefono zenbakira). Txartelak zazpi euroan lor daitezke aurre salmentan, eta euro bat gehiago ordainduta, tokian bertan. Hiru kontzertuetarako pass txartelak 18 euroko kostua du. Kaperan a kapela zikloa. Udaberriko kontzertuak Hilak 14, larunbata. Beñat Axiari-ri oholtza irekia, 19:00etan (Julen Axiari eta Mathieu Lebrunen partehartzearekin). 19:00etan. Maiatzak 12, larunbata. Lehen zatia: Izarrak taldea (Aldudeko lau kantari gazte eta haien musikariak). Bigarren zatia: Erramun Martikorena. 19:00etan.  

hendaiako hitza

Anouilhen ‘Antigona’ antzezlana ikusi ahalko da bihar Varietesen

Le Theatre de l’Echiquier konpainiak Antigone antzezlana aurkeztuko du bihar arratsaldean Varietes aretoan, 20:30ean hasita. Antigone, Jean Anouilh antzezle bordelearrak Parisen 1944an estreinatutako ekitaldi bakarreko obra da, ia 70 urte geroago Pau...

hendaiako hitza

Vanpopel taldearen pop-rocka Haizea tabernan

Zuhaitz Gurrutxagaren Vanpopel taldeak kontzertua emango du, etzi, 23:00etatik aurrera, Haizea tabernan. Pop-rock doinuak eramango ditu tabernara talde donostiarrak. Herritar guztiak animatu dituzte zerbait hartzearekin batera musika entzutera.

errenteriako hitza

Euskara Batzordearen ohiko bilera hilaren 19an egingo dute

Oiartzungo Euskara Batzordearen bilera prestatu du udalak hilaren 19rako (osteguna). 17:30ean hasiko da, Manuel Lekuona Bibliotekako ganbaran. Denera, hamasei gai izango dituzte aztertzeko batzordekideek. Hainbat esparrutan euskararen erabilera, ezagut...

oiartzungo hitza

Batzar nagusia egingo du Giriziak etzi

Girizia Kultur eta Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du etzi, 19:30etik aurrera, elkartean bertan. Zazpi gaiko zerrenda osatu du elkartearen zuzendaritza batzordeak aztertzeko. Iazko balantzeak eta aurtengo egitasmoak aurkeztuko dituzte hori...

oiartzungo hitza

Sarrerak, %25 merkeago Elorsoron

Elorsoro kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute apirilean zehar %25 gutxiago ordaindu beharko dutela bezeroek eguneko txartela ateratzeagatik. Elorsorotik esan dute krisi ekonomikoaren harira hartu dutela neurria, «erabiltzaileekin begirunea izateko

oiartzungo hitza
Gehiago