Marquezen familia ez kaleratzeko eskatu du Ezker Anitzak

Marquez familiak etxetik kaleratzeko agindua jaso dutela eta, Errenteriako Ezker Anitzak hori geldiarazteko eskatu du. Hilabete baino lehen utzi beharko dute etxea, eta Ezker Anitzaren arabera, beharrezkoa balitz “indarra” erabiliko dutela ...

errenteriako hitza

Beste hamar ikastaro emango dituzte KZgunean

Hiru ikastaro eman dituzte otsaila hasi zenetik, eta beste bat martxan dago hilaren 24ra arte Otsailerako hainbat ikastaro antolatuta ditu KZguneak. Dagoeneko batzuk eman dituzte, eta beste bat martxan dago, baina oraindik beste hamar prest dituzte hil...

nagore vega

Manifestazioa egingo du LABek 12:30ean

Oarso Bidasoako eta Donostialdeako delegatuen batzarra egiten ari da LAB sindikatua momentu honetan Reina aretoan, eta batzarra amaitutakoan, 12:30ean, manifestazioa egingo dute Xenpelarretik abiatuta. Lan erreforma eta negoziazio kolektiboaren errefor...

errenteriako hitza

‘Carnaval Remenber’ festa egingo dute etzi Pagoan

Pagoa dantzalekuan ere inauterietako festa egingo dute etzi: Carnaval Remenber. Lau disko jartzailek jarriko dute giroa ostiraletik larunbaterako gauean: Danger, Thomas Totton, Jesus Varela eta Dj Iñakik. 00:00etan hasiko da festa eta Pagoako arduradu...

nagore vega

Larunbatean lehiara itzuliko da Trintxer hockey taldea

Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida, eta larunbatean ligako zazpigarren partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera. Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu. Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azken partida, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute. Hockey 7 torneoa Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Atletico SS eta Realaren mutilen eta nesken taldeak) eta Iruña HC ere lehiatu dira. Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Atletico SSek eta mutilen Realak lortu dituzte puntu gehien, hiru irabazita eta haien artekoa berdinduta. Sartutako golengatik Atletico SS izan da torneoko talde hoberena. Trintxerren emaitzak: Txintxer-Reala (neskak)     5-0 Txintxer-Reala [...]

pasaiako hitza

Susana Ferreiraren ikasleen lanak erakusgai jarriko dituzte

Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoak Susana Ferreira artistaren ikasleen artelanak ikusgai jarriko ditu hilaren 21etik martxoaren 4ra bitartean. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era

irungo hitza

Hezitzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu dute udalak eta Irun Irutenek

Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara eta Heziketa ordezkariak eta Irun Iruten euskara elkarteak gaur jakitera eman dutenez, euskara ikastaro bat prestatu dute elkarlanean. Ikastaroa, ume zein gazteekin lan egiten duten hezitzaleei zuzenduta dago, eta tokiko gobernuak azaldu duenez, “haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea eta, finean, euskararen erabilera areagotzea” da xedea. Euskara ordezkariaren hitzetan, “ikastaro honen bitartez hezitzaileei tresna eta estrategia praktikoak emango zaizkio”. Horiek horrela, ikastaroa Ebete elkarteko Iñaki Eizmendi adituak emango du, martxoaren 1ean eta 8an, 19:00etik 20:30era. Haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileek parte har dezakete La Salle ikastetxean egingo den ikastaroan. Udaletik adierazi dutenez, Eizmendi “euskara sustatzeko zer egin behar den eta zer ez argitzen saiatuko da”. Ekimena, Irungo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian kokatuta dago eta iragan urtean abiatutako Euskararen bidean goaz. Bazatoz? kanpainaren segida da. Matrikulazio epea Irungo Udalak gaur jakinarazi duenez, izen-emate epea hilaren 6an ireki zen eta 17ra bitarte zabalik egongo da. Interesatuak Irun Iruten elkartearekin harremanetan jarriz izena eman dezakete, 943 63 56 02 telefono zenbakian edota kaleanbai@iruniruten.com posta elektronikoan. Ikastaroa doan da, eta hezitzaileei zuzenduta dagoen arren, Kalean Bai hitzarmenaren sinatzaileek lehentasuna izango dute.  

irungo hitza

EHEk euskararen erabilera indartzeko lehiaketa egingo du

Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? Galdera horri erantzun beharko diote Oreretako EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu duen testu lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek. Euskararen kale erabilera “eskasarekin” kezkatuta, Euskaraz Bizi kanpaina abian jarri du EHEk. Kanpaina horren helburu  nagusia, herriko gazte zein heldu euskararen erabileraren garrantziaz kontzientziatzea izango da. “Lehen urratsa herritarrentzat euskaraz bizitzea zer den jakitea da”, azaldu dute EHE taldeko kideek. Herritarren iritziak jasotzeko sortu dute Oreretako Euskal Herrian Euskarazen Testu Lehiaketa. Bertan parte hartzeko, edozein testu mota aurkez dezakete interesdunek: “Sor daitekeen testu oro da zilegi, prosa, poesia nahiz bertsogintza hauta daiteke”. Lanek bi orrialdekoak izan behar dute gehienez, eta izengoitia duen gutunazal handi batean bi kopia aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Gutunazal horren barruan, beste gutunazal txiki batean egileak bere datuak sartu beharko ditu: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia. Bi maila bereizi dituzte antolatzaileek lehiaketan: lehenengo mailan 12 eta 18 urte arteko gazteek hartuko dute parte; bigarrenean, 18 urtetik gorakoek. Lehenengo mailako irabazleak 100 euroko txartela eta bigarren mailakoak, berriz, 200 eurokoa eskuratuko dute, Errenkoaldeko saltokietan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da, eta interesdunek Euskal Herrian Euskaraz taldearen egoitzara (Oria kalea 2, behea) bidali beharko dituzte lanak. Epaia martxoaren 31n [...]

errenteriako hitza

Añarbeko baso erreserba gehiago ez atzeratzeko eskatu udalak

Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du gaur Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumena zaintzeko neurriak eskatuko dizkio, eta batik bat, Añarbeko baso erreserba sortzea gehiago ez atzeratzeko. Ingurumen Sailaren ar...

errenteriako hitza

23an Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie haurrei

Otsailari dagokion ipuin kontaketa hilaren 23an —datorren asteko ostegunean— izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. 17:30etik aurrera, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie 2-3 urteko haurrei. Beti bezala, adin tarte hori errespetatzeko eskatu dute M...

oiartzungo hitza

Murrizketak salatu ditu LABek

LABek antolatuta, murrizketen kontrako manifestazioa egin dute gaur Erdialdeko kaleetan zehar. Hala nola, Kutxabanken bulegotik pasatakoan kaleratzeak salatu dituzte parte hartzaileek. Han izan dira Oreretako Langabeen Asanbladako kideak ere. Manifest...

errenteriako hitza

Abaraxka ludotekan astelehenean ospatuko dituzte inauteriak

Abaraxka Udal Ludotekara joaten diren haurrek etzi ospatuko dituzte inauteriak ikastetxeetan. Hori horrela izanik, ludotekako inauteri festa astelehenera —hilaren 20ra— atzeratu dute. Arratsaldean, 16:30etik 19:00etara, inauterietako osagaiekin osa...

nagore vega

Ihoteen ondoren, inauteriak ospatuko dituzte Elizalden, Haurtzaron eta tabernetan

Ikastetxeetako haurrak etzi aterako dira kalera; asteburuan plaza inguruko tabernak girotuko dituzte Ihoteak pasatu berritan, inauteriak datoz. Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan etzi ospatuko dituzte. Plaza inguruko tabernek ere ospatuko dituzte, eta mozorrotu egingo dira asteburuan. Etzi, urteroko Inaute festa ospatuko dute ikastolan. Haurtzaroko ikasle, langile eta gurasoek kolorez, musikaz eta dantzaz jantziko dute ikastolaren ingurua. Goizean, 10:30ean aterako dira ikastolatik, urteroko desfilea egiteko. Ondoren, ikastolako jolasleku nagusian bukatuko dute goizeko saioa: mozorroak, desfileak, dantzak, torradak… Arratsaldez, 14:45ean hasiko dute ekitaldi nagusia, ikastolako anfiteatroan (eguraldi ona eginez gero, bestela kiroldegian egingo dute). Aurkezleen hitzari musika, dantza eta ironia fina erantsiko dizkiote ikasleek, horrela, jaialdia ikusleentzat atseginagoa izan dadin. Hasteko, ikastolan hain ezaguna duten Inauteri! Inauteri! izeneko bertsoak kantatuko dituzte. Jarraian, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak izango dira protagonista, eta 3, 4, eta 5 urteko haurrak, beren dantzekin. Horiek zein ondotik saioa egingo duen talde bakoitzak bost minutuko saioak eskainiko du. Ondoren, 2 urteko haur ttiki-ttikiak izango dituzte dantzatokian saltoka, irakasle eta gurasoen laguntzarekin. Euskal inauteriak Lehen Hezkuntzako ikasleek zikloka aurkeztuko dute beren ikuskizuna. Eta bi etapen arteko lotura egiteko, gurasoak izango dira ikastolako plazaren erdian, beren sorpresa aurkezteko prest. Amaitzeko, ikastolako zaharrenak izango dira beren ikuskizuna aurkeztuko dutenak. DBHko lehenengo [...]

nagore vega

Bilera egingo dute gaur Mendeluko bizilagunekin

Gobernu taldea Mendeluko bizilagunekin bilduko da gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, Mendeluko elkartean. Udaleko kideek 2012ko aurrekontua azalduko dute, baita inbertsioak egiterako garaian izango dituzten lehentasunak ere. Gainera, kultura, kirol...

hondarribiko hitza

Analisi konparatiboa ulertze aldera, idazketa tailerra antolatu dute

Idazketa tailerra antolatu dute hilaren 20an astelehenarekin, Ikust Alaia liburutegian. Konparaketa analisiaren ulermena bultzatzeko xedearekin egingo dute tailerra.

irungo hitza

Libroforum-aren beste bat izango da astelehenean

Michela Murgiaren La Acabadora liburua landuko dute datorren asteleheneko libroforum-ean, Ikust-Alaia liburutegian.

irungo hitza

Mallorcako Mostros taldea ariko da bihar Mogambon

Musika doinu gogorrak gustuko dituztenek ezin dute galdu bihar, asteazkena, Mogambo aretoak prestatu duen aukera. 20:30etik aurrera, Mostros (Mallorca, Herrialde Katalanak) eta Humilitate (Zarautz) taldeek punk-rock eta thrash-brigade doinuak ekarriko ...

pasaiako hitza

Bihar odola emateko aukera dago Antxon

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko aukera emango die antxotarrei, bihar arratsaldean. Kultur Etxean izango da, 18:15ean hasita. Emaile gazteei bereziki agertzeko deia egin diete.

pasaiako hitza
Gehiago