Sanferminetako egitaraua prestatzen hasiko dira asteazkeneko bileran

Asteazken arratsaldean Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du azokan, San Fermin jaiei begira egiten ari diren eztabaida prozesuarekin jarraitu eta 2012ko egitaraua prestatzen hasteko. Batzordetik dei egin diete herritarrei eztabaidan parte hartzeko. ...

pasaiako hitza

Antton Aranburuk ezin izan du trinkete finala irabazi

Hernani nabarmen nagusitu zitzaion EPLEri trinketeko eskuz banakako finalean, eta Antton Aranburu bigarren postuarekin konformatu behar izan zen, Irungo Artaleku pilotalekuan. Azkenean, 40-21 geratu zen markagailua. EPLEk jakinarazi duenez, Hernaniko p...

errenteriako hitza

Musean aritu ziren larunbatean, Xaian

Euskal Herriko Mus Txapelketaren saio gehiago izan dira asteburuan. Oraingoan, Pausuko kanporaketak jokatu dituzte. Giro ezin hobean, eguraldiak ezin izan zuen asteburuko partidarik oztopatu, nahiz eta nolabaiteko eragina izan zuen. Hala, hirurak pasa...

hendaiako hitza

1.173.423 euro itzuli behar ditu Hondarribiko Udalak

Gipuzkoako Foru Aldundia, atzo, Lurraldeko Udalekin bildu zen Udal Finantzaketaren Foru Funtsa aztertu eta ordaintzeko aukera ezberdinak proposatzeko, beti ere 2011. urteko likidazioari begira. Bertara, Hondarribiko Udala ordezkatzeko alkateordea eta Ogasuneko zinegotzia den Juan Mari Altuna joan zen, eta adierazi duenez, “etsituta dagoela ikusita zein norabide hartu duen bilerak udal ikuspuntutik. Biltzar izaera izan du bilerak, erabakia aurretik hartuta zegoelarik, eta esan da Udalek 2012 urtean diru guztia itzuli behar dugula”. Kopuruei dagokienez, Hondarribiko Udalak denetara 1.173.423 euro itzuli behar ditu. Lehen erdia, 556.768 euro, otsailaren 25 aurretik ordaindu behar du,eta beste erdia, hiru herenetan zatitu dute, bakoitza 192.340 eurokoa, hain zuzen maiatzaren 25ean, abuztuaren 25ean eta azaroaren 25ean ordaindu beharrekoak. “Esan digute bankuekin kredituak emateko bideak kudeatzen ari direla, dirua itzuli ezin duten Udaletarako; alegia, zorrak itzultzeko zor handiagoetan sartzea. Konponbideak proposatzeko edo negoziatzeko bide bat exijitzen dugu. Foru Arauaren arabera Aldundiak Finantzetako Lurralde Batzorderako deia egin behar du, eta BILDUk ez du hala egin. Itxoin behar dugu, baina ez goaz ondo”, esan du Altunak. “Uste genuen BILDU ulerkorragoa izango zela udalen egoeraren aurrean, harrituta gaude Gipuzkoako BILDUko Alkateen isiltasunarekin; badirudi gehienek azken proposamena onartzen dutela. Ezker abertzaleak historikoki udalerrien aldeko jarrera izan dute, eta esan dute erabat beharrezkoak [...]

hondarribiko hitza

Eskualdeko trafiko arazoei irtenbidea emateko bilera egin dute

Irungo eta Hondarribiko alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuarekin bildu ziren atzo Donostian, trafiko arazoak aztertzeko helburuarekin. Hala, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Aitor Kerejeta Hondarribikoa, eta Larraitz Ugarte diputatua elkartu dira bileran, eta Irungo agintariarekin urrian egindako bilkuraren segida izan da. Halere, oraingoan arazoari irtenbidea emateko xedearekin hiruko batzordea eratzea erabaki dute (Irun-Hondarribia-Aldundia). Horiek horrela, aurreko agintaldian “Irungo autopistako lotune proiektu izugarri garestia planteatu zuen Aldundiak” adierazi dute diputaziotik; 43,8 milioi eurokoa, hain zuzen ere eta “gaur egungo Aldundiari proposamena gehiegizkoa irudi zitzaion eta planteamendua une honetako egoera ekonomiko larriari egokitu beharra ikusi zuen”. Hortaz, Aldundiak beste aukera batzuk mahaigaineratu dituela jakinarazi du, eta Irungo eta Hondarribiko udalak beste aukera horiek aztertzeko prest daudela adierazi dute. Proposamen berriak Hala, aipatutako aukeren artean, besteak beste indar gehien hartu duena da,autopistan gaur egungo Irungo ordainlekuaren eta Biriatukoaren artean beste sarrera-irteera bat egitea, eta hortik abiatuta,  sortzen diren arazoetan zer nolako eragina izango lukeen aztertzea, zein GI-638 eta GI-636 errepideetako zirkulazio arazoak konpontzeko ekarpenak egitea. Batzordeak aukera horiek aztertuko ditu eta “irtenbiderik egokiena bilatzeko saioa” egingo duela baieztatu du Aldundiak. Irungo eta Hondarribiko udalek jakinarazi dutenez, Zubieta eta Bidasoa Ospitaleako lotunea, edota Amuteko semaforoak dira arazo gehien sortzen dituzten guneak. Edozein modutan, jarrera baikorra agertu dute bi alkateek. Jose [...]

irungo hitza

Hector Couto, bihar, Pagoan

Hector Coutoren emanaldia izango da bihar Pagoan. Hona iragarri duten festa: Hector Couto + Sm (Soulrack & Mikel_e) + Anartz + Furiona & Paolo + Noda + Mikeloop. 00:00etan hasiko da jaia.

nagore vega

Santa Agedari abestera aterako dira Alkartasuna dantza taldekoak, bihar

Alkartasuna euskal dantza taldeak antolatuta, Santa Ageda bezpera ospatuko dute bihar Antxon. Ohitura zaharrak gordez, koplak abestuko dituzte, 18:30ean hasita, Azokatik abiatuta. “Baserritar jantzia soinean eta makila eskuan tabernaz taberna joango gara koplak kantatzera”, esan dute. Herria doinu zaharrekin girotu eta gero, sagardotegira joango dira afaltzera, eta dei egin diote horretara animatzen den orori. “Dantza eta kantu giroan sorturiko egun jator honetara hurbiltzea gonbidatu nahi dugu herri guztia. Ateak zabalik daude larunbat arratsaldeko 18:30ak arte. Bai kantatzera etortzeko, baita afaltzera etortzeko ere”. Atzo eguerdirako 50 lagun zeuden afaltzeko izena emanda. Tradizio bilakatuta Urtero ospatzen du Alkartasunak Santa Ageda bezpera. Taldeko kideek, dantzari ohiek eta taldekoak ez diren herritarrek parte hartzen dute koruan. Aurten kantu jirakoak ere animatu direla esan dute.

pasaiako hitza

Protesta murrizketen kontra

Elkarretaratzea egin zuten atzo, ordu erdiz, Herri Eskola ondoko Euskal Herria plazan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egin nahi dituen murrizketak salatzeko. Asteartean 16:15etik aurrera beste bat egingo dute, eta hilaren 9an lau orduko lanuztea.

lezoko hitza

Sabecoko langileek lanpostua ziurtatzeko eskatu diote udalari

Murias Center 4 eta Eroskiren arteko akordioaren aurrean, Sabeco supermerkatuko langile izan zirenek euren lanpostua ziurtatzeko eskatu diote udalari, udalbatzarrak 2009an eta 2010ean onartutako akordioei jarraituz. Hitzarmen horretan, supermerkatua al...

errenteriako hitza

Bertan behera geratu da Gipuzkoako boxeo txapelketa

Elurra gainditu ezineko oztopoa izan zen Gipuzkoako boxeo txapelketarentzat, eta bertan behera geratu zen larunbatean Beraungo frontoian egitekoak ziren boxeo gaua. Horrenbestez, martxoaren 17ra (larunbata) atzeratu dute txapelketa. Antolatzaileek ez d...

errenteriako hitza

Otsailak 3 eta 4ko kirol emaitzak

Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Anaitasuna 27-26. Futbola Erregional Preferentea Munibe-Beti Ona 1-0. Touring-Tolosa (zintzilik). Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Krafft Atletico San Se...

errenteriako hitza

Bertan behera geratu dira Erregionaleko hiru talde pasaitarren partidak

Joan den ostegunetik eskualdea zuritu duen denboraleagatik, eskola kiroleko jardunaldiarekin gertatu bezala, bertan behera geratu dira Erregional mailetako hainbat partida. Ohorezko Mailan Pasaiako bi taldeen norgehiagokak atzeratu zituzten, bai Trintxerpek etxean Beti Gazteren aurka zuena, baita Pasaiak Aloña Mendiren kontra jokatu beharrekoa ere. Bederatzi partidetatik hiru besterik ez zituzten jokatu. Anaitasuna liderrak ez zuen arazorik izan Aurrera gainditzeko (3-0), eta Beriok Roteta mendean hartu (4-1) eta Tolosaren atsedenaldia profitatu zuen bigarren postuan jartzeko. Hirugarren partidan, irundarren arteko derbia Real Union Brentzat izan zen; zuribeltzek gol bakarrez gainditu zuten Behobia (1-0), eta Pasaiaren atzean jarri dira, puntu bakarrera. Jokatu ez arren, jardunaldi ona izan da Trintxerperentzat, jokatutako hiru partidetan galtzaile atera diren taldeak sailkapenean trintxerpetarren atzetik zeudelako, eta horrela jarraituko dutelako. Preferentean antzera Erregional Preferente Mailan hiru partida atzeratu zituzten, haien artean Andonaegin jokatzekoa zen Sanpedrotarra eta Santo Tomas Lizeoaren artekoa. Bertan behera geratutako partidek eragin zuzena izan dute sailkapeneko lehen postuetan, izan ere, Touring liderrak jokatu ez eta Ostadarrek Lengokoaken kontra huts egin ez zuenez (4-0), Ostadar da lider berria, 43 punturekin —Touringek 41 dauzka—. Horrenbestez, Sanpedrotarrak bi talde ditu hiru puntura aurretik, Lezoko Allerru eta Ostadarrekin galdu zuen Lengokoak. Atzeratutako partida irabazi eta Allerruk berea galduko balu, San Pedrokoek [...]

pasaiako hitza

Aldundiak ez du Finantzaketa Funtsaren gaineko proposamenik onartu

2011. urteko Foru Finantzaketa Funtsaren gaineko bilera egin zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko udal guztiak, Irungo Udala tartean. Egoera honen aurrean, egonezina agertu du tokiko gobernuak, “aldundiak ez baititu udalen proposam...

irungo hitza

Eguraldiak ez du Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldia oztopatu

Urtero bezala, Kontxa Murgia omendu dute Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideak. Elurrak atsedena eman du omenaldia hasi orduko, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo dutenean atera dira txistulariak. Manuel Lekuona liburutegiak hartu du Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldia, eta hura gogora ekartzeko hainbat hitz egin ondoren, lore eskaintza egin eta gaita-joleek kantu bat eskaini diote. Ondotik, hamaiketakoa egin dute. Murgia 1807ko urtarrilaren 29an jaio zen, egun Manuel Lekuona liburutegia hartzen duen eraikinean. Sarreran dagoen omenezko plakan bertan egin dute lore eskaintza.  

oiartzungo hitza

Eskualdeko trafiko arazoei irtenbidea emateko bilera egin dute

Hondarribiko eta Irungo alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuarekin bildu ziren atzo Donostian, trafiko arazoak aztertzeko helburuarekin. Hala, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea, Jose Antonio Santano Irungoa eta Larraitz Ugarte diputatua elkartu dira bileran, eta Irungo agintariarekin urrian egindako bilkuraren segida izan da. Halere, oraingoan arazoari irtenbidea emateko xedearekin hiruko batzordea eratzea erabaki dute (Irun-Hondarribia-Aldundia). Horiek horrela, aurreko agintaldian “Irungo autopistako lotune proiektu izugarri garestia planteatu zuen Aldundiak” adierazi dute diputaziotik; 43,8 milioi eurokoa, hain zuzen ere eta “gaur egungo Aldundiari proposamena gehiegizkoa irudi zitzaion eta planteamendua une honetako egoera ekonomiko larriari egokitu beharra ikusi zuen”. Hortaz, Aldundiak beste aukera batzuk mahaigaineratu dituela jakinarazi du, eta Irungo eta Hondarribiko udalak beste aukera horiek aztertzeko prest daudela adierazi dute. Proposamen berriak Hala, aipatutako aukeren artean, besteak beste indar gehien hartu duena da,autopistan gaur egungo Irungo ordainlekuaren eta Biriatukoaren artean beste sarrera-irteera bat egitea, eta hortik abiatuta, sortzen diren arazoetan zer nolako eragina izango lukeen aztertzea, zein GI-638 eta GI-636 errepideetako zirkulazio arazoak konpontzeko ekarpenak egitea. Batzordeak aukera horiek aztertuko ditu eta “irtenbiderik egokiena bilatzeko saioa” egingo duela baieztatu du Aldundiak. Hondarribiko eta Irungo udalek jakinarazi dutenez, Zubieta eta Bidasoa Ospitaleako lotunea, edota Amuteko semaforoak dira arazo gehien sortzen dituzten guneak. Edozein [...]

hondarribiko hitza

Astea, iruditan

oarso bidasoko hitza

Hondartza auzoari buruzko erreportaia argitaratu du Boga astekariak

Hamarkada bateko eztabaidaren ondoren, eta behin baino gehiago zenbakiei erreparatu ondoren, Itsas etorbidea berritzeko lanak hasi dira Hendaian. Beharra zuen. Batetik, zaharra geratu delako, eta, bestetik, gaur egungo bisitariek ez dituztelako duela ehun urtekoek zituzten beharrak. Baina, zer zegoen Itsas etorbidearen aurretik, zer XX. gizaldiko hasieran Hondartza auzoa eraikitzen hasi baino lehen, nola zen hura euskal estiloko jauregiak ez zeudenean? Izan ere, gutxik dakite XIX. mende amaiera arte ingurune hori dunek osatzen zutela eta Zokoburu aldean, kirol kaia dagoen alde horretan, ura besterik ez zegoela… Ikus erreportaia  

hendaiako hitza

Mugigipuzkoa ikastaroa, astelehenean KZgunean

Mugigipuzkoa ikastaroa emango dute astelehenean KZgunean, 11:00etatik 13:00etara. Ikastaroa doan da. Gipuzkoako mugikortasun ataria da Mugigipuzkoa, nola mugitu ikasteko.

oiartzungo hitza
Gehiago