
Gaur arratsaldean egingo dute urtarrilari dagokion ohiko udlabatzarra Pasai Antxoko Kultur Etxeko ekitaldi aretoan. Besteak beste, Gipuzkoako azpiegitura obra handiei buruz alkateak eginiko proposamena aztertuko dute. Talde sozialistak bi proposamen au...

Larunbat honetan, otsailaren 4ean, 1952an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute. Oriotarra jatetxean izango da, 14:30etik aurrera. Informazio gehiago nahi duenak 943 51 49 62 telefono zenbakira deitu behar du (Dani).

Leire Alcala Hibaikako arraunlari errenteriarra 23 urtez azpikoetan Espainiako txapeldun da ergometroan. Asteburuan egin dute proba hori Madrilen, eta berak egin du denborarik onena: 2.000 metro egiteko 7, 10 minutu egin behar izan zituen. Bigarren sai...

Jokin Etxeberriak Oreretako Langabeen Asanblean parte hartu du gaur eguerdian. Herrian dagoen langabe kopurua kontuan hartuta zerbait antolatzeko garaia bazela adierazi du. Hala eta guztiz ere, “triste” geratu da jendearen erantzunarekin, “4.000 langabe egonda, 40 bildu garelako”. Aurrera begira, “langabeen erantzunak zabalagoa” izan behar duela iritzi dio.

Kontzejupea txiki geratu zen atzo. Mutxikoak dantzatzeko aukera izan zen lehenengo aldiz herrian eta hamarnaka lagun elkartu ziren, herrikoak zein beste herrietakoak. Hasi eta gutxira arazo tekniko batzuk izan ziren, minutu batzuk saioa etenarazi zutenak, baina arazoak konponduta, gogoz dantzatu zuten.

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. Lehen maila. Oiarso-Erroibide 39-26. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Donosti Dolphins 68-80. Eskubaloia Senior emakumeak. Lehen maila. Ereintza-Bera Bera 27-30. ...

Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak puntu bat lortu zuen larunbatean Mondragonen aurka, Don Boscon jokatutako 20. jardunaldiko partidan (1-1). Puntu horri esker zuri urdinek hamairugarren tokian jarraituko dute beste astebetez, Hondarribiaren au...

Donostikluba zirkuituaren barruan, Shotta MC-a Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuan izango da otsailaren 4an. Sevillako rapero ezagunak Profundo goiburuko azken diskoa aurkezten. Aurretik El cabron del barrio taldea ariko da. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte sarean, ticketmaster zerbitzuaren bitartez. Edonola ere nahi duenak kontzertuaren egunean bertan eros dezake, Kontadoresen. Ateak 20:20ean irekiko dituzte; ordu erdi beranduago hasiko da El cabron del barrioren saioa eta 21:45ean Shottaren kontzertua.


Otsailaren 11n Kaldereroen konpartsa Irunen ibiliko da eta dena ondo atera dadin, entsegua egingo dute datorren ostegunean (otsailak 2). Irungo Atsegiñak duen lokalean egingo dute entsegua, 19:30etik aurrera.

Pasaiako Udal Euskaltegiak anrtolatuta XVIII. Kultur Astea egiten ari dira aste honetan. Bihar, asteazkena, Bertsolari filma proiektatuko dute Trintxerpeko Alkateordetzan, goizeko hamarretan. Ondoren filmari buruzko solasaldia egingo dute.

emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera adieraz dezaten puntu lilak banatuko ditu berditasunerako kontseiluak udalerriko komertzioetan.

Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari banaketa egin zuten larunbat eguerdian. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak jaso zuen, Karminezko pintzela lanagatik.

Etzi, otsailaren 1ean, Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du azokan, arratsaldeko zortzietan hasita. Bileraren asmoa jai ereduaren inguruan haunartzea izango dela esan du Juanra Canok, Pasaiako Kultura zinegotzi eta Antxoko festetako arduradunak: ...

Irabazi beharreko partida zuen Donibane Eskubaloiak asteburuan Urnietan, Lurraldeko Lehen Mailako sailkapeneko azkenaren, Urnietakoren aurka (33-40). Horrenbestez, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute sanjuandarrek, biak talde beraren kontra, eta...

Meritu handiko garaipena erdietsi zuen Sanpedrotarrak Beti Onaren zelaian, Preferente Mailako 18. jardunaldiko lehian. Partidaren aurretik zortzi garaipenekin zen Beti Ona, eta hirurekin besterik ez Sanpedrotarra, baina, aurreko astean liderraren aurka...

Pasa den astean egin bezala, Oreretako Langabeen Batzarra antolatu dute gaurko Herriko Plazan, eta oraintxe egiten ari dira. Besteak beste, dekalogo bat aurkeztu dute, eta eskualdeko beste herrietan ere batzarrak egitearen beharra nabarmendu dute.

Ohorezko Mailako Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Lesakan, Beti Gazteren aurka (2-3) eta sailkapenean jauzi handia ematea lortu du. Berioren porrotari esker, hirugarren tokian jarri dira zuri gorriak, beriotarrekin berdinduta. Sailk...

Murixka dantza taldeak antolatuta, Soinu Zahar Txapelketa egiten ari dira 16:30etik Gezala Auditoriumean. Bertan, bi taldetan banatuta, 7 eta 15 urte bitarteko neskak parte hartzen ari dira. A sailean 7 eta 11 urteko neskak ari dira dantzatzen, Punta M...

Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari nagusiak Larraitz Oñatibia Zarautzen bizi den errenteriarrak Tartaloren betaurrekoak lanarekin, eta Granadako (Andaluzia, Espainia) Carlos Almirak El nevero lanarekin irabazi dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurrenez hurren. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak (Karminezko pintzela lanari eman diote saria) irabazi du, eta Joxan Arbelaitz saria (Errenteria-Oreretako lan onenari saria), berriz, Aitor Albisturrek, Denboraren printzesa ipuinagatik. Gaztelaniazko Joxan Arbelaitz saria Miguel Arinak irabazi du, Visita incómoda lanagatik. Gaur eguerdian eman dizkiete sariak irabazleei, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Ereintzako eta epaimahaiko kideez gain, Julen Mendoza alkatea izan da. Ereintzako kideek nabarmendu dute, orotara 800dik gora lan jaso dituztela aurtengo ekitaldirako, baina araudia ez betetzeagatik 668 lanen artean aukeratu behar izan dituztela irabazleak. Lan horietatik gehienak gaztelaniazko sarietara aurkeztu dituzte egileek, eta Ereintzatik nabarmendu dutenez, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko lanez gain, mundu osoko herrialdeetatik bidalitako ipuinak jaso dituzte, Hego Amerikakoak batez ere. Aurten, Interneti esker batez ere, inoiz baino lan gehiago jaso dituztela nabarmendu dute Ereintzako kideek. Euskaraz 12 ipuin jaso dituztela esan dute antolatzaileek, eta horiek maila onekoak izanda ere, datozen urteetarako erronka ezarri diote bere buruari euskarazko lan gehiago jasotzeko, “euskaraz idaztera animatu dadila jendea”, adierazi dute. Julen Mendoza [...]