Eli Olaskoaga: “Emakumearen gorputzeko poro bakoitza plazer iturri da”

Hilaren 11tik, emakumeentzako Tantra, sexualitatea eta meditazioa goiburuko ikastaroa egingo dute Irunen, asteazkenetan Hilaren 11an Tantra ikastaroa abiatuko dute Irungo Pinudi parkearen parean dagoen meditazio zentroan. Elizabeth Olaskoagak (Hondarribia, 1965) emango ditu ikasgelak; Pedagogia Diferentzialean lizentziatua da, eta Hirusta kolektiboko kidea. Asteazkenero elkartuko dira, apirila bukaera arte, bi orduko saioetan,18:30etik 20:30era. Parte hartzeko interesa duten emakumeek elizolas[abildua]yahoo.es helbidera idatz dezakete izena emateko. Ikastaroaren prezioa hilero 45 eurokoa da. Nola azalduko zenioke tantra zer den ezagutzen ez duneari? Bizitzeko modu bat da, filosofia bat. Hona iritsi dena sexualitatearen gainekoa da, baina hori baino gehiago da. Gorputzak 7 txakra ditu, zazpi puntu energetiko nagusi, eta horietako lehenengoa txakra sexuala da. Zazpi puntu horiek orekatuz gero, bizitzako arlo guztietan orekatuak egongo gara. Tantrak Yingyan-en filosofiarekin bat egiten du: gauzak ez dira txuriak edo beltzak, hirugarren bidea bilatu behar da, polaridadearen oreka. Onarpena eta presentzia ere inportanteak dira tantra filosofian; batetik bizitzan gertatzen zaigun guztia gure erabakia dela onartzeko, eta bestetik, orain eta hemen egoten jakiteko. Zer da ikastaroan landuko duzuena? Gure burua ezagutu, errespetatu eta onartzen ezagutuko dugu batez ere, gure gorputzetik hasita. Gure gorputza burua baino argiagoa da; gorputzak buruak baino hobeto azalduko du norbera nolakoa den, zer den. Buruak askotan iruzur [...]

irungo hitza

Gizon bat atxilotu dute genero indarkeriagatik

Azken egunotan Ertzaintzak hamahiru gizon atxilotu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan genero indarkeriarekin lotutako delituak egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, gizon horietako bat Errenteria-Oreretan atxilotu dute emakume bati mehatxu, indarkeria...

errenteriako hitza

Erregeen pajeek haurren gutunak jasoko dituzte etzi

Asteazkenean Errege Magoen pajeek Irungo haurren gutunak jasoko dituzte udaletxeko areto nagusian. Arratsaldeko lauretatik zortzietara ariko dira.

irungo hitza

Ontzi luzeen Gipuzkoako Txapelketa antolatuko dute larunbatean Bidasoan

Heldu den larunbatean aulki mugikorreko ontzi luzeen Gipuzkoako Txapelketa antolatuko dute Bidasoa ibaian, 13:30etik hasita. Aulki mugikorreko Gipuzkoako Ligarako puntuagarria izango da eta, Santiagotarrak taldeaz gain,  Hondarribia, Orio eta Ur Kiro...

irungo hitza

Hilaren 8a arte bisitatu daiteke ‘Iparraldeko Gertuko Trenbidea’ erakusketa, Adif geltokian

BAF 7301 Trenbidearen Lagunak elkarteak Gabonetako erakusketaren zazpigarren ekitaldia antolatu du Adifen nazioarteko geltokiaren atarian. Aurtengo goiburua Iparraldeko Gertuko Trenbidea da, eta hilaren 8a arte bisitatu daiteke. XX. mendean Hendaia ...

irungo hitza

Ikust Alaiak Ikasgela zabaldu du otsailaren 5a arte

Azterketa garaian dauden unibertsitateko ikasleei begira Ikasgela zerbitzua abian jarriko du Ikust Alaia udal liburutegiak. Otsailaren 5a arte egunero zabalduko dute honako ordutegian: asteleheneik larunbatera 09:00etatik 20:00etara eta igandeetan goiz...

irungo hitza

Hiriko hainbat elkarteek lagunduta Errege Magoek ostegunean egingo dute desfilea

Ostegun arratsaldean egingo dute Errege Magoen Kabalkada Irunen. Letxunborro etorbidetik abiatuko da, 18:30ean, eta honako ibilbidea egingo du: Hondarribia kalea, Kolon Pasealekua, Leon Iruretagoiena, Prudencia Arbide, eta San Juan plazan amaituko d...

irungo hitza

Boliviari laguntzeko 1.500 euro bildu ditu Illimanik

Pasa den abenduaren 17an Illimani Errenteria-Oreretako gobernuz kanpoko erakundeak Gabonetako jaialdia egin zuen Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken asteotan hainbat ekintza egiten aritu da, eta 1.500 euro inguru bildu ditu Illimanik, eta horiek &#822...

errenteriako hitza

Urtarrilerako 4x2ko eskaintza egin du San Juan plazako aparkalekuak

San Juan-Etxeandia lur azpiko aparkalekuaren Empark enpresa kudeatzaileak 4×2 eskaintza egingo du urtarrilean zehar, erosketei begira. Erabiltzaileek lau orduz erabili ahal izango dute aparkalekua, eta bakarrik bi ordu ordaindu. 4×2 eskaintzaz gain, Lapurdi eta Bortzirietatik datozenek lehen ordua doan izango dute, Udalak eta Bidasoa Bizirikek banatu dituzten promozio eskuorrietako bonoa baliatuz gero. 70.000 esku orri banatu dituzte Irun inguruko herrietako postontzietan. Aparkalekua 24 orduz irekita dago, baina bi kanpainek merkataritza ordutegirako balio dute soilik.  

irungo hitza

Kantu eta dantza, igandean, Zabaltza plazan

Meakako Adixkideak elkarteak deituta, euskal dantzen eta abestien zaleak igandean elkartuko dira Zabaltza plazan, kantuan eta dantzan aritzeko.

irungo hitza

Jose Luis Gaztelumendiren erakusketa Mendi Zolanen

Jose Luis Gaztelumendi artistaren erakusketa antolatu du Mendi Zolan kulturguneak urtarrila hasierarako. Gaztelumendiren lanak ikusteko bisitatu bere bloga. Mendi Zolan asteartetik larunbatera irekitzen dute, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Sarrera doan da.

hendaiako hitza
Gehiago