Egiptoko misterioak tailerra, etzi, Oiasson

Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko Misterioak tailerra antolatu du etzi, igandearekin, udazkeneko agendaren baitan. Saioa goizeko 11:00etan abiatuko da eta familiei zuzenduta dago.

irungo hitza

Kilkerren soka Irunera iritsiko da hilaren 23an

Tripoli-Kabul liburua aurkeztuko du Karlos Zurutuza kazetariak datorren ostiralean, hilaren 23an. 111 Akademiak bultzatutako Kilkerren soka IV egitasmoaren baitan antolatutako ekitaldia da hurrengo astekoa. Aurkezpena Kabigorri Ateneoan izango da, 19:00etik aurrera. Bultzatzaileek azaldu dutenez, “hiru liburu aurkezpen bilduko ditu 111 Akademiak 2012ko azaroan burutuko duen Kilkerren soka egitasmoaren laugarren faseak; betiko moduan, hiru egile, hiru bidaide eta hiru herri”. Horren arabera, Fernando Morillo izango da Zurutuzaren bidaide edota laguntzailea aurkezpenean eta Irungo saioaz gain, Tolosan eta Baionan ere egingo dituzte. Hala, liburua aurkeztuko duen idazleak bidaidea izango duela alboan azaldu dute 111 Akademiatik: “honek liburua aurkeztuko du, irakurle gisa liburuaren balorazio bat eginez, eta zubi lana burutuko du idazlearen eta bertaratzen diren irakurleen artean, bataren zein bestearen mezua suspertzen saiatuz”.  

irungo hitza

Asteburuko kirol agenda

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Amorebieta (lar. 18:00) Erregional Ohorezko Maila Beti Gazte-Real Union B (iga. 16:30) Erregional Preferentea Euskalduna-Mariño (iga. 12:15) Behobia-Usurbil (iga. 17:30) Emakumeen Euskal Liga Hernani-Mariño (iga. 1...

irungo hitza

‘Luma’-k Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketa antolatu du hilaren 24rako

Luma aldizkariak Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketa antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 24rako. Ola sagardotegian egingo dute hitz jokoa, eta izena emateko interesa duten lagunek azaroaren 20ra arte aukera izango dute. Iñaki Agirresarobe Luma aldizkariko zuzendariak eta lehiaketako antolatzaileak “hizkuntza langai hartzen duten probak” oso ohikoak ez direla onartu duen arren, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako hitz gurutzatu zaleak lehiatuko direla jakinarazi du. “Garai argalak bizi baditugu ere, sariak ez dira nolanahikoak izango”, aurreratu du. Hala, lehen saria txapela eta 350 euro izango direla esan du, baina horrez gain, 20. postura arte banatuko ditu sariak Luma-k. Hitzekin jolasean Bi ordu eta erdiko lehiaren ondoren, Ainhoa Arregi bilbotarrak jantzi zuen iaz txapela. Aurten ere parte hartuko du bizkaitarrak baina, “aurkari indartsuak” edukiko dituela adierazi dute. Horiek horrela, parte hartzeko interesa duten lagunek www.xedera.com webgunearen bidez edo 943 63 08 83 telefono zenbakian egin dezakete. Bazkari eta lehiaketarako txartela 25 euro dira.

irungo hitza

Santa Zezilia Ziklo “aberatsa eta anitza” prestatu du Andra Marik

Bihar hasiko da Andra Mari Abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalekin batera prestatzen duen Santa Zezilia Zikloa. Hurrengo igandera arte egitarau “aberatsa eta anitza” prestatu du abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalek, Jose Manuel Tife abesbatzako zuzendariak azaldu duenez. Gaineratu duenez, musika ikuspegi eta baliabide guztiek tokia izango dute, baita dantzak ere. Hala nola, txistulariak, bertsolariak, orkestra musika, adin guztietako abesbatzak, txalaparta, danborrak. Hori guztia aurrera eramateko hainbat elkartetako kideak igoko dira oholtzara: Andra Mari Abesbatzako koru guztiak, Landarbaso abesbatza, Errenteria Musikaleko orkestra eta banda, udal txistulari taldea eta Errenteriako txistulariak, Xenpelar Bertso Eskola eta txalapartariak. Kontzertu berezia izango da Andra Mari Abesbatzak eta Errenteriako Musikal Kultur Elkarteko Bandak ostiral arratsaldean emango dute. Carl Orffi omenaldia egingo diote, eta horretarako, Xabier Obesok musikariari egindako margolana utziko die. Egitaraua Bihar, azaroak 17: Landarbaso abesbatza, 20:00etan, Fatimako parrokian. Azaroak 21, asteazkena: Errenteria Musikaleko Ikasleen Banda eta dantzako ikasleak, 20:00etan, Fatimako parrokian. Ondoren, Errenteria Musikaleko Orkestra eta Lengoaia Musikaleko ikasleen emanaldia. Azaroak 22, osteguna: Musika tailerra, mutilak, Orereta Txiki abesbatza, Orereta eta Oinarri abesbatzak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri, 20:00etan, Fatimako parrokian. Azaroak 23, ostirala: Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda, eta ondoren, Andra Mari Abesbatza eta Errenteriako Musikal Kultur Elkarteko Banda. Azaroak 24, larunbata: [...]

errenteriako hitza

Baratze parkerako onartu eta ez onartuen zerrenda argitaratuko du udalak

Baratze parkerako onartu eta ez onartuen zerrenda argitaratuko du udalak

lezoko hitza

Irakurketa eta idazkera tailerrak izango dira astelehenean, Ikust Alaian

Jeanette Winterson idazlearen Por que ser feliz cuando puedes ser normal –Zergatik zoriontzu izan arrunta izan ahal duzunean– liburua landuko dute Libroforumeko kideek astelehenean, Ikust Alaia liburutegian (19:00). Horren ondotik, idazkera tailerr...

irungo hitza

Sorturen eratze prozesuaren lehen batzarra hilaren 24an egingo dute

Oreretako Sortuk eratze prozesuaren lehenengo batzarra egingo du hilaren 24an, Merkatuzarren. Batzarra 09:30ean hasiko da. Pasa den ekainaren 20an legeztatu zuten ezker independentistaren alderdi berria, eta orain eratze prozesuari ekin dio. Horrela, herri mailako lehenengo batzar horretan alderdiaren oinarri ideologikoak eztabaidatuko dituzte. Oreretako Sortuk jakinarazi duenez, udaberrian ekarpen batzuk egiten hasi ziren, eta kontraste lana egin ondoren, horiek aztertuko dituzte Merkatuzarrera hurbiltzen direnek.   Ildo politikoa, bigarren batzarrean Oinarri ideologikoen ponentzia eztabaidatu ondoren, abenduaren 15ean ildo politikoarena jorratuko dute, ordu eta toki berean. Barne antolamenduaren eta funtzionamenduaren zein komunikazioaren gainekoak izango dira eratze prozesuaren gainontzeko bi urratsak. Otsailaren 9an egingo dituzte arduradunak aukeratzeko barne hauteskundeak, bertaratuek proposatuko hautagaiekin (abenduaren 3an bukatuko da proposatzeko epea). Herri mailakoak, herrialdekoak eta nazionalak izango dira horiek. Bi aste beranduago nazio mailako Eratze Kongresua izango da.   Aliantzak eta aldebakarrekotasuna, “hala behar izanez gero” Adierazi dutenez, orain arteko aliantza estrategikoarekin jarraituko, eta beraz, Sortu ez da hauteskundeetara aurkeztuko. Euren esanetan, Euskal Herriak “bere geroa erabakitzen jarraitu” behar du, eta horretarako Espainiako zein Frantziako estatuekin akordioak egitera iritsi behar direla uste dute. “Hori ezinezkoa balitz”, jarraitu dute, “aldebakartasunaren bidetik” joko lukete. Bestalde, masa borroka izango da Sorturen beste zutabeetako bat. Horrela, gizarteko zein sindikatu eragileekin harremanetan [...]

errenteriako hitza

Haurrekin euskaraz jolasten eta kantatzen ikasiko dute gurasoek

Kantu eta Jolas Tailerra antolatu dute udalak eta Ttur-tturrek berriro; bi saio egingo dituzte abenduan Beste behin, Kantu eta Jolas tailerra antolatu du Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, familia bidezko trasmisio kanpainaren barruan. Bi saio izango dira oraingo honetan. Biak abenduan izango dira. Abenduaren 3an (astelehena), 14:30etik 16:30era, eta abenduaren 6an (osteguna), 10:30etik 12:30era. Antolatzaileek zehaztu dutenez, abenduaren 6ko saioa haurrekin izango da, «herriko bi ikastetxeetan ikasleek jai izango baitute». Saioak Intxixu AEK euskaltegian egingo dituzte, Fermiñene etxean; Aialde kalean dago, bigarren zenbakiko bigarren solairuan. Tailerren antolaketa praktikoa eta aurrera eramatearen ardura Ttur-tturrena da. Hala, irakasleak bertako kideak izango dira. Doan, baina izena emanda Ez da matrikularik ordaindu behar tailerrean parte hartzeko, baina interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute eta bi baldintza bete. Honakoak dira interesdunek bete beharreko bi baldintza horiek: 0-6 urte bitarteko haurren guraso izatea (edota guraso izateko asmotan egotea); eta ikastaroan dauden bitartean euskaraz hitz egitea. Izena emateko, Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Hilaren 28a (asteazkena) da izena emateko azkeneko eguna. Euskaraz jolasten gozatu Guraso euskaldunen kasuan, «horien hizkuntz kalitatea hobetzea» da tailerraren helburua. Ia euskaldunak direnen kasuan, berriz, «ikasten jarraitzea». [...]

nagore vega

Hondarribia Irunek erronka zaila izango du igandean Gironan

Igandean Gironan jokatuko du Hondarribia Irun saskibaloi taldeak, SPAR Uni Girona taldearen kontra, Emakumeen Ligako seigarren jardunaldian. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta partida borrokatua espero da. Igande arratsaldean jokatuko dute, 1...

hondarribiko hitza

Gaur hasiko da San Pedroko XXVII. Musika Abesbatza astea

Ondartxo abesbatzak antolatuta, gaur hasiko Musika Abesbatzaren XXVII. ekitaldia. Zarautz Abesbatzak San Pedroko elizan emango duen emanaldiarekin hasiko da. Francisco Escudero konpositorea jaio zela ehun urte bete dira aurten, eta Escudero bertakoa zela eta, Zarauzko abesbatza ariko da. 20:00etan hasiko da emanaldia. Bihar, ordu eta toki berean, Errenteria-Oreretako Karnaba otxotea ariko da. 2009an sortu, 1995etik jardunean zegoen Eguzkilore otxotearen lekukoa hartuz. Azkenik, etzi, meza bukatu ondoren, Ricardo Ugarte eskulturgile sanpedrotarra omenduko dute. Aurten 70 urte bete ditu, eta bere ibilbide guztia aitortu nahi diote omenaldiarekin.

pasaiako hitza

Magosto-a ari dira ospatzen, Daniel Castelao Fato Culturalen eskutik

Aurtengo Magosto (gaztain denbora, galizieraz) ari dira ospatzen udalerrian, Daniel Castelao Fato Culturalek antolatuta. Ospakizuna atzo hasi zen, Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian egindako galizierazko mezarekin. Gaur arratsaldean, 19:00etatik au...

pasaiako hitza

PSE-EEk “lana sortzea eta laguntza sozialak” oinarri dituen aurrekontuak proposatu ditu

Datorren astelehenean aurkeztuko die aurrekontu proposamena udal gobernu taldeak gainontzeko talde politikoei, eta gaur PSE-EEk berak eramango duen proposamena aurkeztu du. Horren oinarriak, “lana sortzea eta laguntza sozialak bultzatzea” i...

errenteriako hitza

Sexismoaren kontra, martxan

Irun eta Hondarribiko elkarteak batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Irungo San Juan plazatik Hondarribiko San Pedro kalera martxa egingo du hilaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Gaur goiza “gelditzeko eta urteko balantzea egiteko” probestu dute TASeko ordezkariek, eta mobilizatzeko 224 arrazoi daudela esan dute, horiek baitira aurten bi herrietan “indarkeria matxista” salatu duten emakumeak —208 Irunen eta 16 Hondarribian—. TASekoen ustez biolentzia kasuak orain direnak baino gehiago izango dira, “frogatuta dagoelako krisi garaietan tratu txarrek gora egiten dutela”. Eta salaketa jarri dutenez aparte, “beldurragatik, salatu gabe geratzen direnak” gogoan izan dituzte gaur Irungo San Juan plazan egindako agerraldian. Hain zuzen ere, bertatik, San Juan plazatik, Irun eta Hondarribia lotuko duen martxa abiatuko da hilaren 25ean, 12:00etan. “Ezin gara datu hauekin geldirik geratu”, esan du plataformaren izenean Amaia Oca Bilgune Feministako kideak. “Tratu txarrak jasaten dituztenak pertsonak dira eta pertsona horiek gure elkartasuna behar dute etahorregatik ibnor ezin da bere etxean geldirik geratu”, gaineratu du Ocak. Berarekin batera, Gaurko Andreak elkarteko Berta Susperregik irakurri dute hilaren 25eko martxarako deialdia. Txingudi Anti Sexista honakoek osatzen dute: Uxoak, Gaurko Andreak, Irungo Bilgune Feminista, Emeki Hondarribiko Emakume Taldea, LAB, ELA, CCOO, iasso 2000 auzo elkarteen koordinadora, Lakaxita gaztetxea, Irungo Antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15M [...]

hondarribiko hitza

On Manuel Lekuonari buruzko erreportajea, BOGAn

Etxetxikiko apaiz euskaltzalea, izenburu hori du BOGA aldizkarian On Manuel Lekuonari buruz jasotako erreportajeak.

oiartzungo hitza

Txingudi Ikastola, 50 urtez ametsak egi bihurtzen

1962an sortu zuen Txingudi Ikastola izango zena irundar talde batek. Irungo Ikastola izena jarri zioten, eta garbi izan zuten hasieratik, nahiz eta testuinguru zailean lanean hasi, euskarazko hezkuntza nahi zutela hirian, baina dena ez zela mugatzen ik...

irungo hitza

Ekitaldi anitzeko Mendi Astea prestatu du Urdaburuk

Asteartean hasiko da Urdaburu mendizale elkarteak antolatzen duen Mendi Astea, eta bost egunetarako, mendiarekin lotutako hainbat ekintza prestatu dituzte: hitzaldiak, ikus-entzunezkoa, Bizikloia, mendi irteera… Azken bi ekitaldiak astebururako u...

errenteriako hitza

‘Olatu berria’ proiektatuko dute, “adingabekoen aldeko harrera egokia sustatzeko”

Etzi Olatu berria izeneko bideo-lana emango dute Trintxerpeko alkateordetzan. Udalak Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzako Ikastetxeko ikasleekin elkarlanean egindako lana da. Haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko udal planaren barruan kokatzen da adingabekoen aldeko harrera egokia sustatzea, “jatorria edozein dela ere”: “Horri esker aniztasuna eta identitate kulturala lantzen ditugu pasaitar gazte batzuekin”. Bideo emanaldia 19:00etan hasiko da (23 minutuko iraupena du). Hona hemen sinopsia: “Olatu berria. Jende uholdea iritsi da Pasaiako herriko itsaso zabal eta anitzera. Eginkizun honen bitartez, elkarrizketez baliaturik, Pasaiako Udalaren HLPIko ikasleek gure herriaren aniztasuna erakutsiko digute. Elkarrizketak jatorri askotariko ikasleekin eta pasaitarrekin egingo dituzte. Guztiarekin batera, hausnarketa bat egingo dute, norbanakoaren nahiz taldearen identitatearen eraikuntzari buruz. Gure itsasoa anitza bada ere, bertako ur-tanta guztiak dira beharrezkoak, eta baita norberaren identitateari eustekoak ere”

pasaiako hitza

Gazte auzipetuei egindako elkarrizketa Oiartzun Irratian

Gazte auzipetuak euren egoera azaltzen ari dira epaia jakin aurreko egun hauetan, eta Oiartzun Irratian ere elkarrizketatu dituzte sei gazteetako bi: Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza. Atxilotu zituztenetik hasi eta egungo egoeraraino errepasoa egingo d...

errenteriako hitza
Gehiago