Haurrek erabakiko dute zer nolako aisia nahi duten

Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin hiru saioko parte-hartzea prozesua antolatu dute, Oiartzungo haurrek zer nolako aisia nahi duten jakiteko. Jolasen, dantza eta kantuen bidez, eskalatuz… herria nola ikusten duten adieraziko dute bost eta 12 urte ar...

oiartzungo hitza

Etzi Baionara joateko deia egin du Herrirak

Etzi Baionara joateko deia egin du Herrirak

lezoko hitza

‘Panteras del 69′ antzezlana emango du Itzatuk etzi

Itzatu antzerki talde errenteriarrak Panteras del 69 antzezlana aurkeztuko du etzi, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Santiago Moncadaren Entre mujeres antzezlanaren egokitzapen bat da, eta antzinako ikasle izan ziren emakumeen topake...

errenteriako hitza

Metalezko haize musika tresnen garbiketa tailerra egingo dute astelehenean

Metalezko haize musika tresnak garbitzen eta mantentzen ikasteko tailerra eskainiko du Ramon Vega Oterok datoren astelehenean, hilaren 12an. Musika Eskolako entsegu aretoan izango da, (103 gela, lehen solairuan), 19:30etik hasita. Musika Eskolatik esan...

hondarribiko hitza

Ama Guadalupekoak bost domina lortu ditu Jostaldin, Espainiako Kopako bigarren proban

Joan den asteburuan XXI. Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa egin zuten Jostaldi pilotalekuan. Kadete Mailako Kopako proba zen, Euskal Herrian egiten den bakarra. Guztira, hainbat herrialdeetako (Euskal Herria, Kataluinia, Espainia, Portugal, Italia, Frantzia, Moldabia eta Bulgaria) 360 kirolari elkartu ziren eta publikoak erantzun bikaina eman zuen, kiroldegiko harmailak goraino betez. Konpetizioari dagokionez, etxeko judokek maila ona erakutsi zuten: Amets Sarasuak urrezko domina lortu zuen —lezoarra da baina Ama Guadalupekoan entrenatzen da—, Lidia Yarzak, Nekane Quiñonesek eta Iker Otegik zilarra, eta Maialen Ramos gazteak brontzezkoa. Andoni Gorrotxategik eta Martxel Eizagirrek bosgarren postuan bukatu zuten eta, horrekin, beraiek ere kadeteen rankinerako puntuak pilatu zituzten. Nazioarteko saioak Txapelketa probestuz, Frantzia, Moldabia, Bulgaria eta Tenerifetik etorritako kirolariek Ama Guadalupekoa taldeko instalazioetan entrenatu ziren joan den astean. Hondarribiko klubetik adierazi dutenez, “entrenamendu hauek oso baliagarriak izaten dira hondarribiarren lehiatze maila handitzeko”.

hondarribiko hitza

Xabier Cazorlak eta Amets Sarasuak urrezko domina lortu zuten Hondarribiko Espainiako Kopan

Usurbil Judo Taldean ari den Xabier Cazorla lezoarrak urrezko domina lortu zuen asteburuan Hondarribian egin zen 17 urtez azpiko Espainiako Kopan. Azken konbatearen ondoren oso pozik agertu zen lezoarra, lehen aldiz igo baita Espainiako rankinerako pu...

lezoko hitza

Hilaren 25ean bazkaria egingo dute Klink-en, langabetuen alde dirua biltzeko

Hilaren 25ean elkartasun bazkaria egingo dute Klink Elkartean, Kalean Kantuz ekitaldiaren ondoren. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Alde goxodendan edo Alzaga Urdaiazpikoak saltokian eros ditzake txartelak, 20 euroan. Pertsona bakoitzeko Klinkek 10 euro...

hondarribiko hitza

Puntu ilunen bila aterako dira berriro, iluntzetan, gaurtik hasita

Alde Zaharreko eta Portu auzoko puntu ilunak zehaztu eta gero, leku horiek bisitatuko dituzte berriro, iluntzetan, emakumeentzat seguruak ez diren lekuak beste ikuspegi batetik aztertzeko. Portuko ibilbidea egingo dute lehenik. Gaur egingo dute, 18:00etan Emeki elkartetik abiatuta. Emeki elkartetik gogorarazi dute Hiri Debekatuaren Mapa tailer irekia dela eta dei egin diete herritarrei parte hartzeko. Orain arte egindako bi ibilbideetan bezala, gaur ere Murgibe enpresako teknikarien laguntza izango dute.

hondarribiko hitza

1.305 ikasle Eskola Kirolean

Oarsoaldeko lau udalek jakinarazi duenez, eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan 8-12 urteko 2.695 ikasle daude, eta horietatik ia erdiak egiten dute Eskola Kirola, 1.305ek. Ikasle horiek, 119 taldetan banatuta aritzen dira kirolean. Horietako 64 tald...

nagore vega

Ipuin kontaketa saioekin hasiko dira berriro liburutegian

Aurreko bi ostegunak jai egun izan zirenez, ez zen ipuin kontakizunik izan haur liburutegian, baina bihartik aurrera saioekin jarraituko dute. Bihar kontatuko duten ipuina Érase una vez y mentira no es… izango da, eta 5 urtetik gorako haurrei zu...

errenteriako hitza

Carlos Nuez: “Gu ez gara txapelketetara diru bila joaten, ametsen bila baizik”

David de la Callerekin bikote eginez, Espainiako Pintxo Txapelketako bigarren saria lortu du Carlos Nuez Goxodendako sukaldariak Valladoliden, Paella, dulce paella pintxoarekin. Pozik sariarekin? Bai, oso. Pintxoa sortu genuenean oso gustura geratu ginen, konfiantza handia genuen pintxoarekin eta orain saria iritsi zaigu. Euskal Herrikoarekin alderatuta, nolakoa da Espainiako Txapelketa? Euskal Herrikoan hiru aldiz egin behar duzu pintxoa, bi aldiz kanporaketetan eta, finalera iritsiz gero, beste behin. Espainiakoan behin prestatu behar duzu eta, listo, lasai geratzen zara. Maila handiko pintxoak izan al dira? Bai, maila handia izan da. Txapelketa honen berezitasuna zera da, bizpahiru mokadutxoetan jan daitekeen pintxoa baloratzen dutela, eskuekin hartu daitekeena, pintxo handiagoak baztertuz. Gurea oso landua da, baina txikia eta jaten erraza, eta epaimahaiak hori baloratu duela uste dugu. Pintxo kontzeptuala da zuena, goxokidendak jatetxe izan arte izan duen bilakaerari omenaldia… Guretzat inportantea da hori nabarmentzea, kontzeptoa. Orain jatetxea dena goxotegia izan zen hasieran eta ondoren taberna, jatetxea baino lehenago. Horregatik pintxoa hiru keinuz osatuta dago: erroskila, kafea eta paella mokadutxoa. Hilabeteak behar izan genituen pintxoa prestatzeko; holako gauzak ezin dira azken momentuan prestatu. Zer diote bezeroek? Asko gustatzen zaie. Davidek [De la Calle] dio sukaldaritza ona edo txarra dela, ez dagoela erdiko biderik. Pintxoa ona bada denei [...]

hondarribiko hitza

Paula Sotillos eta Lorena Hernandez pintura lehiaketako irabazleak

Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte art...

errenteriako hitza

Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko dituzte igandean, Fanderian

Partida askotako asteburua izango da Fanderiako pilotalekuan, ohiko partidez gain, igandean, Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko baitituzte, 09:30etik aurrera. Lau partida jokatuko dituzte. Lehenengoa, 22 urtez azpiko larruzko paletan: Oiangu, Lan...

errenteriako hitza

Espainiako Pintxo Txapelketako bigarren tokian geratu da Goxodenda

Goxodenda tabernako Carlos Nuez eta David de la Calle sukaldariek bigarren postua lortu zuten atzo Valladoliden egin den 2012ko Espainiako Pintxo Txapelketan, Paella, paella gozoa (Paella, dulce paella) pintxoarekin. Sarien banaketa eta gero oso kontent zeuden biak: ”Sekulako poza da. Denbora luzez aritu gara pintxo hau sortzen, bere kontzepzioan, detaile guztietan… Gure lantokiaren historia islatzen du, goxokidenda izatetik jatetxea izatera pasatu baitzen”. Pintxo berberarekin Euskal Herriko Pintxo Txapelketan parte hartu zuten Nuez eta Dela Callek, baina ez zuten saririk jaso. “Ezin izan ginen Euskal Herriko Txapelketako finalean sartu baina konfiantza handia genuen gure pintxoan, eta eta lortutako saria oso garrantzitsua da guretzat”. Gran Sol jatetxeko ordezkariak ere izan dira Valladoiliden, Nekane Muñoz eta Txemi Artola. Ez zuten saririk jaso, baina pozik zeuden Hondarribiko beste ordezkariek bigarren postua lortu zutelako. “Berriro Hondarribia gastronomiaren gailurrean dago eta hori oso inportantea da”, esan zuten. Lehen saria, Madrilera Txapelketako irabazlea Neilton Marcelino de Olivera izan zen, Madrileko Baby Beef Rubaiyat jatetxekoa. Pan, queso y vino (Ogia, gazta eta ardoa) pintxoarekin parte hartu zuen De Oliverak. Bigarren lekuan, Goxodendakoekin batera, Cangas de Narcea herriko (Asturias) Blanco jatetxeko Pepe Ron geratu zen, Meji-blanco 2012 pintxoarekin.

hondarribiko hitza

Christian Vidal Therioneko gitarrajoleak ‘clinic’ bat emango du Trintxerpen

Christian Vidal Therion taldeko gitarrajole argentinarrak gitarra clinic bat eskainiko du larunbat arratsaldean Trintxerpeko Alkateordetzan. 17:30ean hasiko da saioa, eta hamar euroko kostua izango du. Clinic bat aditu batek metodo eta teknikei buruz e...

pasaiako hitza

Presoen aldeko aldarria Behobia-Donostian izango da

Presoen eskubideen aldarria Behobia-Donostia lasterketan izango da. Horrela, Trintxerpeko Dax tabernaren parean zita jarri dute, 10:30ean. Lasterketa pasatu arte iraungo du elkarretaratzeak.

pasaiako hitza

Programazio berria aurkezteko saio berezia egingo du Zintzilik-ek

Larunbatean programazio berria aurkeztuko du Zintzilik irratia, eta horretarako, irratsaio berezia egingo du, 18:00etatik aurrera. Bi orduko iraupena izango du, eta denboraldiko saio zahar eta berriak jakinaraziko dituzte, eta baita aurtengo kolaboratz...

errenteriako hitza

Bi kontzertu gau egingo dituzte asteburuan, Mogambon

Asteburua iristearekin batera, zuzeneko musika itzuliko da Trintxerpeko Mogambo aretora. Ostiral gauean, 21:30etik aurrera, Achtung!! eta Rippers taldeek joko dute. Lehenengo taldea Hernanikoa da, eta punk-rocka dute oinarri. Afonia taldea zirenek osat...

pasaiako hitza

Aiako Harria Parke Naturalean bisita gidatua, larunbatean

Aiako Harria Parke Naturalean zehar bisita gidatu berezia antolatu dute larunbaterako: Aiako Harriko Altxori Historikoak: meatzaritza, basogintza eta abeltzaintza. Alvaro Aragon historia irakasleak gidatuko du, eta 10:00etan aterako da Arditurriko park...

nagore vega
Gehiago