Goazen plazara: 390 lagun

Goizean 353 oiartzuar bildu ziren auzoetan, Goazen plazara ekimenaren harira. 20:00etan, berriz, argazkia atera zuten Doneztebe plazan. 390 lagun elkartu ziren.

admin

Haurren aurresku txapelketako argazkiak

Haurren aurresku txapelketaren 26. aldia egin zuten joan den larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Landare elkarteak antolatuta, 27 dantzarik hartu zuten parte bertan. Txapelketaren argazkiak hemen bildu ditugu.  

admin

Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu dute

Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 9an eta 10ean egingo dute, eta lanak entregatzeko epea uztailaren 3an bukatuko da. Hondarribiko Gune Historikoan egingo dute eta partaide bak...

admin

Hondarribiko aireportua handitzeko proiektua alde batera utziko dute

Hondarribiko aireportua handitzeko proiektua alde batera utziko dute, baina egungo zerbitzuek berdin jarraituko dute. Sustapen Ministerioak dekretua prestatuko du, Espainiako eta Euskal Herriko hainbat aireportutako “salbuespen” egoera adi...

admin

Kantinera berriak Alarde Parekidean

Azken egunotan kantinera gehiago aukeratu dituzte. Alarde Parekideari dagokioez hauek dira hautatutako azken ordezkariak: June Arruti Bernadet (Olaberria konpainia), Amaia Aristizabal Segarra (Danborrada), Marta Eraso Narbarte (Musika Banda), Ana Cendr...

admin

Antzerki jardunaldiak, gaur hasita

Udalak eta Oiartzungo Antzerkizaleak Elkarteak Antzerki Jardunaldiak antolatu dituzte, gaur hasi eta igandera arte. DBHko ikasleei antzerkia hurbildu nahi diete, izan ere, datorren ikasturtean Antzerki Eskola martxan jarriko dute, adin tarte horretako ...

admin

Kutxabankek desjabetze bat burutuko du astelehen goizean Larretxipin

Stop Desahucios-en Bidasoko taldeak jakinarazi du bihar goizean, hilak 21 (astelehena), Larretxipi kalean bizi den gazte bat etxetik kanporatzen saiatuko dela Kutxabank, prestamoa ordaintzeko aukerarik ez duelako. Horregatik, hiratarrei dei egin die go...

admin

Emakumearen alde elkartu dira

Hilabetero bezala, emakumeenganako biolentziaren kontra protesta egiteko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zabaltza Plazan. Euriari muzin eginez hiritar talde bat elkartu da “Emakumeen aurkako indarkeriarik ez” zioen pankartaren atze...

admin

Goazen plazara, Saldisen

Eskualdeko beste herrietan bezala, Lezon ere Goazen plazara ekimenaren baitan hainbat ekitaldi egin dituzte. 11:00etan hainbat lagunek euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko hainbat ikur jarri dituzte herriko kaleetan zehar. Dultzaineroak, berriz,...

admin

Irundarrek bat egin dute Herriraren deialdiarekin

Euskal preso eta iheslari politikoen herriratzea eskatzeko Euskal Herri osoko plazak betetzeko deialdia egina zuen Herrira mugimenduak gaurko eta irundarrek erantzun egin izan diote erronkari. 300etik gora pertsona elkartu dira gaur eguerdian Zabaltza plazan. Antolatzaileek hainbat ekintza prestatu dituzte 12:00etatik bazkalordura arte, bestek beste, presoak bisitatzera joateko haien senide eta lagunek egin behar dituzten bidai luzeen argazkien erakusketa. “Herrira” hitza izan da mezurik erepikatuena. Emakume talde batek herri mugimenduaren ikurra du oihal erraldoi bat josten aritu dira, eta artisau batek harrian landu du euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko eskaria; margolari batek musika kioskoan Herrira-ren logoa margotu du spray-z baliatuz eta, azkenik, Zabaltzan bildutakoek mosaiko erraldoi bat osatu dute, Herrira zioena.   Ekitaldia hasi aurretik ertzainek plazan jarritako pankarta bat puskatu dutela salatu dute antolatzaileek.

admin

Jon Galdosen margolanak eta egur tailak Mikelazulon

Hilaren bukaerara arte Jon Galdosen margolanak eta egur tailak ikusteko aukera dago Mikelazulon. Elkartea 16:00etatik aurrera dago irekita asteartetik igandera arte. Herritar guztiak animatu dituzte Galdosen estilo berezia ezagutzera joatera.

admin

EPLEko talde bakarrak irabazi du nagusietan asteburuan

EPLEko nagusien talde bakarrak lortu du garaipena asteburu honetan Udaberri txapelketan, lau t’erdian: Aranburuk 22-11 irabazi zion Orioko Errazkini. Besteei dagokionez, berriz, Zangituk 22-11 galdu zuen Antiguako Fernandezen kontra, eta emaitza ...

admin

Ekonomia ekofeministaz ariko dira bihar eta ostegunean

Nekane Jurado, Marta Pascual eta Cristina Henriquez Ekonomia ekofeminista hitzaldia emango dute, bihar, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean. Garaipen elkarteak antolatutako jardunaldien barruan dago, eta ekofeminismoa landuko dute oraingo honetan. Ant...

admin

Mailan mantentzeko azkeneko aukera izango du Hondarribiak larunbatean

Hondarribiak mailari eusteko ligako azkeneko partira erabakiorra jokatuko du larunbatean Tolosaren aurka. 3-1 galdu zuen larunbatean Real Unionen aurka, eta liga bukaera konplikatu zaie Mikel Llorenteren mutilei. Azken bosgarren dira sailkapen orokorr...

admin

Munduko Txapelduna garaitzear egon da Yuri Pompilio

Joan den larunbatean Torben Keller Munduko Txapeldunaren kontra borrokatu zuen Paco Bueno gimnasioko Yuri Pompilio boxeolariak Kopenhagen. Gimnasioak jakinarazi duenez, Keller garaitzear egon zen Pompilio. Hala ere, txapelketa asko luzatu zela eta, ant...

admin

Oiartzungo argazki artxiboa, sarean

Udalak jakinarazi duenez, argazki artxiboa osatzen duten 1.359 argazkiak sarean daude, digitalizatuta, edonoren eskura. Bertan, 1897 eta 2002 urteen artean ateratako argazkiak modu errazean aurkitzeko aukera eskaintzen da. Udala 2009an hasi zen artxiboa osatzen, “herriko txokoen, ospakizunen eta herritarren historia grafikoa osatzeko asmoz”. Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria aritu dira artxiboa osatzeko lanean. Horrez gain, euren argazkiak utzi dituzten elkarte eta norbanakoei eskerrak eman dizkie udalak: “Euren eskuzabaltasunik gabe ezinezkoa izango baitzitekeen argazki artxibo aberats hau osatzea”.

admin

Goazen plazara: goizetan, auzoetan; iluntzean, Doneztebe plazan

Hamarnaka lagun bildu dira Oiartzungo zortzi auzoetan Goazen plazara ekimenaren barruan. Eguerdian zortzi auzoetan izan da, eta arratsalderako deialdi bateratua egin dute: 20:00etan izango da Doneztebe plazan.

admin

Gamon Zumardia beteta, presoen eskubideen alde

Euriak ez du zapuztu Goazen plazara ekimenak arrakasta izatea. Izan ere, 350 bat lagunek Gamon Zumardia bete dute, euskal presoen eskubideen errespetatzea aldarrikatuz. Hori 13:00etan izan da, baina lehenago txistulariek, bertsolariek eta beste zenbait...

admin

Arroz usaina Iztietan

Iztietako Diputazio plazan Munduko Arrozak ekimena ari dira egiten bertan. Bertan, jatorri ezberdineko herritarrek euren sorterrian arroza egiteko modua erakusten dihardute.  Hamabost herrialdetako sukaldariak daude sutondoan: Bolivia, Kaxmir, Marokok...

admin
Gehiago