Zeramika eta pintura ikastaroak, udan

Irungo Udalak jakinarazi duenez, udan haurrentzat eta gaztetxoentzat egingo dituzten zeramika ikastaroetarako aurrematrikula epea astelehenean irekiko dute. Hilaren 17 ra arte dago izena emateko aukera. Uztailean, bestalde, pintura ikastaroak izango di...

admin

Jesus Guridiren omenezko kontzertua bihar

Irungo Musika Bandak kontzertu berezia emango du bihar, Jesus Guridi konpositorearen omenez. Ondoan izango du Ametsa Txiki abesbatza, gainera. 12:00etan izango da emanaldia, Amaia Kultur Zentroan.

admin

14:30ean hasiko dira palako finalak jokatzen

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko finalak, 14:30etik aurrera, Madalensoron. Partidak: Neska helduak: Garmendia-Errasti/Mancisidor-Beldarrain. Neska gazteak: Goikoetxea-Huizi/Otaegi-Senper. Mutilen Hirugarren Maila: Rodriguez-Matxain/Arruti-Ibarro...

admin

Bidasoan Euskarazen harira, pala txapelketako finalak bihar

Bidasoan Euskaraz egiten ari dira Pausun, eta horren harira, bihar pala txapelketako finalak jokatuko dituzte. Bi partida izango dira. Lehena, 10:30ean: Balantzategi-Etxebeste/Villaverde-Cuevas. Bigarrena, 11:0etan: Andueza-Tenant-Lizardi-Urtxuegia. Pa...

admin

Gazte bat atxilotu dute, edanda eta matrikula faltsuekin gidatzeagatik

28 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, ustez bere autoak matrikula faltsuak zituelako, eta alkoholemia kontrolean positibo eman zuelako. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, “autoa mugimendu irregularrak” egiten ari zen Biriat...

admin

Tren Berdea gaur hasi da martxan, doan

Hirugarren urtez, Tren Berdea jarri dute martxan udalak, Arma Plaza Fundazioak eta Behemendik, Guadalupe fortea barrendik bisitatzeko. Larunbatero —irailera arte— erabili ahal izango dute herritarrek eta bisitariek, hiru eurotan. Gaur lehen eguna i...

admin

Herri Eskolako jaia ospatzen ari dira gaur

Hauxe da egitaraua: 09:00etan: Diana egin dute. 09:30ean: Krosa hasi da, herriko kaleetatik zehar. 10:00etatik aurrera: Eskolako jolastokian: tailerrak, erakusketa, serigrafia… 11:00etatik 12:00etara: Herri kirolak jolastokian, txiki eta helduen...

admin

‘Morritson eta Gartzia’ antzezlana, gaur Gezalan

Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Morritson eta Gartzia antzezlana taularatuko dute Gezala Auditoriumean. Helduentzako antzezlana da, euskaraz, eta zuzeneko musika ere uztartzen dute. Gartzia (Jon Urraza), bikote gabe eta ondorioz, etxe gabe gelditu d...

admin

Sabecoko langile ohiak kontuan hartzeko eskatu dio Eroskiri LABek

LABek eskaera bat aurkeztu du gaur udaletxeko erregistroan Eroski Niessen merkataritza zentroan irekitzekoa den supermerkatuaren harira. Hala, aurretik toki horretan lan egin zuten Sabecoko langileak kontuan hartzeko eskatu dio lanpostuak betetzerakoan: “Supermerkatua ireki behar duen honetan, Eroskiri bere eskubideen alde aritzeagatik kalean gelditu ziren langileengana jo eta lanpostuak betetzerakoan kontuan hartuak izan daitezen eskatzen diogu”. Horrez gain, igandeetan irekitzeko egiten ari diren kanpaina dela eta, jaiegunetan ez irekitzeko konpromisoa hartzeko eskatu dio: “Herriko merkataritza denda txikiekiko errespetuz eta langileek atsedenerako duten eskubidea bermatze aldera”. LABek gogorarazi du bi urte iraun zituela Sabecoko lan gatazkak, eta horren arrazoia “arautu beharreko lan hitzarmenaren aplikazioa” izan zela.    

admin

Sara Carracelas txapelketa jokatzen ari dira Galtzarabordako kiroldegian

 Sara Carracelas Kirol Egokituko Igeriketa Txapelketa jokatzen ari dira uneotan, Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. 60 kirolaritik gora daude bertan, eta 20 mailatan ari dira lehiatzen.

admin

Landarbasok kontzertua emango du bihar Gabierrotan

Landarbaso abesbatzak kontzertua emango du bihar, Gabierrotako zaharren egoitzan. 17:30ean izangomda eta ordubete inguru iraungon du.

admin

2001ean jaiotako haurrak, Touringen jokatzen has daitezke

Touringek deia egin die 2001ean jaiotako haurrei. Alebin Mailan jokatu nahi badute, hilaren 8an (asteartean) Touringen zelaitik pasatu behar dute, 17:30ean. Ahalik eta gazte gehien agertzeko deia egin dute, “ahalik eta talde onena osatzeko”...

admin

Atxilotua, autokarabana batean lapurtu eta gizon bat harrapatzen saiatzeagatik

Atzo, 18 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 13:30ak aldera, merkatalgune bateko segurtasun langileek gaztea atzeman zuten autokarabana bat bortxatzen aparkalekuan. Gaztea ihes egiten saiatu zen bere autoan...

admin

KZgunea: maiatzeko ikastaroak

Internet eta e-administrazioa: hilaren 7tik 18ra, 16:00etatik 18:0etara. Sare sozialak: hilaren 21etik 29ra, 16:0etatik 18:00etara. Gmail: hilaren 2an, 16:00etatik 18:00etara. Audacity basikoa eta aurreratua: hilaren 2an eta 3an, 18:0etatik 20:00etara...

admin

Gaur egingo dute Sagardo Eguna

Eguerditik aurrera, euskal jokoak, irrintzilariak, bertsolariak, dultzaineroak, trikitilariak, dantzariak eta txistulariak ibiliko dira eguna girotzen herriko kaleetan barrena. Arratsaldeko jaiari, berriz, 18:00etan ekingo diote. Aurkezpena egin eta tx...

admin

Arma tiro (sin) punk, The bobby´s eta Besteik pe, gaur, Kataxulon

Kataxulo gaztetxeko kideek kontzertuak antolatu dituzte gaurko. 22:30etik aurrera, hiru talde ariko dira taula gainean: Arma tiro (sin) punk, The bobby´s eta Besteik pe.

admin

Oreretako Herrirak hasi du bidea

Gaur arratsaldean aurkeztu dute Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman ditu lehen pausuak euskal preso eta iheslarien aldeko ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideoak eman dio hasiera, eta ondoren dantzariek hartu dute taula aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzlea eraiki dute,ondoren, hainbat lagunek eta bertan eskuak, babesa, hitza eta kalea irakur zitezkeen. Oreretako Herrira bilguneko kide batek  hartu du hitza ondoren. Presoekin,erbestaratuekin eta iheslariekin zer gertatuko den galdetuta, “atzerriak” bidaltzen duen mezua argia dela esan du: “Belauniko nahi ditugu,umiliatuak nahi ditugu, errendituak ala hilak. Hori da mezua. Ez dago erantzunik atzerritik, eskarnio hutsa ez bada. Horren aurrean,ordea, herri honek zerbait erakutsi badu amore ez duela ematen da”. Horrenbestez,”enpatea” apurtzeko garaia dela eta ezin dela “ezein soluzio ustekaberen” zain egon gaineratu du Herrirako kideak: “Preso, erbesteratu eta iheslariak guk ekarriko ditugu, guk ekarri behar ditugu. Bakoitzak duenetik emanaz”. Horren harira, deia luzatu die herritar guztiei, Oreretako Herrira bilgunearekin  ”bat egin” eta guztien artean euskal preso, erbesteratu eta iheslariak etxeratzeko. Senideak oholtza gainean Ekitaldiaren unerik hunkigarriena, senideak oholtza gainera igo direnean bizi izan da. Txalo zaparrada artean hartu dituzte bertaratu diren herritarrek,  Kalera borrokalari kanta abesten zuten artean eta aulki hutsak irudikatzen zituenen oroimenak, atzekaldeko pantaila hartzen zuen bitartean. [...]

admin

Zerura begira biharko Sagardo Eguna

Joan den larunbatekoaren ondoren, zerura begira egongo dira Sagardo Eguneko antolatzaileak. Bertan behera geratu zen euriaren eraginez, eta oraingoan itxaropenez daude ez dela horrelakorik gertatuko, eta dena ongi aterako dela. Horretarako, prestatuta ...

admin

Asteburuko kirol agenda

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Gimnastica Torrelavega (igandea, 18:00etan, Galen). Erregional Ohorezko Maila Roteta-Behobia (larunbata, 16:30ean). Real Union B-Mondragon (larunbata, 15:30ean, Galeko belar artifizialeko zelaian). Erregional ...

admin
Gehiago