Funk gaualdia antolatu du Psilocybeneak ostiralerako

Makala Jazz Funk Band

Makala Jazz Funk Band taldea

Makala Jazz Funk Band taldeak kontzertua emango du ostiralean (hilak 5) Amutalde kaleko Psilocybenea aretoan, 22:00etan hasiko den gaualdian. Aurretik Makulu Ken talde lasartearra igoko da eszenatokira. Mikel Unzurrunzaga (Makala DJ) zarauztarrak sorturiko proiektua da Makala Jazz Funk Band, laukote formatoan jazz eta funk doinuak nahasten dituena. Antxon Sarasuak (teklatuak), Ander Ederrak (gitarra), Juan Otegik (bateria) eta Mikel Unzurrunzagak (baxua) osatzen dute MJFB taldea. 2012an sortu zen taldea eta udan zenbait kontzertu eman zituzten, jazz jaialdietan batez ere.

Makulu Ken, Lasartetik

Makulu Ken

Makulu Ken talde lasartearra

Baina jotzen lehenak Makulu Ken taldekoak izango dira. Zazpi lagunek osatzen dute taldea, teklatuetan aritzen den Bea Hurtado donostiarra eta Itsaso Irazustabarrena abeslari tolosarra ezik, beste guztiak Lasartekoak. Euren hitzetan “euskalbeat edo euskal afrobeat” musika egiten dute, horretarako Afrikako doinuak rock, reggae edo funkiarekin nahastuz. Zuzenekoetan helburu argi bat dute, publikoa mugiaraztea, burutik behatz puntetaraino. 2007an eman zuten lehen kontzertua laukote bezala: Txus Carrasco (bateria), Patxus (baxua), Xuber (perkusioa) eta Xabi Makulu (gitarra eta ahotsa). Ondoren beste bi abeslari sartu ziren taldean, Itsaso eta Eider Ormazabal, eta horrek kolore aniztasuna eman dio ahotsetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.