Irugurutzeta ubideko zubiak konponduko dituzte

Bigarren zubiak kalte ugari ditu

Bigarren zubiak kalte ugari ditu

Irugurutzeta ubideko zubietan hobekuntza lanak egiteko argi berdea eman du Irungo Udalak. Burutaran errekarekin bat egiten du Irugurutzetako ubideak, Ola sagardotegiaren ondoan. Denera hiru pasabide ditu eta horietako bi zubiak dira. Hain juxtu, horiek dira konpondu beharrekoak. Konpondu beharreko lehen zubia hormigoizko egitura bat dauka eta kalte handirik agertzen ez duen arren, uraren higiduraren ondorioz egiturak behera egin duela ohartarazi du udalak. Hori dela eta, uraren higiduraren ondorioz zimenduen azpian sortutako tarteak betetzea eta ondoko lursailak zaintzea da helburua. Konponketa lanak behar dituen bigarren zubiaren kasuan, erdi puntuko arku batek osatutako bao bakarreko eraikuntza da. Harri-hormak kalte ugari agertzen ditu eta zenbait lekutan, erabat desagertu direla ere ikus daiteke. Guzti hori konpontzea eta zubia sendotzea dira beraz helburu nagusiak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.