Trafikoan aldaketak izango dira Errenteria-Oreretan desfilea dela eta

Erregeen desfilea izango da bihar arratsaldean, eta hori dela eta, trafikoan aldaketak izango direla aurreratu du Udaltzaingoak. Horrenbestez, 18:00etatik 21:00etara, Biteri, Xenpelar, Segundo Izpizua, Tulle, Nafarroa Etorbidea, Galizia biribilgunea eta Santa Klara kaleetan ezingo da ibilgailurik egon, eta horrenbestez, 12:00etatik 22:00etara toki horietan aparkatzea debekatuta egongo da. Trafikoa, berriz, moztu egingo dute 16:30etik aurrera: Segundo Izpizua eta Biteriren gurutze gunea, Beraun eta Arramendi pasealekuaren gurutzegunea, Aralar plaza, Galizia biribilgunea eta Larzabal.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.