Elirale dantza taldeak 'H' ikuskizunaren entsegu publikoa egingo du ostiralean

ELIRALE H

ELIRALE H

H lan berriaren entsegu publikoa egingo du Elirale Dantza Taldeak datorren ostiralean, hilak 11. Amaia Hennebutte Millarden Himalayajavakaputazidiburrina, eta Ur Apalategiren Beste bizitza lanetan oinarritutako koreografiak “betetzen gaituzten hutsuneetaz” galdekatu eta gizatasunari buruzko gogoeta egiten duela azaldu dute antolatzaileek. Entsegua Errenteria Hiria Kulturguneko Dantza gelan izango da 19:00etatik aurrera eta sarrera mugatua izango dela zehaztu dute ekimena elkarlanean antolatuko duten Kukai Dantza taldeak eta Errenteriako Udalak. Entsegua ikusteko dantza[abildua]kukai.info helbidera mezua bidali beharko dute interesdunek izen abizenekin eta lagun kopurua zehaztuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.