Etorkinei zuzendutako Aisa ikastaroa abiatuko du Irungo Udal Euskaltegiak

Irungo Udal Euskaltegiak Aisa etorkinei zuzendutako ikastaroa antolatu du urtarriletik ekainera bitarteko eskaintzaren barruan. Atzerritarrak euskarara hurbiltzea eta oinarrizko maila bat lortzea da ikastaroaren helburua. Hala, urtarrilaren 30etik maiatzaren 29ra bitartean garatuko da eta 60 orduko iraupena izango du. Udal Euskaltegiak urtarriletik ekainera bitarteko ikastaro eskaintza aurkeztu du. Fernando San Martin Euskara zinegotziak adierazi duenez, “hainbat maila eta ordutegi daude, profil guztietara egokituta, eta gure inguruan euskararen erabilera sustatzea da helburu nagusia”. Ikastaroetan izena emateko epea datorren astelehenean, hilaren 14ean abiatu eta 18ra arte zabalik egongo da. Izena bulegoan bertan eman daiteke, astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era da. Bestela 943505273 telefono zenbakian ere egin daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.