Hainbat jarduera antolatu ditu Kabigorri Ateneoak urtarrilerako

Irungo Kabigorri Ateneoak urtarrileko agendaren berri eman du dagoeneko. Hala, Gipuzkoako hainbat herri igaro ondoren, Iraitz Arabolaza artista oiartzuarraren margolanak erakusgai jarri ditu elkarteak urtarrila bukaerara bitarte. Horrez gain, Gabonetako etenaldiaren ondotik, igandetako Jam Session-ei berriz ere helduko diela jakinarazi dute bertako kideek. Igandero da hitzordua, 19:00etan. Olerki errezitaldia Urtarrilaren 18an olerkien txanda helduko da Kabigorrira. Ainara Maia irundarrak Chansons d’amour/Ilargi beterik gabeko gaua liburuxka aurkeztuko du, 19:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.