Aurtengo tasen salbuespena eska daiteke

Otsailaren 28a bitarte uraren, estolderiaren eta zaborraren aurtengo tasen salbuespena eskatzeko aukera dago. Jaso ahal izateko, baina, baldintza bat dago: lanbide arteko gutxieneko soldata ez gainditzea edo euskal sistemaren prestazio ekonomikoa jasotzea. Tasen salbuespena eskatzeko udaletxeko informazio bulegora jo behar da. Horretarako hainbat agiri aurkeztu behar dituzte eskatzaileek: nortasun agiriaren kopia, elkarbizitza ziurtagiria, tasen azkeneko ordainagiria, familiako diru sarreren agiriak, azken errenta aitorpena, Gipuzkoako Foru Ogasunaren ziurtagiria (ondasunik eta errentarik ez duela ziurtatzen duena) eta langabetuek Lanbideren egiaztagiria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.