Donibaneko erretiratuen elkartearen batzarra

Donibaneko Aiton-Amunen elkarteko kideek ohiko batzarra egingo dute hilaren 10ean (osteguna), 17:00etatik aurrera. Gai asko eta mamitsuak izango dituzte aztertzeko bazkideek. Honakoa da zerrenda:
  1. Batzarraren aurkezpena.
  2. Aurreko akta onartzea.
  3. Egungo zuzendaritzak urte honetarako antolatu dituen jardueren azterketa eta berrikuspena:
  • Jai Batzordearekin elkarlana.
  • Kultura eta kirol jarduerak.Bidaia.Txangoak.
  • EITBra bisita.
  • Sukaldaritzako ikastaroen sorrera.
  • San Tomas jaia.
4. Beste jarduera batzuk:
  • Beharrezkoak diren agiriak aurkeztea Gipuzkoako jubilatuen eta pentsiodunen elkartean izena emateko.
  • Udalarekin harremana
  • Euskara sustatzeko plana elkartearen barruan.
5. 2012-2013 ikasturterako proposatu diren jardueren azterketa. 6. Kontuen egoera eta 2012ko ekitaldi ekonomikoaren amaiera. 7. Estatutuen aldaketa. 8. Klubaren egungo egoeraren azterketa. 9. Galderak eta eskariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.