TAO txartelak otsailaren 9ra arte berritu ahal izango dira Errenterian

TAO txartela berritzeko epea bihar zabalduko da, eta otsailaren 9ra arte izango da aukera horretarako. Urteko kuota lehen autoaren kasuan 47,10 eurokoa izango da, bigarren autoaren kasuan %50 igoera aplikatuko da, eta igoera proportzionalki aplikatuko da. Aurten Gaztañoko bizilagunei ere eragingo die TAOk, auzo horretan ere ezarri baitute sistema hori Tomas Lopez kalean bezalaxe (1-15 zenbakia). TAO txartelak Iztieta auzoko bulegoan berritu behar dira (Irun, 8), eta astelehenetik ostiralera dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Larunbatetan irekita dago ere, baina goizez bakarrik. Txartela eskuratzek nahikoa da NAN txartela eta Zirkulazio baimena aurkeztea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.