Faktura elektronikoa erabilita 55.000 euro aurreztu nahi ditu Txinzerrek

Irun eta Hondarribiko bizilagunek faktura elektronikoaren alde egin dezaten nahi du Txingudiko Zerbitzuak-ek. Era horretan, 55.000 euroko aurrezpena egin dezakeela dio Txinzerrek eta bide batez, izapideak erraztu eta ingurumena zainduko lukeela uste dute erakunde agintariek. Jose Antonio Santano Txinzerreko presidentea eta Aitor Kerejeta presidenteordeak faktura elektronikoaren aldeko Baztertu paperak! kanpainaren berri eman dute gaur. Gaur egun ia 40.000 harpidedun daudela azaldu dute agintariek, eta horietatik 33.000 partikularrak dira eta beste 7.000, enpresak. Guztiek zerbitzu elektronikoa erabiltzen hastekotan, erakundeak 55.000 euro aurrezteko aukera izango lukeela azaldu dute Santanok  eta Kerejetak. Aarlo ekonomikoaz gain, ingurumenarena nabarmendu du Kerejetak. Izan ere, Txinzerrek 2,4 tona paper erabiltzen ditu ohiko fakturak postaz bidaltzen. Hala, zerbitzuan izena emateko interesa duten harpidedunak Txinzerren weborrira jo dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.