Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Oiartzunen izango dira berriz ere

2011ko otsailan eskaini zuten ikuskizuna, Elorsoro kiroldegian.

2011ko otsailan eskaini zuten ikuskizuna, Elorsoro kiroldegian.

Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizuna eskaintzeko asmoz, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Oiartzungo Elorsoro kiroldegian izango dira hilaren 27an, 17:00etan. Beste urtetan bezala, Ugaldetxo kultur elkarteak antolatu du ekimena, udalaren laguntzarekin. 1.500 sarrera jarriko dituzte salgai. Hilaren 19an irekiko dituzte kiroldegiko leihatilak sarrerak erosi ahal izateko, 16:00etatik 19:00etara. Pertsona bakoitzak zortzi sarrera eros ditzake asko jota. Bi urtetik gorakoen sarrerek 2 euro balio dute eta helduen sarrerek 8 euro. Antolatzaileek ohartarazi dute komenigarria dela sarrerak erosterako garaian lehentasuna haurrei ematea eta heldu bakarra joatea haurrekin batera, “haur gehientzat lekua izan dadin”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.