Santigotarrak aulki mugikorreko Bidasoaren jaitsieran izango da

Aulki mugikorreko estropada, Bidasoan

Aulki mugikorreko estropada, Bidasoan

Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Fondo Ligarako hurrengo proba Bidasoa ibaian egingo dute urtarrilaren 12an, larunbatarekin. Santiagotarrak klubeko arraunlariak bertan izango dira, 16:00etatik aurrera, lehia irabazteko prest. Santiagotarrak-ek denera, 16 ontzietan banatutako 52 arraunlariekin parte hartuko du proban. Gainera, Bidasoa ibaiaren  jaitsiera Gipuzkoako Ligarako puntuagarria izango da. Bertan lehiatuko diren gainontzeko kluben artean besteak beste, daude: Orio, Ur Kirolak, Hondarribia, Zarautz, Donostia  Arraun Lagunak eta Pasai Donibane-Koxtape.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.